Xx siglo

XIX-XX ardatz kronologikoa

By Garaine
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Carlos IV.a boterean

    Carlos IV.a boterean
    Karlos III.a hil egin zenean, Karlos IV.a tronura heldu zen. Bere agintaldian, Espainia krisi sakon batean sartu zen.
  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Karlos IV.a tronura heldu zen, urte bat geroago, Frantzian Iraultza lehertu zen. Honek Erregimen Zaharrari bukaera eman zion eta liberalismo politiko eta ekonomikoa ezarri zuen.
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore
    Espainian San Ildefondo Ituna sinatzen zen bitartean, Frantzian Napoleón Bonapartek boterea hartuta zeukan .
  • Trafalgarreko bataila

    Trafalgarreko bataila
    Bere estrategiari esker, Frantzia zabaldu zen Espainiaren ahuldadearekin batera. Napoleonen tropek kontinentea kontrolatuta zeukaten XIX. mendearen hasieran, baina ingelesek itsasoak menperatzen zituzten. Frantziak espainiar flota bidaliko du berriro ere ingelesen aurka eta Trafalgarreko itsas muturreko gatazkan (1805) erabat suntsituta izango da.
  • Fontainebleauko Ituna

    Fontainebleauko Ituna
    Napoleonek Portugalek Ingalaterraren aurkako blokeoa hausten zuela aitzakiatzat hartuz, Portugal konkistatzeko laguntza eskatu zion Godoyri. Horrela, 1807an Fontainebleauko Itunaren bidez, Frantziako armadari Espainian sartzeko baimena eman zion Godoyk, Portugal inbaditzeko helburuz; konkistatu ondoren bien artean zatituko zuten. Ondorio larriak izan ziren
  • Aranjuezeko Matxinada

    Aranjuezeko Matxinada
    Fernandoren aldekoak altxatu ziren Godoyren eta frantsesen aurka. Erregeak Godoy kargutik kendu zuen eta, geroxeago, tronua utzi zion Fernando bere semeari (abdikazioa). 1808ko martxoaren 17tik 19ra
  • Madrilgo altxamendua

    Madrilgo altxamendua
    Baionako abdikazioak eta Napoleonen tropak Espainia okupatzen hastea izan ziren gerratearen eragile zuzena.
    1808ko maiatzaren 2an Madrilen herri matxinada piztu zen. Frantsesek errepresio gogorra erabili zuten, ehunaka herritar fusilatuz
  • Espainiako Indepedentzia Gerraren hasiera

    Espainiako Indepedentzia Gerraren hasiera
    Baionako abdikazioen eta Madrilgo gertaeren berri jakin zenean, frantsesen aurkako matxinadak Espainia osora zabaldu ziren, iraupen luzea (1808tik 1813ra) eta ondorio larriak izango dituen Independentzia Gerra hasiz. Ezaugarriak:
    - Herri gerra izan zen.
    - Gerra ‘nazionala’
    -Nazioarteko gerratea
    - Ez zen gerra iraultzailea izan
    - ‘Gerrilla gerra’ izan zen
  • Baionako Abdikazioak

    Baionako Abdikazioak
    Barne liskarrak ikusita, Napoleonek aita eta semea (Karlos erregea ohia eta Fernando) Baionara joanarazi zituen elkarren arteko arazoak konpontzeko asmoz. Bitartean, bere tropek Madril konkistatu zuten. Baionan bi erregeen abdikazioa lortu zuen bere alde eta ondoren Jose Bonaparte bere anaia Espainiako errege izendatu zuen.
  • 1812ko Konstituzioa (Cadiz)

    1812ko Konstituzioa (Cadiz)
    1812an, San José egunean (‘La Pepa’) Konstituzioa onartu zen. Espainiako lehen konstituzio liberala izan zen. Konstituzioa Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen.
    Printzipio nagusiak dira:
    -Espainiako nazioa bi hemisferioetako batasuna da
    -Herritarren berdintasuna lege eta zergen aurrean
    -Konfesionaltasuna: Espainiako erlijioa katolikoa da
    -Espainiako erregimen politikoa monarkia parlamentarioa
    -Aginte banaketa: Judiziala, Legegilea eta Betearazlea .
  • Espainiako Independentzia Gerraren amaiera

