XVIII. MENDEKO LITERATURA

  • Nov 23, 1401

    XV.mendean euskal arrantzaleek baleak ehizatzen zituzten

    XV.mendean euskal arrantzaleek baleak ehizatzen zituzten
    XV.mendean(beharbada lehenago ere), euskal arrantzaleek Labadorren eta Ternuan baleak ehizatzen zituzten. Jarduera horrek onura ekonomiko handia ekarri zion Euskal Herriari.
  • Nov 23, 1501

    XVI-XVII mendeetan baleen ehizaren gainbehera

    XVI-XVII mendeetan baleen ehizaren gainbehera
    XVI-XVII.mendeetan, Labadorren eta Ternuan 9000 pertsona inguru murgildu ziren arrantzatzeko. Hala ere, denborarekin indarra galdu zuen balearen ehizak baina Ameriketako iparraldeko kostak beste arrain batzuen harrapaketarako ohiko urak ziren euskal arrantzaleentzako.
  • Nov 24, 1539

    Jesuiten Lagundiaren sorrera

    Jesuiten Lagundiaren sorrera
    1539an, Trentoko Kontzilioaren ondorioz San Ignazio Loiolakoak sortu zuen Jesusen Lagundia (Jesuitak). Talde honek printzipio doktrinal nagusiak jasotzeaz aparte, modu berezian landu zituen irakaskuntza esparruko zereginak. Jesuiten eraginez hainbat ikastetxe eta unibertsitate sortu zen gure inguruan eta munduan zehar ere.
  • Nov 24, 1545

    Elizak tokian tokiko hizkuntzetan erlijio gaiak sustatzen jarraitu

    Elizak tokian tokiko hizkuntzetan erlijio gaiak sustatzen jarraitu
    1545-1563 bitartean,Trentoko kontzilioan hartutako erabakiengatik Elizak tokian tokiko hizkuntzetan erlijio gaiak sustatzen jarraitu zuen. Elizkizunetako atal batzuk (sermoiak esaterako) eta dotrina euskaraz ematen ziren Euskal Herrian.
  • Period: to

    ARGIEN GARAIA - ILUSTRAZIOAREN GARAIA

  • ILUSTRAZIOA

    ILUSTRAZIOA
    Europan garatu zen eta Euskal Herrian modu mugatuan batean joera ideologiko eta kultural honen eragina egon zen.
  • DESKARTES

    DESKARTES
    Ilustrazioak espiritismoaren tradizio filosofikoak jaso eta arrazionalismoa gainditu zuen.
    Deskartesek eraikitako kezka metodikoa bizitzaren arlo guztietara zabaldu zen.
  • Joannes Etxeberria Ziburukoa jaio zen

    1668an jaio zen Saran (Lapurdin). Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen jesuitekin egin zituen, jarraian Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. Medikuntzatik at letra-gizona ere izan zen. "Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco" lana idatzi zueneta baita hiztegi, bat ere, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu zela
  • Joannes Etxeberria euskaltzale handia eta Axularren jarraitzailea

    Euskaltzale handia zen eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. Sarako erretorea buruzagi eta aitzindaritzat zeukan eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak euskararen ingurukoak izan ziren, bere garaian erlijiosoa ez zen idazle bakanetakoa, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.
  • Pedro Ignazio Barrutia

    Pedro Ignazio Barrutia
    Pedro Ignazio Barrutia
    Aramaion jaio zen 1682an eta Arrasaten hil zen 1759an 77 urterekin
    Idazle hau ezaguna da gehienbat antzerkia idazteagatik, eta hainbat obra egiteagatik nahiz eta bakarra izan famatua.
    Elizgizona zen Aramaioko herrian eta baita Arrasateko izkribaua.
    Esan bezela, bere lan famatuena 1711 eta 1752 bitartean idatzi zuen “Acto para la Nochebuena” izenburuaz.
    Erderatik euskarara aldaturiko obra da
    Beste lan batzuk:
    +Teatro zaarra. Gabonetako ikuskizuna. Gabon-sariak
  • Glorious Revolution iraultza Erresuma Batuan

    Glorious Revolution iraultza Erresuma Batuan
    Erresuma Batuan 1688an Glorious Revolution iraultza egon zen eta horren ondorioz demokrazia parlamentario modernoaren oinarriak jarri ziren.
  • Larramendiren jaiotza

