-
Dec 26, 1401
XV. mendean euskal arrantzaleek...
Euskaldunek baleak ehizatzen zituzten. Jarduera horrek onura ekonomiko handia ekarri zion Euskal Herriari.
Beranduago, Labadorren eta Ternuan 9000 pertsona inguru murgildu ziren arrantzatzeko. Hala ere, denborarekin indarra galdu zuen balearen ehizak baina Ameriketako iparraldeko kostak beste arrain batzuen harrapaketarako ohiko urak ziren euskal arrantzaleentzako. -
Dec 28, 1539
Jesusen Lagundia
Trentoko Kontzilioaren beste ondoriotzat hartzen da San Ignazio Loiolakoak sortu zuen Jesusen Lagundia (Jesuitak).
- Printzipio doktrinal nagusiak jaso
- Modu berezian landu irakaskuntza esparruko zereginak.
- Hainbat ikastetxe eta unibertsitate sortu zen gure inguruan eta munduan zehar ere.
- Eragin handia zuten garaiko kulturan, finantza giroetan eta maila politikoan.
- Beste asko, beraien aurka agertu ziren eta presioa egin zuten eliz konpainia hau sozialki baztertzeko. -
Ilustrazioaren mendea
XVII. eta XVIII. mendeen artean Ilustrazioa izeneko mugimendua garatu zen Europa osoan zehar. Hala ere, Euskal Herrian eragina oso mugatua izan zen.
Mugimendu honetako pertsonai garrantzitsuenak: Descartes, Spinoza, John Lock, Kant, Denis Diderot eta Jean D’Alembert: "Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers" zeneko lana egin zuten; azkenik, Montesquie, Rousseau, Voltaire: Absolutismoaren oinarrien aurka agertu ziren. -
Joannes Etxeberri (Sarakoa)
1668an jaio zen Saran (Lapurdin). Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen Jesuitekin egin zituen; jarraian Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua.
Hori gutxi balitz, letra-gizona ere izan zen. Esan beharra dago, ez erlijiosoa zela. Hainbat lan idatzi zituen, horietako bat: "Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco" da. Gainera, hiztegi bat ere egin zuen (euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua). -
Pedro Ignazio Barrutia
Aramaion jaio eta Arrasaten hil zen 77 urterekin. Elizgizona izan zenak, ospea irabazi zuen antzerkia idazteagatik
Bere lan esanguratsuena 1711 eta 1752 bitartean idatzi zuen “Acto para la Nochebuena” . Erderatik euskarara aldaturiko obra da, non pertsonai biblikoak agertzen diren, bertsotako antzerkia izanik.
Hala ere, beste lan batzuk ere egin zituen, esaterako "Teatro zaarra" (Gabonetako ikuskizuna. Gabon-sariak) -
Glorious Revolution (Erresuma Batuan)
- urtean, Erresuma Batuan, iraultza bat eman zen, "Glorious Revolution" izenekoa. Ondorioz, demokrazia parlamentario modernoaren oinarriak ezarri ziren. Ipar Ameriketako kolonietan independentzia gerratea biztu zen 1775.ean eta 1783.era bitartean iraun zuen.
-
Manuel Larramendi
Aita Larramendi moduan ere ezagutua, 1690ean Andoainen jaiotako jesuita izan zen. Euskararen defendatzaile sutsua zen eta kultura handiko gizona zenez, jarraitzaile ugari izan zituen. Bere idazlan gehienak gaztelania jasoan egin zituen; hala ere, euskaraz egin zituenak ere txukuntasun handikoak ziren. Bere garaiko idazle askoren gidari ageri zaigu, euskarazko lan askoren zuzenketak egin eta atarikoak idatzi baitzituen. -
Espainiako Ondorengotza gerra 1701-1715
Espainiako tronua, austriar dinastia izatetik borboitarrena izatera pasatu zen. Karlos II.a hil eta Filipe Borboikoa, Anjouko dukea, errege bihurtu zen. Azken hori berehala egin zen ezagun erresumaren indar politiko osoa zentralizatzeko zuen nahiagatik. Erregetza hartzerakoan Utrecheko hitzarmena sinatu behar izan zuen, horren ondorioz, hainbat kolonia galdu zituen Espainiak. Gainera, betirako galdu zuen Herbehetarrekin harremana eta Germaniako inperioaren ardurapera pasatu ziren. -
Borboitarrak tronuan
Ondorengotza Gerraren eta Ilustrazioaren ondorioz izan zen Depotismo ilustratuarekin batera. -
Monarkia absolutuaren gainbehera
Absolutismoaren ideia gaindituta zegoen. Batetik, zientzialari eta pentsalari askok entziklopedismoaren bitartez erregetzaren oinarri sagaratuak suntsituta zeuzkaten. Beste alde batetik, René Descartesen eta ostekoen idealismoak sakon eragin zuen gizartearen alderdi guztietan. -
Agustin Kardaberaz
1703an jaiotako hernaniar idazle eta irakasle izan zen. Bere lanak gipuzkerak idatziak ziren, baina bizkaieraz ere idatzi zuen. 1761. urtean "Euskararen berri onak" argitaratu zuen. -
Antolaketa Berrirako Dekretua
Filipe V.ak bere aurka egin zuten Espainiako lurraldeei zigortzea nahi zuen (Aragoi, Valentzia, Mallorca…) Hauek foruak eta pribilejioak galtzen joan zituzten denboraren poderioz. Bestalde, erregearen alde egin zuten guztiak foruak mantendu zituzten: Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa. -
Sebastian Mendiburu
Oiartzunen jaio zen 1708an. Iruñean egin zituen bere ikasketak, filosofia eta teolgia. Jesusen Lagundikoa zenez, 1767an Italiara alde egin beharra izan zuen, izan ere, Karlos III.ak bota egin zituzten.