    Espainiako Independentzia Gerraren amaiera
    Gerrak hainbat ondorio sozial, ekonomiko eta politiko eragin zituen:
    Ondorio sozialak: Jende asko hil egin zen (800 000 inguru bi bandotan) eta bost urte baino gehiagoz sarraski eta suntsipen handiak jasan behar izan zituzten herritarrek.
    Ondorio ekonomikoak: Ekonomia jarduera guztiak etenik geratu ziren eta Espainiako inperio kolonialaren galera azkartu zen.
    Ondorio politikoak: gerra ostean bigarren mailako potentzia bilakatuko da eta inoiz ez du antzinako lehentasuna berreskuratuko.
  • Lege Salikoaren abolizioa

    Fernando VII.aren erregealdiaren azken urteetan ‘Lege Salikoa’ ezarrita zegoen oraindik; honen arabera, emakumeek ezin zuten erregearen ondorengo izan. Baina, Fernando VII.aren emakumea haurdun geratu zen, beraz, berehala abolitu egin zuen.
  • Isabel II.aren jaiotza

    Isabel II.aren jaiotza
    Fernando VII.aren erregealdiaren azken urteetan, Fernando ez zuen ondorengotza. Baina, 1830ko urriaren 10an, bere alaba Isabel (Isabel II izango zen) jaio zen. Beraz, arazoa konpondurik zegoen
  • Fernando VII.aren heriotza

    Fernando VII.aren heriotza
    1833an, Fernando VII.a hil zenean, bere testamentuan hiru urteko Isabel alaba bakarrarentzat utzi zuen tronua, eta Maria Kristina erregina izendatu zuen erregeorde, Isabel adin nagusitasunera heldu arte
  • Period: to

    Mª Kristinaren erregeordetza

    1833an, Fernando VII.a hil zenean, bere testamentuan hiru urteko Isabel alaba bakarrarentzat utzi zuen tronua, eta Maria Kristina erregina izendatu zuen erregeorde, Isabel adin nagusitasunera heldu arte. Maria Kristina berehalaxe ohartu zen liberalen babesa bilatu behar zuela, tronua Isabelentzat atxiki nahi bazuen. Horrela, bando bi sortu ziren: karlistak eta liberalak.
  • Period: to

    I.Gerra Karlista

    1833ko irailean erregea hil zen eta bere alaba Isabel erregina izendatu zuten. Absolutistek ez zuten onartu eta Karlos Mª Isidro errege zenaren alde altxatu ziren, Gerra Karlistei hasiera emanez.
    Azkenik, 1839an, gerraz nekatuta, liberalak eta karlistak bat etorri ziren gatazkaren amaierari irtenbide bat bilatzeko. Karlisten artean transakzionistak nagusitu ziren gatazka hitzarmen baten bidez bukatzeko. Bakarrik intransigenteak eutsi zioten borrokari Maestrazgoan, 1840an garaituak izan arte.
  • Mendizabalen desamortizazioa

    Mendizabalen desamortizazioa
    1836ko otsailaren 21eko Dekretuaren bidez, monastegien eta apaizen ondasunak desamortizatu ziren. Elizaren lurrak saltzea Estatua diruz hornitzeko bide egokia zen. Desegindako elkarteen ondasunak Estatuak bereganatzeko erabakia hartu zuen. Ondasun desamortizatuak salgai jarri ziren, eta erosteko aukera edonori zabaldu zitzaion, enkante publikoan (subasta pública) saldu zirelako.
  • La Granjako matxinada

    La Granjako matxinada
    Hiri askotan 1812ko Konstituzioaren berrezarpena eskatzeko matxinadak piztu ziren, eta La Granjako jauregiko sarjentuak altxatu ziren, erregeordea bertan zegoela. Alde guztietatik estutzen zutela ikusita azkenean 1836ko abuztuan, Maria Kristinak amore eman, Cadizko Konstituzioa berrezarri eta boterea Calatrava aurrerazalearen esku utzi zuen.
  • 1837ko Konstituzioa

