220px ramses iii bakery

NEOLITOKO OBJEKTUAK

  • 3800 BCE

    ZERAMIKAZKO ONTZIA

    ZERAMIKAZKO ONTZIA
    Historiaurreko objektu bat da, hau da, K.a.koa, eta zehatzagoak izateko, K.a. 3.200.urtekoa da, beste modu baera esanda, Neolito garaikoa. Seguru asko, aisialdirako erabiltzen zuten, hau da, momentu berezietarko apaingarriak egiteko. Gaur egun aldiz, bitxiak, kotoia, iloa, plastikozko bitxiak… Gure ustez, objektu hau garrantzi handia izan zuen Neolitoan, nomada izateari utzi eta sedentario bihurtu zirelako, ontzi hauetan, janariaren soberakinak gordetzen hasi zirelako negurako adibidez.
  • 3500 BCE

    GEZI PUNTA BAT

    GEZI PUNTA BAT
    Gezi punta hau K.a. 3500. urtean topatu zen Pico Ramoseko kobaetan (Muskiz). Horregaitik, Neolito garaiko da. Tresna hau lanean erabiltzen zuten. Ehizatzeko balio zuen eta makil batean lotzen eta animaliei botatzen zuten. Gaur egun eskopetak eta zuzko armak daude hori ordezkatzeko. Gure ustez, gezi punta hau, garrantzitsua izan zen, horrekin ehizatu ahal zutelako, eta janaria lortu, baina berdin-berdin, bazituzten beste gauza batzuk ehizatzeko edo beste janari mota batzuk
  • 3200 BCE

    BASURDE BATEN LETAGINAK

    BASURDE BATEN LETAGINAK
    K.a.3.200.urtekoa eta Neolito garaiko basurde baten letaginak dira, San Juan ante Portam Latinam harpean, hau da, gaur egungo Guardian topatutakoa. Seguru asko, aisialdirako erabiltzen zuten, hau da, momentu berezietarko apaingarriak egiteko. Gaur egun aldiz, bitxiak, kotoia, iloa, plastikozko bitxiak... Basurde honen letaginak, alde batetik, eramaten zituzten apaingarrien inguruan gehiago jakiten lagundu zuten, baina beste alde batetik, garai horretan, ez ziren oso garrantzitsuak.
  • 3000 BCE

    ERRETAKO ZEREALAK

    ERRETAKO ZEREALAK
    Nekazariek edo abeltzainek ekoizten zuten gehiena. Jaten zutena, landare jatorrikoa, haragia eta arraina izango zen seguru asko. Euskal lurraldeetan zerealak ereiten zituzten: ezkandia (gari mota bat), garagarra, gari arrunta eta artatxikia. Zereal horiekin irina, egiten zuten, eskuzko errota txikietan. Aurkikuntza hau, oso garrantzisua izan zen berain inguruan gehiago jakiteko: beraien ohiturak, zer jaten zuten, sua erabiltzen eta menperatzen zutela...
  • 2999 BCE

    TXAKUR BATEN BUREZURRA

    TXAKUR BATEN BUREZURRA
    Historiaurreko burezurra da, eta Neolito garaikoa da. K.a. 3000. urtekoa da, eta Marizulon (Urnieta) aurkitutakoa. Seguruenik, txakurren burezurrak, errituak egiteko erabiltzen ziren. Beste aukera bat, apaintzeko erabiltzea zen. Burezurra, garai horretan oso garrantzitsua zen, errituak egiteko erabiltzen zutelako, eta garai horretan, errituek garrantzi handia zuten. Gainera, informazio asko lortzen lagundu du, adibidez: ze erritu mota egiten zituzten, zelako bizimodu mota zeukaten...
  • 2500 BCE

    HARRI LEUNDUZKO AIZKORA

    HARRI LEUNDUZKO AIZKORA
    Neolitoaren garaikoa da. K.a. 2500. urtekoa, eta San Martinko trikuharria. Aizkoraren goiko partea da, eta lantzeko, mozteko, ehizatzeko...erabiltzen zuten seguru asko.
    Gaur egun, horren ordez, aizkora elektrikoak edo beste mota batzuetakoak erabiltzen zituzten. Garai horretan, garrantsi handia izango zuen, egurrak gauza asko egiteko balio zuelako, eta tresna horrekin, egurra moztu eta lortu ahal zutelako. Aizkora honekin, esango genuke, egurra asko erabiltzen zutela Neolitoan.