    Larramendiren jaiotza
    Manuel Larramendi, Aita Larramendi bezala ere ezagutua, 1690an Andoainen jaio zen idazle jesuita izan zen. Euskararen defendatzaile sutsua zen eta kultura handiko gizona zenez, jarraitzaile anitz izan zituen. Bere idazlan gehienak gaztelania jasoan egin zituen; hala ere, euskaraz egin zituenak ere txukuntasun handikoak ziren. Bere garaiko idazle askoren gidari ageri zaigu, euskarazko lan askoren zuzenketak egin eta atarikoak idatzi baitzituen.
  • Borboitarren lehen aldia

    Borboitarren lehen aldia
    1700-1808 bitartean borboitarren lehen aldia eman zen:Joera zentralista, Ilustrazioaren ondorio izan zen Despotismo Ilustratuarekin batera, nabarmena izan zen.
  • ONDORENGOTZA GERRA 1701-1715

    ONDORENGOTZA GERRA 1701-1715
    Tronua austriar dinastia izatetik borboiena izatera igaro zen; Karlos II.a hil eta Filipe Borboikoa, Anjouko dukea, errege bihurtu zen. Azken hori berehala egin zen ezagun erresumaren indar politiko osoa zentralizatzeko zuen nahiagatik.
  • XVII. mendean Frantziar monarkia absolutuaren gainbehera

    XVII. mendean Frantziar monarkia absolutuaren gainbehera
    XVIII.mendean Frantziako borboiek monarkia absolutua agortuta zegoela agerian jarri zuten. Ez zeukaten garaiko egoera politiko eta sozial errealari erantzuna emateko proiekturik eta ondorioz absolutismoaren ideia gaindituta zegoen: askok entziklopedismoaren bitartez erregetzaren oinarri sagaratuak suntsituta zeuzkaten eta René Descartesen zein ostekoen idealismoak sakon eragin zuen gizartearen alderdi guztietan. Gainera, Erresumaren dirubide guztiak agortuta zeuden.
  • Larramendik XVIII.mendean Larramendismoa bultzatu zuen

    Larramendismoa (foruak galtzearen ondorioz sortu): Larramendismoaren korronte ideologikoa XVIII. mendearen lehenengo zatian garatu zen, eta andoaindar idazlea izan zen korronte horri izena eman ziona. Ezaugarri nagusiak:Gipuzkoako foruen defentsa, Foruak Gipuzkoako lege berezitzat defendatzea eta Foruen defentsa aldarrikatzailea bilatzea.
  • Euskal idazle askoren jarduna elizgizonen beharrak asetzeko egin zen

    Euskal idazle askoren jarduna elizgizonen beharrak asetzeko egin zen
    XVIII.mendean: Garaiko euskal idazle askoren jarduna tokian tokiko apaizek eta eleizgizonek zeuzkaten beharrak asetzeko egin zen. Beste alde batetik, eten barik eman ziren argitara jende xehearentzako dotrinak eta debozio liburuak.
  • XVIII. mendean Jesuitek eragin handia hainbat esparrutan

    XVIII. mendean Jesuitek eragin handia hainbat esparrutan
    XVIII. mendean Jesuitek eragin handia izan zuten garaiko kulturan, gizartean, finantza giroetan eta maila politikoan (Talka egin zuten erresumaren interesekin Ameriketan zuten ustiaketagatik). Interes desberdinak zituzten taldeek (absolutistek, jansenistek eta filosofo ilustratuek) bat egin zuten beraien aurka eta presioa egin zuten Jesuiten Lagundia sozialki baztertzeko.
  • Agustin Kardaberaz jaio

    Agustin Kardaberaz jaio
    1703ko abenduaren 29an Hernanin jaio zen. Bere lanak gehienbat gipuzkeraz eta zertxobait bizkaieraz idatzi zituen.
  • Antolaketa Berrirako Dekretuak

    Antolaketa Berrirako Dekretuak
    1707.urtetik aurrera argitaratu ziren “Antolaketa Berrirako Dekretuetan” Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Mallorcaren egoerak guztiz aldatuko zituzten dekretuak.
  • Sebastian Mendiburu

    Sebastian Mendiburu
    Oiartzunen jaio zen 1708an eta Italian hil zen 1782an 74 urterekin
    Euskal idazlea eta jesulaguna izan zen
    Iruñean egin zituen filosofiako eta teologiako ikasketa
    Nafarroako herrietan ibili zen predikari lanetan eta misioak egiten
    Hizlari fama handia lortu zuenez gero Euskal Zizeron ezizena jarri zioten
    Karlos III.ak 1767an jesuitak Espainiatik botatzean Italiara joan zen eta bertan pasatu zuen bere bizitza osoa.
    Goi-nafarrera erabiltzen zuen idazterakoan
    Larramendiren eskolak
  • "Escuararen hatsapenac" argitaratu (Joannes E.)