    1837ko Konstituzioa
    1812ko Konstituzioa indarrean zegoen, baina liberal moderatuen gustukoa ez zenez, aurrerazaleek eta moderatuek onartzeko moduko testu egonkor bat adostu zuten: 1837ko Konstituzioa. Bertan aurrerakoien aldarrikapena baita moderatuen eskaerak bidu ziren: besteak beste, nazio-subiranotasuna, botere-banaketa, eta estatuaren akonfesionaltasuna, bi ganbera legegileak (kongresua eta senatua), koroari eskumen ugari eman zitzaizkion eta Konstituzioak gurtza katolikoaren finantzaketa hartu zuen.
  • Bergarako Ituna

    Bergarako Ituna
    1839an, gerraz nekatuta, liberalak eta karlistak bat etorri ziren gatazkaren amaierari irtenbide bat bilatzeko. Transakzionisten buruak, Rafael Maroto jeneralak, eta Baldomero Espartero liberalen jeneralak, Bergarako Ituna sinatu zuten 1839ko abuztuan. Hitzarmen horren arabera, Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ari; eta Esparterok foruak babesteko eta armada karlistako ofizialen mailari eusteko hitza eman zuen.
  • 1839ko urriaren 25eko Legea

    1839ko urriaren 25eko Legea
    Moderatuek Gorteetan zuten gehiengoa, eta Maria Kristinak Nafarroako eta Euskal herrialdeetako foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25eko Legea emanez, baina betiere “batasun konstituzionala” ziurtatuz. Horrek aurrerago aldaketak egiteko bidea irekita utzi zuen. Horrela, Foruen tradizioak eta 1837ko Konstituzio liberala batzeko saiakera egin zen.
  • Foruen berretsipenaren legea

    Foruen berretsipenaren legea
    Moderatuek Gorteetan zuten gehiengoa, eta Maria Kristinak Nafarroako eta Euskal herrialdeetako foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25eko Legea emanez, baina betiere “batasun konstituzionala” ziurtatuz. Horrek aurrerago aldaketak egiteko bidea irekita utzi zuen. Horrela, Foruen tradizioak eta 1837ko Konstituzio liberala batzeko saiakera egin zen.
  • Boluetako Santa Ana fabrikaren sorrera.

    Boluetako Santa Ana fabrikaren sorrera.
    1841ean Esparterok aduanak kostaldera eraman zituenean, kanpo-merkataritzaren zailtasunak handitu ziren, eta Bilboko burges batzuk, ordura arte merkataritzan aritzen zirenak, burdina eraldatzeko fabriketan inbertitzen hasi ziren barne-eskaerari erantzuteko.
    Horrela, lehenengo labe garaiak sortu ziren: “Boluetako Santa Ana” eta “Nuestra Señora de la Merced”.
  • Lege Hitzartua

    Lege Hitzartua
    Nafarroak egin zituen negoziazio partikularren emaitza da 1841eko abuztuaren 16ko Legea, “Hitzarturiko Legea” deitu izan dena; lege horren ondorioz, Nafarroak erresuma-izaera galdu zuen, aduanak kostaldera eraman zituen eta Espainiako eskubide konstituzionalak eta sistema judizial eta hauteskunde-sistema onartu zituen; aldiz, Nafarroak autonomia administratibo handia mantenduko zuen.
  • Euskal foruak eraldatzeko Legea

    Esparteroren Erregeordetzan (1840-1843) liberalek euskal foruak mugatzeko hainbat saiakera egin ziren. Alde batetik, 1841ko urriaren 29ko Dekretuaren bidez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako administrazioa, legedia eta aduanak Estatuaren menpe geratu zirela adieraziz
  • Pidal Dekretua

    Esparteroren garaian mugak kostaldera eramateko dekretua da.
  • Vicalvaroko matxinada

    Vicalvaroko matxinada
    Madrilgo Vicálvaro hirian aurrezaleen, demokraten eta sektore moderatu batzuen altxamendu bat eman zen, Leopoldo O’Donellek bideratuta. Altxatuen asmoa gobernu moderatuen gehiegizko agintekeria salatzea zen baita egoera politikoari irtenbide aurrezale bat ematea ere. Altxamendu horren ondorioz, gobernua progresisten esku geratu zen.
  • Biurteko Progresistaren hasiera