1747. urtean, 2Jesusen bihotzaren debozioa" argitaratu (Aita Croisseten liburu erlijiosoaren moldapena) eta 1762an, "Euskaldun onaren biziera" (Euskaldunak nola bizi behar diren arau erlijiosoen arabera).
Idazterako orduan goi-nafarrera erabiltzen zuen. -
Utrechteko ituna
Espainiako Ondorengotza Gudari amaiera emateko, Espainia, Frantzia, Britain Handia eta Herbehereek sinatutako akordioa da. Filipe V.ak Espainiako koroari eutsi zion, Europan, Ameriketan eta beste leku batzuetan zituen hainbat lurralde ematearen truke. Hori horrela izanda, Ternuako portuak erabiltzeko lehentasuna galdu zuen. Beraz, ondorio latzak euskal baleazaleentzat. Horretaz gain, nazioarteko orden berria planteatu zuen akordioa izan zen, “botereen banaketa” ideian sustatua. -
Egoera ekonomikoa
Erregeak (Filipe V.ak) barneko mugak kostaraino aldatu zituen euskal burgesiaren eskaerari erantzunez. Aldaketa honek izugarri altxatu zituen lehengai batzuen prezioak eta herri xehea matxinatu egin zen. 1730 eta 1785. urteen artean euskaldunek monopolioa izan zuten lurralde batzuetan. Gehien bat tabakorriaren eta kakaoaren garraioaz arduratu ziren. 1749.ean izan ziren matxinada batzuen ostean euskaldunek herrialde hartan zituzten erregaliak eten egin ziren. -
Fr. Xabier Mª Munibe, Peñafloridako kondea
1729an Azkoitian jaiotako euskal idazle eta musikagilea izan zen. Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaltzeko asmoz "Euskalerriaren Adiskideen Elkartea" sortu zuen. Horregatik, EHan eman zen ilustrazioaren eredutzat jotzen da Munibe.Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehenengo ikasketak baina ondoren, Tolosara joan zen zientzia ikasketak egitera, arte ederretan prestatzen zelarik. -
Pombaleko markesak Jesuitak egotzi zituen Portugaletik
1758 eta 1759. urteetan Pombaleko markesak Portugaletik egotzi zituen Jesuitak eta beraien kolonietako lurretan zeudenak Vaticanora bidali zituen. -
Frantziako Luis XV.ak Jesuitak egotzi
1763.ean Frantziako Luis XV.ak kolonietako diruak bidegabe erabili zituzteela eta, Frantziako lurretik egotzi eta jabetza gabe utzi zituen. -
Barne mugak kostara
1718an, Filipe V.ak barneko mugak kostaraino eraman zituen euskal burgesiaren eskaerari erantzunez. Aldaketa horrek izugarri altxatu zituen lehengai batzuen prezioak eta herri xehea matxinatu egin zen. -
Espainiatik ere kanporatuak izan ziren Jesuitak
1767an izan zen Karlos III.ak erabaki hori hartu zuenean. Konpainiaren jabetza guztiak inkautatu eta kolonia batzuetako misio lurrak uztera derrigortu zituen.
1773.ean, azkenik, aita santu izendatu berriak, Clemente XIV.ak, Jesusen Konpainia indargabetu egin behar izan zuen.
Egoera honek bultzatuta, Jesuita askok erbesteratu eta bizimodua beste herrialde batzuetan egin behar izan zuen. -
Frantziako Iraultza
Oinarri nagusia aurreko gizartean aginte osoa zuten aristokraziari eta elizari aurka egitea izan zen. Hiritarraren kontzeptua garatu zen eta demokrazia unibertsalaren printzipioa nagusitu. Beste alde batetik, estatu-nazioaren ideia indartu zen berdintasunaren izenean (herri bat, nazio bat, kultura bat, hizkuntza bat,...).
Urte horretan Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa aprobatu zuten.