    "Escuararen hatsapenac" argitaratu (Joannes E.)
    1712an, "Escuararen hatsapenac" idatzi zuen. Saiakera elebiduna zan zen, euskaraz eta latinez idatzitako euskararen apologia-lana.
  • UTRECHEKO HITZARMENA

    UTRECHEKO HITZARMENA
    Espainiako errege berriak Filipe V.a izenarekin agindu baino lehenago eman zen. Hitzarmenagatik Espainiak munduan zehar sakabanatuta zituen kolonia ugari beste erresuma batzuen esku utzi behar izan zituen. Ternuako portuak erabiltzeko zuen lehentasuna galdu zuen eta euskal baleazaleentzat kalte izugarria izan zen. Baita ere, betirako galdu zuen Herbereetako lurraldeekin zuen lotura galdu zuen Espainiak, Germaniako inperioaren ardurapean utziz.
  • Joannes Etxeberria Hego Euskal Herrian mediku

    Joannes Etxeberria Hego Euskal Herrian mediku
    1713-1722 bitartean Joannes Hego Euskal Herrira joan zen eta Berako udalarekin sinatu zuen bere lehen kontratua mediku bezala.
  • Foruei eutsi Filipe V.aren alde egiteagatik

    Foruei eutsi Filipe V.aren alde egiteagatik
    Ondorengotza Gerraren ondoren, Espainiako hainbat lurraldetan jokabide desberdina ekarri zuen: Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, Filipe V.aren alde egin zutenez, eutsi egin zioten euren foru egoerari.
  • Filipe V.ak barneko mugak kostaraino eraman zituen

    Filipe V.ak barneko mugak kostaraino eraman zituen
    1718an, Filipe V.ak barneko mugak kostaraino eraman zituen euskal burgesiaren eskaerari erantzunez. Aldaketa horrek izugarri altxatu zituen lehengai batzuen prezioak eta herri xehea matxinatu egin zen.
  • "Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna" (Joannes E.)

    "Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna" (Joannes E.)
    1718an, "Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna" idatzi zuen, Lapurtarren Biltzarrari egindakoa.
  • Kardaberaz Jesusen Lagundian sartu eta 26 urterekin irakasle

    Kardaberaz Jesusen Lagundian sartu eta 26 urterekin irakasle
    1721an Jesusen Lagundian sartu zen Iruñean eta Valladoliden ikasten egon ondoren. 26 urterekin apaiz egin zen. Bilboko Jesusen Lagundiaren eskolako gramatika irakasle izendatu zuten, eta garai hartan hasi zen hizlari gisa ospe handia hartzen.
  • Joannes Jesusen Lagundiko kide batzuen mediku

    1725eko urrian Azkoitiko mediku ageri zen. Bezeroen artean Jesusen Lagundiko kideak zeuzkan, haien artean Kardaberaz edota Larramendi zituelarik.
  • Filipe V.ak euskal komertziante talde bati salerosketak egiteko baimena eman

    Filipe V.ak euskal komertziante talde bati salerosketak egiteko baimena eman
    1728an Filipe V.ak euskal komertziante talde bati Venezuelan salerosketak egiteko baimena eman zion. Horrela, talde horrek herrialde hartako Cumaná, Margarita eta Trinidad lurraldeetako produktuak eskuratzeko aukera izan zuen.
  • Gipuzkoar Konpainia

    Gipuzkoar Konpainia
    1728-1785 bitartean, Caracasko Gipuzkoar Konpainia egon zen, non Venezuelarekiko merkataritzaren monopolioa zuen. Dirudienez, horren eraginez sortu ziren Euskal Herrian hainbat ekintza kultural; horien artean, “Euskalerriaren Adiskideen Elkartea”
  • Larramendik "De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España" argitaratu zuen

    Larramendik "De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España" argitaratu zuen
    1728an "De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España" argitaratu zuen. Euskara Espainiako jatorrizko hizkuntza bakarra dela defendatu nahi du. Larramendiren ustez, euskaldunak dira espainiarrik petoenak, garbienak. Tubalismoa da agertzen duen ideietako bat.
    **Tubalismoa iberiar eta euskal historiografiaren adarra da. Bere ezaugarri nagusia euskal herriari (eta honekin batera, iberiarrei) jatorri mitikoak (Tubal, Noeren iloba) ematea zen.
  • Frantzisko Xabier Munibe Idiakez

