-
FRANTSESEN INBASIOA
Frantsesek Espainia 1808an inbaditu zuen eta momentu horretan zegoen erregea (Karlos IV.) eta haren semea (Fernando VII.a) alde egin behar izan zuten eta Napoleonen anaia Josef I.a izendatu zuen errege. -
INDEPENDENTZIA GERRA
1808ko maiatzaren 2an inbasio horren kontrako herri altxamendu bat egon zen Madrilen. Gero, Espainia osora zabaldu zen, eta Independentzia Gerra piztu zen. Gerra, 1814an amaitu zen, tropa Frantsesen porrotarekin. -
ESPAINIAKO LEHEN KONSTITUZIOA
Gerra garaian, Fernando VII.a Espainiatik joan zenez, gobernuko lanak egiteko Juntak sortu ziren, eta Cadiz herrian bildutak, 1812an Espainiako lehen konstituzioa idatzi zuten.
Konstituzio horretan, zera ezarri zuten. -
FERNANDO VII.a (ABSOLUTISMOA)
1814an, Independentzia Gerra amaitu ondoren, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Cadizko Konstituzioa indargabe utzi zuen eta berriri absolutismoa ezarri zuen. 1833an, hil zenean, absolutistak Karlosen alde jarri ziren (karlistak), eta liberalek Elisabet printzesa proposatu zuten, nahiz eta 3 urte izan.
Lehen Karlistaldia hasi zen eta Elisabet II.aren aldekoek irabazi zuten. -
INDUZTRIALIZAZIOA 2
Industria, bereziki garrantzitsuak izan ziren Kataluniako ehungintza eta Euskadiko siderurgia. 1840.tik aurrera, bultzada handia eman zitzaion trenari garraio sarea hobetzeko. -
INDUSTRIALIZAZIOA
Meatzaritza, nekazaritza eta industria Espainiako jarduera nagusiak ziren.
Meatzaritza, lanpostu asko sortu zituen, eta baliabideak esportatzeko aukera eman zuen.
Nekazaritza, Espainiako ekonomikorik garrantzitsuena izan zen. Hegoaldean, latifundioak edo lur ustiategi handiak zeuden.Kantauri itsasoaren inguruan, berriz, minifundioak edo lur ustiategi txikiak. Zerealak, patatak eta artoa lortzen ziren batez ere. -
ELISABET II.a (LIBERALISMOA)
Elisabet II.a boterera iritsi zen, baina ez zuen gobernatu adinez, nagusi egin arte (1840.an). Garai hartan, Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen behin betiko.
Erreinaldi honetan, bi alderdi politiko egon ziren: kontserbadoreak eta progresistak. -
AMADEO I.ETIK ALFONSO XII.ERA
1868.an, matxinada bat egon zen Espainian eta Elisabet II.ak Espainiatik alde egin zuen. Hori dela eta, 1871an, Gorteek errege berri bat izendatu zuten: Amadeo I.a italiarra. Errege honek ez zeukan babes handirik eta bi urte pasa ondoren, uko egin behar izan zion tronoari.
Momentu horretan, 1873an, Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten. Honek hamaika urte besterik ez zuen iraundu eta Elisabet II.aren semea bueltatu zenean, erregea izendatu zuten, Alfonso XII.a izenarekin.