-
Period: Nov 24, 1491 to Nov 24, 1556
IGNAZIO LOIOLAKOA
Eneko Loinaz Loiolako azpeitiarra, Ignazio Loiolakoa (Azpeitia, 1491 - Erroma, 1556), Jesusen Lagundiaren sortzailea izan zen. -
Period: Nov 21, 1501 to
EUSKAL ARRANTZALEEN BALE EHIZA
XV. mendean hasita, eta behar bada lehenago ere, euskal arrantzaleek Labadorren eta Ternuan baleak ehizatzen zituzten. Jarduera honek onura ekonomiko handia ekarri zion gure herriari. XVI eta XVII. mendeetan arrantza mota honek 9.000 lagun inguru murgiltzen zuen hango uretan. -
Period: Nov 24, 1545 to Nov 24, 1563
TRENTOKO KONTZILIOA
Trentoko kontzilioa Erromako Eliza Katolikoak burututako batzar multzoa izan zen. Trento hirian egin zen, Italia iparraldean, orduan gotzain-printze baten menpeko hirian. Ondorioak:
- Elizak tokian tokiko hizkuntzetan erlijio gaiak sustatzen jarraitu zuen.
- San Ignazio Loiolakoak sortu zuen Jesusen Lagundia.Talde honek printzipio doktrinal nagusiak jasotzeaz aparte, modu berezian landu zituen irakaskuntza esparruko zereginak. -
Period: to
DESCARTES
Arrazionalismoa gailendu egin zen eta Descartes (La Haye en Touraine, 1596 - Stockolm, 1650) eraikitako kezka metodikoa bizitzaren arlo guztietara zabaldu zen. Descartes filosofo, matematikari eta zientzialaria frantsesa izan zen.
Descartes Filosofia modernoaren aita kontsideratzen dugu. "Duda sistematikoa ezagutzaren printzipioa da." "Gizakiak duen perfekziorik handiena hautamen librea da, honek egiten baitu gizakia laudagarri edo gaitzesgarri." -
Period: to
ILUSTRAZIOA GARATU
XVII. eta XVIII. mendeen artean Argien Garaia edo Ilustrazioa izeneko mugimendua garatu zen Europa osoan zehar, batez ere Alemania, Frantzia, Erresuma Batuan... Garai filosofiko eta zientifiko aberatsa izan zen. Eukal Herrian, modu mugatuan bada ere, izan genuen joera ideologiko eta kultural honen eragina. -
MANUAL DEBOZIONEZKOA
Manual Devotionezcoa, edo ezperen oren oro escuetan erabilltceco liburutchoa: Bordelen, 1627an lehenengoz argitaratua eta bigarrenez 1669an. Bi zati ditu:
Lehendabizikoa (3.814 bertso): katolizismoaren doktrinaren azalpena.Bigarrena (4.000 bertso): otoitzak. -
Period: to
JOHN LOCKE
Erresuma Batuan John Lockek (Wrington, 1632 – Essex, 1704) filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.Gizakiak naturaz aske eta berdinak direla eta berezko eskubideak dituztela adierazi zuen. Eskubideok babesteko erarik egokiena kontratu soziala edo gobernu zibila eratzea proposatu zuen. -
Period: to
BARUCH SPINOZA
Spinozak (Amsterdam, 1632 - Haga, 1677) filosofo judu sefardi holandarra, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. XVII. mendeko hiru filosofo arrazionalista handietakotzat jotzen da, René Descartes frantsesarekin eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera. Gizakiak aske izateko daukan modu bakarra ezagutzara iristea dela ezarri zuen. Determinista izanik ere, politikan demokrazia eta pentsamendu- eta iritzi-askatasunaren alde zegoen. -
Period: to
JOANES ETXEBERRI (SARAKOA)
Joanes Etxeberri (Sarakoa) (Sara, 1668 - Azkoitia, 1749) XVII. mendeko euskal idazlea izan zen. Hiru liburu argitaratu zituen, denak poesia erlijiosozkoak.
- Noelak
- Manual debozionezkoa
- Elizara erabiltzeko liburua -
"GLORIUS REVOLUTION" IRAULTZA ERRESUMA BATUAN
Erresuma Batuan, 1688.ean, Glorious Revolution izeneko iraultza egon zen, eta demokrazia parlamentario modernoaren oinarriak jarri ziren. -
Period: to
FRANTZIAKO FILIPE BORBOIKOA ERREGE
Filipe V.a ezizenez Adoretsua deitua, 1700eko azaroaren 15etik 1724ko urtarrilaren 14ra eta 1724ko irailaren 6tik hil arte Espainiako erregea izan zen. Bere 45 urte eta 21 eguneko erreinaldia Espainiako historiako luzeena izan zen. Borboi leinuaren lehenbiziko Espainiako erregea izan zen.