    Biurteko Progresistaren hasiera
    Aurrerazaleak, demokratak eta sektore moderatu batzuk gobernu moderatuaren aurka altxatu ziren. Batasun horrek Vicalvaroko altxaldia ekarri zuen 1854ko ekainean. Altxatuek Manzanareseko Manifestua idatzi zuten. Berriro Esparterori eman zioten gobernuburu-kargu, eta Leopoldo O’Donnell berriz, gerra-ministroa izendatu zuten.
  • Pascual Madozen desamortizazioa

    Pascual Madozen desamortizazioa
    1855ean Pascual Madoz ministroaren desamortizazioak eta Trenbide-sareko zabalpena eman ziren. Pascual Madoz Finantza ministroak bultzaturik 1855ean Desamortizazio Lege berria argitaratu zen, Trenbida-sarerako eta gainerako azpiegiturak (portuak edota errepideak) eraikitzeko finantzapena bilatzen zuena. Honela, Estatuaren, Eliza Katolikoaren, ordena militarren, ongintza-erakundeen eta, batik bat, udalen ondasunak salgai jarri ziren enkante publikoetan.
  • Burdinbideen Lege Orokorra

    Burdinbideen Lege Orokorra
    Trenbideak 1855ean hasi ziren egiten Burdinbideen Lege Orokorrarekin: trenbidearen eraikuntza arautzeaz gain, enpresei pizgarriak ere eskaintzen zizkien lan hartan aritzeko. Baina pizgarriak, bereziki, atzerriko kapitalek eta konpainiek lortu zituzten, Espainiakoek baino.
  • Biurteko Progresistaren amaiera

    Biurteko Progresistaren amaiera
    Neurri erreformatzaileek ez zituzten bizigaien krisiak konpondu, eta herria matxinatu zen, gizarte-gatazka larriak gertatuz. Gobernu-koalizioaren barruko desadostasunak areagotu ziren, eta, azkenean, Esparterok dimisioa eman eta O’Donnelli (alderdi unionistaren buruzagia) eman zion gobernua 1856an. Horrek protestak gogor zapaldu zituen.
  • Period: to

    Seiurteko Demokratikoa

    1868ko irailean Isabel II.arenaurkako altxamendu militarra gertatu zen. Gobernuaren dimisioa izan zen.Behinbehi gobernua osatu.1869ko Konstituzioak monarkia demokratikoa ezarri, beraz errege aurkitu behar.Azk, Amadeo Savoiakoa aukeratua. Amadeo I.ak ez arrakasta.Azk,1873ko otsailaren 11n, Amadeok tronuari ukoeta Espainiatik alde. Errggabe, Spain Lehen Errepublika aldarrikatu zen. Arrakastagb,1874ko abenduaren 29an MartinezCamposjenerala Errepublikaren aurka altxatu eta AlfontsoXII.a aldarrikatu.
  • 1869ko konstituzioa

    1869ko konstituzioa
    1869ko Konstituzioak monarkia demokratikoa ezarri zuen, beraz zeregin instituzional nagusia errege bat aurkitzea izan zen, Borbonen tronu-aulkia betetzeko. Prim arduratu zen Espainiako tronu hutserako hautagairik egokiena topatzea nazioartean adostasuna lortzeko. Azkenean, Amadeo Savoiakoa atera zen aurrera: gizonak monarkiaren ikuskera demokratikoa izateaz gain, haren errege-etxeak ospe handia zuen, Italiako batasunaren eragile izan zelako.
  • III. Karlistaldiaren hasiera eta amaiera

    III. Karlistaldiaren hasiera eta amaiera
    Borroka militarrek 1876 arte iraun zuten; hala ere, Alfontso XII.a agertu zenean politikan, liberal foruzale kontserbadore askok utzi egin zioten Karlos VII.aren alde egiteari, eta azkenean, 1876ko otsailean Lizarra erori ondoren, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta Karlos VII.ak Frantziara ihes egin behar izan zuen.
    Karlistek gerra galdu ondoren, Canovas del Castilloren gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876an, Euskal Herriko historian etapa berri bati hasiera emanez.
  • Period: to

