-
Napoleonen inbasioa
Espainia 1808an inbaditu zuen eta mamentu horretan zegoen erregea (Karlos IV.) eta haren semea (Fernando VII.a) alde egin behar ezan zuten eta Napoloenen anaia Jasef I.a izendatu zuen errege. 1808ko maiatzaren 2an inbasio horren kontrako herri altxamendu bat egon zen Madrilen. Gero, Espainia osora zabaldu zen, eta independentzia gerra piztu zen. Gerra 1814an amaitu zen, tropa frantsesen porrotarekin. -
Espainiako lehen konstituzioa
Gerra garian, Fernando VII.a Espainiatik joan zenez, gobernuko lanak egiteko juntak sortu ziren eta, Cadiz hirian bildutak, 1812an Espainiako lehen konstituzioa idatzi zuten. Konstituzio horretan zera ezarri zuen:
-Monarkia izango zela gobernatzeko era baina, erregeak ez zuela botere absolutoa izango.
-Hiru Estatuko botereak banatu zituen: legegilea, betearazlea eta judiziala.
-Oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk gehitu zituen: inprimatzeko askatasuna, biltzeko eskubidea... etab. -
Fernando VII.a absolutismoa
1814.an, Independentzia Gerra amaitu ondoren, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Cadizko konstituzioa indargabe utzi zuen eta berriro absolutismoa ezarri zuen. 1833an, hil zenean, absolutistak Karlosen alde jarri ziren (karlistak), eta liberalek Elisabet printzsa proposatu zuten,nahiz eta 3 urte izan. Lehen Karlistaldia hasi zen eta Elisabet II.aren aldekoaek irabazi zuten. -
Elisabet II.a liberalismoa
Elisabet II.a boterera iritsi zen, baiana ez zuen gobernatu urtean adinez nagusi egin arte 1840an. Garai hartan Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen behin betiko.
Erreinaldi honetan, bi alderdi politiko egon ziren: kontserbadoreak eta progresistak. -
Industrializazioa (Meatzaritza)
Meatzaritza, nekazaritza eta industria ziren Espainiako ekonomiako jarduera nagusiak. Meatzaritza: Oso garrantzitsua bihurtu zenn. Lanpostu asko sortu zituen, eta baliabideak esportatzeko aukera eman zuen. Urrea, kobrea, ikatza eta merkurio lortzen zuten batez ere. -
Industrializazioa (Industria)
industria: Bereziki garrantzitsuak izan ziren Kataluniako ehungintza eta Euskadiko siderurgia. 1840tik aurrera, bultzada handia eman zitzaion trenari garraio sarea hobetzeko. -
Industrializazioa (Nekazaritza)
Nekazaritza: Espainiako jarduera ekonomikorik garrantzitsuena izan zen. Dena den, lurrak ez zeuden batere ongi banatuta eta nekazariek oso soldata baxua kobratzen zuten. Hegoaldean latifundioak edo lur ustiategi handiak zeuden. Kantauri itsasoaren inguruan, berriz, minifundioak edo lur ustiategi txikiak. Hauetan, zerealak, artoa eta patata lortzen ziren batez ere, mahastiak. -
AMADEO I.tik ALFONTSO XII.ERA
1868an, matxinada bat egon zen Espainian eta Elisabet II.ak Espainiatik alde egin zuen. Hori dela eta, 1871n, Gorteek errege berri bat izendatu zuten: Amadeo I.a italiarra. Errege honek ez zeukan babes handirik eta bi urte pasa ondoren, uko egin behar izan zion tronoari. Momentu horretan, 1873an, Gorteek lehen errepublika aldarrikatu zuten. Honek hamaika hilabete besterik ez zuen iraundu eta Elisabet II.aren semea bueltatu zenean, erregea izendatu zuten, Alfontso XII.a izenarenkin.