Ondorengotza Gerraren ostean (1701-1715) Frantziako Filipe Boiboikoa, Anjouko dukea, egin zen errege. -
Period: to
DESPOTISMO ILUSTRATUA
Joera zentralista hau, Ilustrazioaren ondorio izan zen Despotismo Ilustratuarekin batera, Borboitarren lehen aldian (1700-1808ra bitartean) nabarmena izan zen. -
Period: to
ONDORENGOTZA GERRA
Karlos II.a hil ostean, Espainiako koroaren oinordekotza zela eta, gertatutako nazioarteko gatazka armatua izan zen. Europako herrialde gehienak parte hartu zuten eta, Ipar zein Hego Amerikako kostaldeetan ere borrokatu zen. Izan ere, Espainiako erregetzaren ondorengotzaz gain, Europako botere nagusien arteko oreka ere erabaki zen. -
JESUITAK ERAGIN SOZIAL HANDIA
XVIII. mendean konpainia honek eragin sozial handia zuen eta Ameriketan zuen misio lurretako ustiaketa zela eta talka egin zuen Portugaleko erresumaren interesekin. -
ANTOLAKETA BERRIRAKO DEKRETUA ARGITARATU
n Espainiako hainbat lurraldetan jokabide desberdina ekarri zuen: Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Filipe V.aren alde borrokan egin zutenez, eutsi egin zioten euren foru egoerari.- urtetik aurrera argitaratu ziren Antolaketa Berrirako Dekretuetan Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Mallorcaren egoerak guztiz aldatu ziren.
-
UTRECHEKO HITZARMENA
Espainiako Ondorengotza edo Erregetzarako Gerrari amaiera eman zion hitzarmen-saila izan zen. Itunaren ondorioz Espainiak Europan zituen lurraldeak galdu zituen: Menorca, Gibraltar, Sizilia, Napoli eta Sardinia, besteak beste. -
RASTATTEKO ITUNA
Utrechtekoarekin batera Espainiako Ondorengotza Gerrari (1701–1714) amaiera eman zion hitzarmena izan zen. 1714ko martxoaren 6an, Claude Louis Hector de Villars frantsesak eta Eugenio Savoiakoak izenpetu zuten hitzarmena, Rastatteko jauregian. Horren ondorioz:
- Austriaren esku geratu ziren Espainiak Italian eta Herbehereetan zituen lurraldeak
- Frantziaren mende geratu ziren Alsazia eta Estrasburgo. -
FILIPE V.ak BARNEKO MUGAK KOSTARAINO ALDATU ZITUEN
1718.ean errege honek barneko mugak kostaraino aldatu zituen euskal burgesiaren eskaerari erantzunez. Aldaketa honek izugarri altxatu zituen lehengai batzuen prezioak eta herri xehea matxinatu egin zen. -
Period: to
IMMANUEL KANT
XVIII. mende honetara hurbilduz, Immanuel Kantek (Könisberg, 1724 - 1804) Alemaniako eta mendebalde osoko filosofia, orokorrean, materialismoaren eta positibismoaren bidean jarri zuen. Teoria mailan bere garaiko gertaera asko sustatu zituen: Frantziako Iraultza, Ameriketako Estatu Batuen independentzia...
"Sapere aude" "Zuzenbidea norberaren askatasuna guztion askatasunari moldatzen dion baldintzen multzoa da." -
FILIPE V.ak EUSKAL KOMERTZIANTEAK VENEZUELAN SALEROSKETAK EGITEKO BAIMENA EMAN
- urtean Filipe V. Borboikoak euskal komertziante talde bati Venezuelan salerosketak egiteko baimena eman zion. Hori zela eta talde horrek herrialde hartako Cumaná, Margarita eta Trinidad lurraldeetako produktuak eskuratzeko aukera izan zuen.