    Errestaurazioa

    1874ko abenduaren 29an Martinez Campos jenerala Errepublikaren aurka altxatu zen eta Alfontso XII.a aldarrikatu zuen. Aurretik, Borboiko printzeak Sandhursteko Manifestua sinatu zuen. Bertan monarkia alfontsinoaren programa laburbiltzen zen. Errestaurazioa hasi zen. Luze iraungo duen prozesua da, 1931era arte, II. Errepublika aldarrikatu zenean.
  • 1876ko Konstituzioa

    1876ko Konstituzioa
    Konstituzio hau liberalismo doktrinarioaren eredu garbia da, bi ezaugarritan oinarrituta: errolda-sufragioa (1890etik aurrera gizonezko sufragio unibertsala) eta subiranotasun partekatua: Gorteen eta erregearen artean banatuta.
    Konstituzioak joera kontserbadorea zeukan eta betiko balio tradizionaletan oinarritzen zen: monarkian, erlijioan eta jabetzan. Ezaugarriak: subiranotasun partekatua, biganbera (kongresua eta senatua) eta erlijio katolikoa Estatuko erlijio ofizialtzat hartu zen.
  • Euskal Foruen abolizio legea

    Esan dugunez, Alfontso XII.aren aldeko armada liberalak Karlos VII.aren armada karlista mederatzea lortu zuen. Karlisten porrotaren ondorio zuzena foruen abolizio formala izan zen: Espainiako Gorteek, Cánovas del Castilloren gobernuburu zela, euskal foruak deuseztatu zituzten behin-betiko. Ondorioz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa gai fiskal eta militarretan estatuko gainerako probintziekin parekatu ziren.
  • PSOE alderdi sozialistaren sorrera

    PSOE alderdi sozialistaren sorrera
    Sozialismoa izan zen euskallangileen artean gehien sartu zen ideologia. Espainiako Alderdi Sozialista Langilea (PSOE) gero eta errotuago zegoen lurraldean. Izan ere,afiliatuen kopurua handitu zuen nabarmen.Urteek aurrera jo ahala, Madril eta Asturiasekin batera, Euskadi izango zen Espainiako sozialismoaren zutabeetako bat.Sozialismoa,langileen auzoetan zabaldu zen, eta hori Facundo Perezaguari esker gertatu zen, batez ere. Perezagua Pablo Iglesiasekin elkarlanean aritu zen PSOE sortzeko 1879an.
  • “Bilboko Labe garaiak” eta “la Vizcaína” sorrera.

    1879 eta 1882 bitartean: hiru sektore handi sortu ziren:
    -Sestaoko San Frantzisko (Rivasek bultzatuta),
    -La Vizcaya (Txabarrik abiatuta) (Sociedad Anónima de Metalurgia y Construcciones La Vizcaya) eta
    -Bilboko Labe Garaiak (Ibarrak bultzatuta)
  • Alfonso XII.aren heriotza

    Alfonso XII.aren heriotza
    Seiurteko Iraultzak porrot egin ondoren, 1874. urtearen amaieran Monarkia borboitarra ezarri zen berriro Alfontso XII.aren eskutik. Antonio Cánovas del Castillo dinastia borboitarraren babesle nagusia izan zen, seiurtekoak iraun zuen bitartean, eta erreginak bere seme alfontsori erregetza uztea lortu zuen. Alfontso Erresuma Batuko Sandhurst Akademia Militarreko kadetea zen. 1874ko abenduaren 1ean, Alfontso Borboikoak “Sandhursteko Adierazpena” sinatu zuen.
  • “La Iberia” eta “San Franciscoko” sorrera.