    Frantzisko Xabier Munibe Idiakez
    edo gehiago ezagutua Peñafloridako konde bezala, Azkoitian jaio zen 1729an eta Bergaran hil zen 1785ean 56 urterekin.
    Euskal idazle eta musikagilea
    Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaldu nahian Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen
    Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehenengo ikasketak baina ondoren, Tolosara joan zen zientzia ikasketak egitera arte ederretan prestatzen zelarik.
    Euskal Herrian izandako Ilustrazioko eredu da Munibe
  • Larramendik “El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada” idatzi

    Larramendik “El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada” idatzi
    1729an “El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada” (Ezina, egina) argitaratu zuen; euskararen lehen "arte" edo gramatika argitaratua dela esan daiteke. Garai hartako jakintsuen artean oso zabaldua zen ideia baten arabera, hebreerak, grekoak, latinak eta beronen eratorriek bakarrik zuten gramatika bat. Euskara bezalako hizkuntzak, berriz, jende ezjakinaren hizkerak ziren, Horiei erantzunez idatzi zuen liburu hau Aita Larramendik.
  • Euskaldunen monopolioak

    Euskaldunen monopolioak
    1730-1785 bitartean euskaldunek monopolioa izan zuten lurralde haietan, ingelesak eta holandarrak baztertuz. Gehienbat tabakorriaren eta kakaoaren garraioaz arduratu ziren. Bertako bizitza politikoan eta militarrean eragina izan zuten eta korso patentea eduki zuten hango itsasoetan garraiatzen ziren merkantzien gainean.
  • Kardaberaz Loiolara bizitzen joan eta inguruetan predikari lanetan ibili

    Kardaberaz Loiolara bizitzen joan eta inguruetan predikari lanetan ibili
    1736an Loiolan jarri zen bizitzen eta bertatik Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietara abiatzen zen predikari.
  • Larramendik “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin” argitaratu

    Larramendik “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin” argitaratu
    1745ean “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin” argitaratu zuen. Espainiako Errege Akademiaren Autoritateen Hiztegia argitaratu berria zela, Larramendik oso-osorik euskaratu nahi izan zuen, erdaldunak euskal hizkuntzaren aberastasunaz konbentzitzeko. Herriz herri galdetuz eta liburuak arakatuz hitz andana bildu zuen.
  • Euskaldunek Ameriketako lurren pribilegioak galdu

    1749an izan ziren matxinada batzuen ondoren euskaldunek herrialde hartan zituzten erregaliak(pribilegioak) eten egin ziren.
  • Joannes Etxeberria hil

    Joannes Etxeberria hil
    1749an hil zen Azkoitian.
  • Larramendik “Corografia de Guipuzcoa edo Corografía o descripción general de la muy noble y leal Provincia de Guipúzcoa” argitaratu

    Larramendik “Corografia de Guipuzcoa edo Corografía o descripción general de la muy noble y leal Provincia de Guipúzcoa” argitaratu
    1754an, “Corografia de Guipuzcoa edo Corografía o descripción general de la muy noble y leal Provincia de Guipúzcoa” argitaratu zuen Aita Larramendik. Gipuzkoako geografia eta bertoko herritarren ohiturak, jantziak, dantzak, hizkuntza eta ogibideak azaltzen dituen lan etnografikoa.
  • Larramendik “Sobre los fueros de Guipúzcoa” argitaratu

    1756-1758 bitartean, “Sobre los fueros de Guipúzcoa” bere garaian ezin argitaratu izan zen saio politikoa izan zen. Pirinioko Herrialde Batuak izeneko egitasmoaren alde hitz egiten du, non zazpi euskal lurraldeak estatu aske batean batuko ziren. Bere batzar nagusian, diputatuek euskaraz jakitea nahitaezkoa izanen zen.
  • Jesuitak Portugaletik egotziak izan ziren Vaticanora bidaliz

    Jesuitak Portugaletik egotziak izan ziren Vaticanora bidaliz
    1758 eta 1759. urteetan Pombaleko markesak Portugaletik egotzi zituen Jesuitak eta beraien kolonietako lurretan zeudenak Vaticanora bidali zituen.
  • Joera zentralistako ikeiak eta zerbitzuen garapena

    Joera zentralistako ikeiak eta zerbitzuen garapena
    1759-1788 bitartean Karlos III.ak tronuan zegoela gauzatu zituen joera zentralistako ideiak, estatu barruko komunikabideak, administrazioaren zerbitzuak eta posta garatuz.
  • Kardaberazek "Catecismo" obra itzuli

    Aita Asteteren "Catecismo" obraren itzulpena eman zuen argitara 1760an
  • Kardaberazek Loiolako Ignaziori buruzko hiru obra argitaratu zituen

