-
1870 Frantziak Alsazia eta Lorrenaren galera
Franko-Prusiar gerraren ondorioz, Frantziak Alsazia eta Lorrena galduko ditu, eta lurraldeok Alemaniar Inperioaren eskuetara igaroko dira. -
1882 Aliantza Hirukoitzaren sorrera
1882an Alemaniak, Austro-Hungariak eta Italiak Aliantza Hirukoitza sortuko dute, gatazka ezberdinen aurrean hiru herrialde hauen arteko elkartasuna bermatzeko eta Frantzia bakartzeko -
1888 Gilen II.a
1888an bere aitaren heriotzaren ondorioz, Gilen II.ak hartu zuen enperadore kargua. 1890an Bismarcken dimisioaren ostean, hedapen inperialista eta armadaren indartzea izan ziren Gilen II.aren helburuak. -
1890 Bismarcken dimisioa.
- hamarkadatik Bismarckek babes falta izan zituen, politika kolonialarekiko erakutsitako mesfidantzagatik. Gilen II.ak eta Bismarckek ikuspuntu oso ezberdinak zituzten gai askotan, beraz Bismarckek dimisioa aurkeztea erabaki zuen.
-
1892 Frantzia eta Errusiaren arteko ituna
Itun honen helburua bi herrialdeetako batek Aliantza Hirukoitzaren erasorik jaso ezkero elkarri lagunduko zutela bermatzea zen. -
1894 Nikolas II. tsarra
Alejandro III.aren semea zen Nikolas II.a, Errusiako azken Tsarra izan zen. Tsar honen eskutik Errusiar Inperioa Asiatik hedatzeko saiakera eman zen. -
1904 Entente Cordiale-ren sorrera.
Erresuma Batuak eta Frantziak sinatutako ituna da, zeinaren bidez Frantziak uko egin zien Egiptoko asmoei, baina trukean Erresuma Batuaren babesa jasotzen zuen Marokoko protektoratua ezartzeko. -
1905 Marokoko I. krisia
Frantziak eta Erresuma batuak lurraldea Espainia eta Frantziaren artean banatzea erabaki zuten. Alemaniak Marokoren independentziaren alde egin zuen, Frantziarren planak zapaltzeko. -
1906 Algecirasko konferentzia
1906an Europar herrialdeen arteko guda piztea ekiditeko, Marokoren independentzia onartu zen, baina Frantziaren eta Espainiaren protektoratua ezarriz. -
1908 Bosnia-Herzegovinako krisia.
Urriaren 05ean Bulgariak bere independentzia aldarrikatu zuen, eta hurrengo egunean, Inperio Austro-Hungaroak Bosnia-Herzegovinako probintziaren anexioa aldarrikatu zuen. -
1911 Agadirko krisia
Agadirren sultanaren aurkako errebolta piztu zen eta Frantziak tropak bidali zituen Sultana babesteko. Alemaniarrek ekintza hau begi txarrez ikusi zuten, Algeciraseko konferentzian adostutakoa zapaltzen zelakoan. -
1912 Balkanetako Liga
1912an Errusiaren babespean, Serbiak, Montenegrok, BUlgariak eta Greziak Balkanetako Liga sortu zuten, Turkiar eta Adriatikarren esku zeuden Balkandar lurrak banatzeko. -
1912 Fez-ko ituna
Itun honen bidez Frantziak Kamerungo koloniaren zati bat Alemaniari eman zion, eta honen truke Alemaniak Frantziaren eta Espainiaren protektoratuak onartu zituen -
1913 Balkanetako II. guda
Balkanetako Ligako kideen artean egindako lurraldeen banaketak haserrea piztu zuen Bulgaria eta Serbiaren artean. -
1914 Herrialde berrien sarrera gerran,
Japonia (1914 abuztuan), Turkia (1914 abenduan) eta Bulgaria (1915) Inperio Zentralen alde. Italia (1915), Errumania (1916) eta Grezia (1917) aliatuen alde. -
1914 Tennenbergengo guda.
Alemaniarrek Tennenbergen (Prusiako ekialdean) izandako garaipen inportantea dugu guda hau, izan ere, Errusiak aurre egitea oztopatu zuen, frontea egonkortuz. -
1914 Gerra Handiaren eztanda
Ekainaren 28an, Serbiarren aldeko batek Austro-Hungariako koroaren oinordekoa erail zuen. Honen ondorioz, Austriak gerra deklaratu zion Serbiari zztailaren 28an. -
1915 Posizioen gerra
Gerra hau herrialdeen mugak babestean oinarritu zen, lubakiak sortuz, alanbre-hesiak eraikiz edo fronteak egonkortuz. -
1916 ahitzeko gerra: Verdungo eta Sommengo gudak.
Gerra-taktika honek, etsaia ahalik eta gehien ahultzeko helburua zuen, bakea sinatzera behartzeko. Verdungo guda Alemaniarren sustatua eta Sommengo guda Aliatuek sustatua, bietan milaka hildako eukiz. -
1917 Sykes-Picot hitzarmena
Asia Txikiko hitzarmen bezala ezagutzen dena, Erresuma Batuaren, Irlandaren eta Frantziako hirugarren erepublikaren artean egindako hitzarmena da, Entente hirukoitzak Otomandar inperioa eskuratzekotan Ekialde Hurbileko lurraldeak kontrolatzeko egingo ziren prozedurak zehazteko. -
1917 AEBren sarrera gerran
AEB gerran sartzeak Aliatuen bandoa hornigaiez betetzea ahalbidetu zuen, Alemaniar eta Austro-Hungariarren nahaiak ahulduz. -
1917 Balfourren deklarazioa
IMGko testuinguruan Erresuma Batuak herrialde Palestinarreko Juduei egindako babes deia izan zen, -
1918 Brest-Litovskeko Bake ituna
Errusiako alderdi Boltxebikeak armitizioa sinatu zuen Alemaniar Inperioarekin, ekialdeko frontean gerra amaitutzat emanez. Horren truke, Errusiak lurralde batzuk lagatu behar izan zituen -
1919 Versaillesko ituna
Aliatuen eta Alemaniaren artean sinatutako ituna dugu, zeinaren bidez gerraren eztanda Alemaniari egozten zitzaion. Honen ondorioz, Alemaniak lurralde batzuk galdu, desarmatu eta kalte-ordainak ordaintzera behartu zuten. -
1919 Nazioen liga
Versaillesko itunan sortutako nazioarteko erakundea da. Honen helburua, herrialdeen arteko negoziazioa bermatzea eta orotara, gerrak saihestea zen.