    “La Iberia” eta “San Franciscoko” sorrera.
    1888 eta 1892 bitartean: nazio-mailako merkatuaren aldeko apustua egin zuten enpresari horiek, eta beren siderurgia-instalazioak birmoldatu eta metalurgia-lantegiak bultzatu zituzten, produktu erdilanduak eraldatzeko. Hartara, Nerbioiko Ontziolak enpresa sortu zen, armadarako itsasontziak egiteko; Deustuko tailerrak; Aurrera; Baskonia eta Iberia.
  • UGT sindikatu sozialistaren sorrera.

    UGT sindikatu sozialistaren sorrera.
    1899an, Bartzelonako langile gehienak anarkistak izanik, sindikatuaren batzorde nazionala Madrila aldatu zuten, Pablo Iglesias lehendakari eta García Quejido idazkari zirela. Lehen garai haietan, batez ere Madrilen, Bizkaian, Asturiasen eta Andaluzian errotu zen UGT.
  • Gizonezko sufragio unibertsala

    Gizonezko sufragio unibertsala
    Diputatuen kongresua herri hauteskundeen bidez aukeratzen zen, lehenbizi gizonezko errolda-sufragioaren bidez, eta 1890etik aurrera, gizonezko sufragio unibertsalaren bidez.
  • EAJ-PNVren sorrera

    EAJ-PNVren sorrera
    1895ean Eusko Alderdi Jeltzalea fundatu zuen. Baina 1898ra arte alderdiak ez zuen hauteskundeetan parte hartu, eta ez zuen harremanik izan beste alderdi nazional eta euskaldunekin. Euskal lurraldeetan legedi tradizionala ezartzeko asmoz, Espainiaren aurkako aldarrikapena egin zuen.
  • Antonio Cánovas del Castilloren hilketa

    Antonio Cánovas del Castilloren hilketa
    Hilketa 1897ko abuztuaren 8an izan zen, Arrasateko Santa Ageda bainutegian, egun Aita Menni Ospitalean. Antonio Cánovas del Castillo bertan zegoen atseden-egun batzuk igarotzen. Erasotzailea Michele Angiolillo anarkista italiarra izan zen. Angiolillo berehala atxilotua izan zen; eta, gerra kontseilu azkar bat ondoren, hilarazi zuten.
  • Euskalduna Ontziolaren sorrera.

    Euskalduna Ontziolaren sorrera.
    Euskalduna ontziola Bilbon oinarritutako konpainia eta ontziola izan zen, pisu handikoa hala Euskal Herrian nola Espainian.De la Sota sendiaren Errepublikaren aldeko posizioa zela eta,kolpe gogorra jasan zuen Espainiako Gerra Zibilean . 1969an, agintari horiek Astilleros Españoles sortu zuten Euskalduna beste konpainia batzuekin bateratuz.Gaur egun, ontziola zegoen lekuan Euskalduna jauregia, Euskalduna zubia eta Bilboko itsasadarra Itsas Museoa daude.
  • “Bizkaiko Labe Garaiak” enpresaren sorrera eta amaiera

    “Bizkaiko Labe Garaiak” enpresaren sorrera eta amaiera
    1902an Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren (Vizcaya, Iberia eta AHB bat-egitearekin), lehendabiziko industria hidroelektrikoak eta Banco de Bilbao, Banco de Vizcaya eta Crédito de la Unión Minera.
  • Alfonso XIII.a Espainiako erregea.

    Alfonso XIII.a Espainiako erregea.
    1885eko azaroan Alfontso XII.a hil zen.Bere emazteak, Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoak, hartu zuen bere etorkizuneko seme Alfontso XIII.aren erregeordetza. Alfontso XIII.a adin nagusira iritsitakoan (1902), Berrezarkuntza bigarren aroa hasi zen. Baina,Berrezarkuntzako erregimena ez zen gai izan gizarte-gatazkak moldatzeko.
    - 1909an Aste Tragikoa gertatu zen.
    - 1917an, bestalde, ekonomia-krisi larriak greba orokor iraultzailea piztu zuen.
  • Bartzelonako Aste Tragikoa