-
Period: to
EUSKALDUNEK MONOPOLIOA IZAN VENEZUELAN
1730 eta 1785. urteen artean euskaldunek monopolioa izan zuten lurralde haietan, ingelesak eta holandarrak baztertuz. Gehien bat tabakorriaren eta kakaoaren garraioaz arduratu ziren. Bertako bizitza politikoan eta militarrean eragina izan zuten eta korso patentea euki zuten hango itsasoetan garraiatzen ziren merkantzien gainean. -
MATXINADEN ONDORIOZ EUSKALDUNEK ERREGALIAK ETEN ZITUZTEN
Venezuelako lurralde haietan aurretik bizi ziren kolonoek ez zituzten begi onez ikusten Caracasko Konpainiakoen pribilegioak. 1749.ean izan ziren matxinada batzuen ostean euskaldunek herrialde hartan zituzten erregaliak eten egin ziren. -
Period: to
JESUITEN KOLONIAK VATICANORA BIDALI
1758 eta 1759. urteetan Pombaleko markesak Portugaletik egotzi zituen Jesuitak eta beraien kolonietako lurretan zeudenak Vaticanora bidali zituen. -
Period: to
KARLOS III.AREN ERREGEALDIA
Karlos III.a Borboikoa (Madril, 1716ko urtarrilaren 20 — Madril, 1788ko abenduaren 14) 1731-1735 bitartean Parmako dukea (Karlos I.a), 1734-1759 bitartean Napoliko erregea (Karlos VII.a), 1735-1759 bitartean Siziliako erregea (Karlos V.a) eta 1759-1788 bitartean Espainiako erregea izan zen. -
FRANTZIAKO LUIS XV.ak KOLONIAK DIRURIK GABE UTZI
1763.ean Frantziako Luis XV.ak kolonietako diruak bidegabe erabili zituzteela eta, Frantziako lurretik egotzi eta jabetza gabe utzi zituen. -
EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEAREN SORRERA
Caracasko Konpainiaren eraginez sortu ziren gure herrian hainbat ekintza kultural, besteak beste, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera. -
GIPUZKOAKO BESERRITARREK ZEREALEN PREZIOA MERKETZERA DERRIGORTU
- urtean, Gipuzkoan, jauntxoek baserritarrak zerealen prezioa merketzera derrigortu zituzten eta hainbat matxinada egon zen (Azpeitian, Donostian, Tolosan, Bergaran,...).
-
KARLOS III.AK JESUITAK ESPAINIATIK BOTA
Mende honetan Karlos III.ak gauzatu zituen bere agintaldian ondoen printzipio hauek guztiak: estatu barruko komunikabideak, administrazioaren zerbitzuak eta posta garatu zituen. Berak bota zituen jesuitak Espainiatik 1767. urtean. -
ESPAINIAK KARLOS III.a JESUITAK ERRESUMATIK BOTA
1767.ean Espainiako Karlos III.ak Jesuitak erresumako lurralde guztietatik bota zituen. Konpainiaren jabetza guztiak inkautatu eta kolonia batzuetako misio lurrak uztera derrigortu zituen. -
BERGARAKO ERREGEREN MINTEGIA SORTU
Nekazaritza eta industria proiektuak bultzatu zituzten eta, denborarekin, kimika, minerologia eta burdingintza aztertzeko erakundea sortu zuten 1771.ean, Bergarako Erregeren Mintegian. -
CLEMENTE XIV.ak JESUITAK INDARGABETU
1773.ean, azkenik, aita santu izendatu berriak, Clemente XIV.ak, Jesusen Konpainia indargabetu egin behar izan zuen. Egoera honek bultzatuta, Jesuita askok erbesteratu eta bizimodua beste herrialde batzuetan egin behar izan zuen (Italian, Errusian, Prusian, jaioberri ziren Ipar Ameriketako Estatu Batuetan... -
Period: to
IPAR AMERIKETAKO KOLONIEN INDEPENDENTZIA GERRA
Ipar Ameriketako kolonietan independentzia gerratea biztu zen 1775.ean eta 1783.era bitartean iraun zuen. -
GIZAKIAREN ETA HIRITARREN ESKUBIDEEN DEKLARAZIOA APROBATU
1789.ean Iraultzaren garra biztu zen eta, besteak beste, urte horretan Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa aprobatu zuten. -
Period: to
FRANTZIAKO IRAULTZA
Frantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. Prozesu horretan, Frantziako Antzinako Erregimenaren egitura politikoa (monarkia absolutua, pribilegio feudalekin aristokraziarentzat eta klero katolikoarentzat) irauli zen, Ilustrazioko printzipio arrazionaletan oinarrituta eta Liberté, égalité, fraternité leloan bilduta. -
FRANTZIAK ERREPUBLIKA EZARRI
Hainbat gora-beheraren ostean, Frantziak monarkia saihestu eta Errepublika eraiki zuten, 1792. urtean. -
LOUIS XVI.a ERREGEA GILLOTINATU
-
NAPOLEON BONAPARTEK AGINTEA HARTU
1799.ean Napoleon Bonapartek agintea indarrez hartu zuen Iraultzaren printzipio batzuetan oinarrituta. Europan zegoen oreka eta joko politiko-militarraren arauak goitik behera aldatu zituen.