-
Period: to
Aro Garaikidea
-
Carlos IV.a boterean
1788ko abenduaren 14an tronua eskuratu zuen. Tronua hartu eta gero Frantziako Iraultza piztu zen eta monarkia absolutistak mehatxatuta ikusi ziren. Erreformak martzan jarri zituen. Nahiko makala zenez, bere semea FErnando beraren kontra konspiratzen zuen. -
Frantziako Iraultza
Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. 1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen. Iraultzak monarkia garaitu zuen, errepublika bat ezarri zuen, asaldura politikoko aldi bortitzak katalizatu zituen. -
Napoleon frantziarren enperadore
1804ko apirilaren amaieran, eta boterea sendotzeko asmoz, Jean-François Curée tribunoak Napoleon lehen kontsula frantsesen enperadore izendatzea proposatu zuen, eta tronua oinordetzan hartzeko eskubidea ezarri zuen bere familian. -
Trafalgarreko Bataila
1805eko urriaren 21ean izandako itsas borroka izan zen, Erresuma Batuak, Austriak, Errusiak, Napolik eta Suediak Napoleon Bonaparte tronutik kentzeko eta Europan zegoen eragin militar frantziarra desegiteko hasitako hirugarren koalizioaren esparruan. -
Fontainebleauko Ituna
Itun horren bitartez, Espainiak Frantziari lurraldea zeharkatzeko baimena eman zion eta, horrela, bi herrialdeek (Frantzia eta Espainia) Portugal inbaditzeari ekin zioten. Horretaz aparte, Fontainebleauko Itunean, behin Portugal inbadituta, lurren banaketa zein izango zen ere zehaztu zuten -
Aranjuezko matxinada
Aranjuezko Matxinada 1808ko martxoaren 17tik 18ra gertatu zen Madrilgo herri horretako kaleetan. Carlos IV.aren Estatu idazkari Manuel Godoyren politikak eragindako hainbat arrazoirengatik sortu zen. -
Madrilgo altxamendua
Frantziak Espainia inbaditzearen aurka Madrilen egindako altxamendua da. Napoleonen indarrek protesta erreprimitu ondoren, herrialde osoan zehar sumindura aldarrikapenak eta matxinada armaturako dei publikoak zabaldu ziren, Espainiako independentziaren gerra ekarriko zutenak. -
Espainiako Independentzia Gerraren hasiera
Herriak frantziar okupazioaren aurka modu sinestezinean erreakzionatuko du, Castaños jeneralak Bailenen lortutako garaipena (uztailak 19) eta Zaragoza eta Gironaren erresistentzia nabarmenduz. -
Baionako Abdikazioak
Baionako abdikazioak 1808ko maiatzaren 5ean eta 6an izan ziren, Baionan (Frantzia). Karlos IV.a eta bere seme Fernando VII.a errege-erreginek Napoleon Bonaparteren alde Espainiako tronuari behin eta berriz uko egiteko erabiltzen duten izena da. Hortaz Josef Bonaparte tronua eskuratu zuen. -
Espainiako Independentzia Gerraren amaiera
1813ko abenduaren 11ko Valençayko Itunak Fernando VII.a berrezarri zuen eta Espainia atzerriko presentziatik libre utzi zuen, baina ez zuen Frantziako lurraldearen inbasioa saihestu, Tolosako bataila (1814ko apirilaren 10a) izan zelarik gerrako azken borroka. -
Lege Salikoaren abolizioa
Fernando VII.aren erregealdiaren azken urteetan arazo politiko berria gertatu zen: koroaren ondorengotza auzia. Garai hartan, ‘Lege Salikoa’ ezarrita zegoen, hortaz, emakumeek ezin zuten erregearen ondorengo izan. Legez bere anaia Karlos Mª Isidro zen ondorengoa. Baina, 1830an Fernando VII.a ezkondu zen Mª Cristina Napolikoarekin eta haurdun geratu zen. Berehala Fernando VII.ak ‘Lege salikoa’ abolitu zuen, bere ondorengoa (alaba zein semea) errege izan ahal izateko. -
Isabel II.aren jaiotza
Isabel II.a Fernando VII.a erregearen eta bere laugarren emaztearen alaba zen, Maria Kristina Borboikoa-Bi Siziliakoa. Aita hiru aldiz ezkondua izan zen aurretik, baina emazteetako batek ere ez zion oinordeko izan zekiokeen ondorengorik eman. -
Fernando VII.aren heriotza
1833an, Fernando VII.a hil zenean, bere testamentuan hiru urteko Isabel alaba bakarrarentzat utzi zuen tronua, eta Maria Kristina erregina izendatu zuen erregeorde, Isabel adin nagusitasunera heldu arte. Absolutistak ez zeuden ados Fernando VII.ak, bere alaba Isabelentzat tronua uzteko eta bere anaia Karlos Maria Isidroren tronua eskuratzeko eskubideak aldarrikatu zituzten. -
I.Gerra Karlistaren hasiera
Lehen gerra karlista Espainian 1833 eta 1840 artean gertatu zen gerra zibila izan zen, karlisten artean, Karlos Maria Isidro Borboikoa infantearen eta erregimen absolutista baten aldekoak, eta isabeldar edo kristinoen artean, Isabel II.aren eta Maria Kristina Borboikoa erregeordearen defendatzaileak, zeinen gobernua absolutista moderatua izan zen jatorrian, eta azkenean liberal bihurtu zen herritarren babesa lortzeko. -
I.Gerra Karlistaren amaiera
1839an Rafael Maroto eta Baldomero Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren testuan. Bertan, karlista militarren graduak mantentzen ziren baina foruak ez ziren erabat berresten, hauek Espainiako legedi, konstituzio eta hiritarren bonbardaketan ezartzen baitziren baitziren