    Bartzelonako Aste Tragikoa
    Rifekogatazka zela espainiargobernuaksoldadukopuru handitzeaerabaki etaerreserbistak bidali zituen.Batzuk Bartzelonatikabiatzekoakziren.Gerrarenaurkako manifestazioakBartzelonakoportuanhasizirenuztailaren 18an,eta,26an.Langile-mugimenduak batu ziren,kaleko istiluakugaritu zirenetagobernuak gerra-egoera deklaratu zuen.
    Azkenean,gobernuakgogorzapalduzuen,etamatxino asko atxilotu eta fusilatu.Alfontso XIII.ak Gorteak deuseztatu eta hauteskundeetarakodeialdiaeginzuen, gobernua liberalen esku utziz.
  • Marokoko Rifeko Gerraren hasiera

    Marokoko Rifeko Gerraren hasiera
    1900etik aurrera, Espainiak Ipar Afrikan hartutako lurraldeak finkatu zituen: 1906ko Algecirasko Biltzarrak eta, geroago, Espainia eta Frantzia arteko Itunak Marokoko aldean protektoratu frantses-espainiarra ezarri zuten.Espainiari Rif lurraldea egokitu zitzaion, hura baketzeko eta antolatzeko. Espainiak interes ekonomikoak lortu nahi zituen bertan (meategiak. Trenbide-inbertsioak, etab), baina, batez ere, prestigio militarra berreskuratu nahi zuen, 98ko Hondamendia eta gero.
  • 1917ko greba orokorra

    1917ko greba orokorra
    Martxoan CNT eta UGT sindikatuekmanifestu bat sinatu zuten,grebaorokorra antolatzearen mehatxupean. Militarrenetapolitikarien protestak giroatenkatu zuen. Abuztuangrebarako deialdia egin zen. Deitzaileen eskariak hauek ziren:monarkiari buka,gobernubatosatzea, Errepub ezartzea.Grebak eraginezberdina izan zuentokiarenarabera:Neka ez zuten partehartu;Madril,Bartzelona,EuskadietaAsturiasen, langile asko parte hartu zuten. Gobernuakzapalketarenbidez erantzun,Gerra Legeadeklaratuetaarmada bidali zuen.
  • Miguel Primo de Riveraren estatu-kolpea

    Miguel Primo de Riveraren estatu-kolpea
    1920ko hamarkada hasterakoan Marokoko gatazka larritu zen: Rifeko tribuek armada espainiarra garaitu zuten Annualen.1923an, Annualeko porrota Parlamentuan eztabaidatzekoa zela eta erantzukizunak eskatuko zirela iragarritakoan, armadako eta eskuineko sektore batzuek mugimendu bat antolatu eta diktadura militar bat ezarri zuten Espainian: Miguel Primo de Riveraren diktadura
  • Miguel Primo de Riveraren amaiera

    Miguel Primo de Riveraren amaiera
    Primo de Riveraren diktadura 1930eko urtarrilaren 28an erori zen, Miguel Primo de Rivera jeneralak dimisioa aurkeztu zionean Alfonso XIII.a Espainiako erregeari, eta honek onartu egin zuen, Damaso Berenguerren Dictablandari bide emanez.
  • II. Errepublikaren proklamazioa

    II. Errepublikaren proklamazioa
    1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen Madrilen, Bartzelonan eta hainbat espainiar hiritan. Udal-hauteskundeen emaitzak monarkiaren bukaera ekarri eta Alfontso XIII.ak erbesteratu behar izan zuen. Behin-behineko gobernua eratu zen,Niceto Alcalá Zamorak zuzenduta.Bigarren Errepublikaren lanik garrantzitsuena 1931ko Konstituzioa izan zen; bertan, Langileen errepublika bateratua definitzen zuen Espainia, baina autonomien estatuaren eskubidea ere jasotzen zuen.
  • Alfonso XIII.aren erbestea

    Alfonso XIII.aren erbestea
    Bere borondatez utzi zuen Espainia 1931ko apirileko udal hauteskundeen ondoren, monarkia edo errepublikaren arteko plebiszitutzat hartu zirenak. Erroman hil zen, eta bertan lurperatu zuten hasieran; haren gorpuzkiak ez zituzten El Escorial monasterioko Erregeen Panteoira eraman 1980ra arte.
  • La Esperanza fabrikaren sorrera.