    Kardaberazek Loiolako Ignaziori buruzko hiru obra argitaratu zituen
    Loiolako Ignaziori buruzko hiru obra plazaratu zituen 1761ean: "Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoac bere Egemplo, ta Doctrinaquin: edo Egercicioen IIen partea", "Aita San Ignacioren Egercicioen III garren Partea eta "Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean, orien lau asteetako Meditacio laburrac, edo Egercicioen laugarren partea"
  • Kardaberazek euskarari buruzko lehen obra argitaratu zuen

    Kardaberazek euskarari buruzko lehen obra argitaratu zuen
    1761 amaieran, euskarari buruzko lehen obra eman zuen argitara: Eusqueraren Berri Onac, eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac. bederatzi ataletan banatua da eta euskara goraipatzeaz gainera erlijiorako zein hizkuntza egokia den azaltzen zuen
  • Jesuitak Frantziatik egotziak izan ziren, jabetza gabe utziz

    Jesuitak Frantziatik egotziak izan ziren, jabetza gabe utziz
    1763.ean Frantziako Luis XV.ak kolonietako diruak bidegabe erabili zituztela eta, Frantziako lurretik egotzi eta jabetza gabe utzi zituen Jesuitak.
  • Jauntxoek baserritarrak prezioak jeistera behartu eta horregatik matxinadak

    1766an, Gipuzkoan, jauntxoek baserritarrak zerealen prezioa merketzera derrigortu zituzten eta ondorioz hainbat matxinada eman ziren, Bergaran, Tolosan eta Donostian, besteak beste.
  • Jesuiten kanporaketa

    Jesuiten kanporaketa
    1767an Karlos III.ak Jesuitak kanporatu zituen Espainiatik.
  • Karlos III.ak Jesuitak Espainiatik kanporatu zituen

    Karlos III.ak Jesuitak Espainiatik kanporatu zituen
    1767.ean Espainiako Karlos III.ak Jesuitak erresumako lurralde guztietatik bota zituen. Konpainiaren jabetza guztiak inkautatu eta kolonia batzuetako misio lurrak uztera derrigortu zituen.
  • Kardaberazek Italiara jo zuen beste jesuitekin batera

    Kardaberazek Italiara jo zuen beste jesuitekin batera
    1767an Karlos III.ak jesuitak Espainiatik botatzean, Italiara jo zuen beste jesuitekin batera
  • Kardaberazen heriotza

    Kardaberazen heriotza
    1770ko urriaren 18an hil zen Bolonian(Italia). Hil ondoren berak plazaratu gabeko hainbat obra argitara eman ziren.
  • Aita Santuak Jesuiten Lagundia indargabetzea

    Aita Santuak Jesuiten Lagundia indargabetzea
    1773an Aita Santu izendatu berriak, Clemente XIV.ak, Jesuiten Lagundia indargabetu egin behar izan zuen. Egoera honek bultzatuta, Jesuita askok erbesteratu eta bizimodua beste herrialde batzuetan egin behar izan zuten (Italian, Errusian eta Prusian esaterako)
  • Ipar Ameriketako kolonietan independentzia gerra

    Ipar Ameriketako  kolonietan independentzia gerra
    1775-1783 bitartean Ipar Ameriketako kolonietan independentzia gerratea eman zen.
  • Frantziar Iraultzako oinarriak

    Frantziar Iraultzako oinarriak
    1789-1799 bitartean, Frantziar Iraultzan, oinarri nagusia aristokraziaren eta elizaren aurka joatea zen. Horrela hiritarren kontzeptua garatu zen eta demokrazia unibertsalaren printzipioa nagusitu zen. Bestalde, estatu-nazioaren ideia indartu zen berdintasunaren izenean (herri bat, nazio bat, kultura bat, hizkuntza bat…)
  • “Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa”-ren aprobazioa

    “Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa”-ren aprobazioa
    1789an Frantziako Iraultzak indar handia hartu zuen eta urte horretan aprobatu zuten “Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa”.
  • Frantzian Errepublikaren ezarpena

    Frantzian Errepublikaren ezarpena
    1792an, hainbat gora-beheraren ondoren, monarkia saihestu eta Errepublika ezarri zen.
  • Napoleon Bonaparteren agintea

    Napoleon Bonaparteren agintea
    1799an Napoleon Bonapartek agintea indarrez hartu zuen iraultzaren printzipio batzuetan oinarrituta. Gainera, Europan zegoen oreka eta joko politiko-militarraren arauak goitik behera aldatu zituen.