Frantziako Iraultzaren kronologia

  • Handikien Biltzarra

    Biltzar honetako kideak Luis XVI hautatuako nobleak ziren. Biltzar honi esker erregeak pribilegiatuak zerga batzuk ordaintzea espero zuen, koroa aurrian zegoelako. Ez zen horrela izan eta Luis XVI Estatu Orokorrak deitu zituen.
  • Period: to

    Estatu Orokorrak

    Estatu Orokorretan estatu bakoitzak boto bana zeukan, hori dela eta nobleek eta kleroa beti hartzen zituzten erabakiak naiz eta biztanleriaren zati txikiago bat errepresentatu. Kexa kuadernotan ordea hirugarren estatukoek ordezkariko boto bat izatea eskatu zuten baita guztiak elkarrekin biltzea erabakiak hartzeko. Beste estamentuek ez zioten utzi, hala hirugarren estamentuak "Komunen" izena hartu eta Asanblea Nazionala sortu zuten.
  • Period: to

    Asanblea Nazionala

    Hirugarren Estatukoek Estatu Orokorrek Frantziako Nazio Biltzarra izendatu zuten, orain nazioa bera (eta ez estamentuak) ordezkatzen baitzuen biltzarrak. Erregea kontra ipinita biltzeko lekua itxi zien prozesua mugatzeko asmoz baina komunek biltzarra aldameneko pilotaleku batean bildu zen eta Hor Pilotalekuko Zina egin zuten. Han zin egin zuten Frantziak idatzitako konstituzioa izan arte biltzen jarraituko zutela, eta horrela Asanblea Konstituzionagilea bilakatu ziren.
  • Pilotalekuko Zina

    Pilotalekuko Zina
    Frantziako Konstituzio bat egitearen asmoaren zina
  • Period: to

    Batzar Nazional Konstituzioegilea

    Batzarrak erabaki inportante asko hartu zituen, Frantziaren bizitza politika eta soziala erabat aldatu zutenak. Nagusienak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartzea, feudalismoa kentzea, Elizaren ondareak jabetzea eta Kleroaren Konstituzio Zibila eta, batez ere, 1791ko konstituzioa idaztea izan ziren.
  • Bastilla Hartu

    Bastilla Hartu
    Iraultza zela eta frantziako nekazari lurraldeetan eraso eta liskarraldi asko zeuden batez ere nobleen eta elizaren kontra. Hau dela eta Biltzar Konstituzionagileak erabakiak hartzen hasi eta herriak La Bastilla izeneko kartzela hartu zuten, absolutismoaren ikurra eta hiraren puntu estrategikoa
  • 1791eko Konstituzioa

    Frantziaren lehen konstituzioa, bertan botere banaketa ageri eta Monarkia Konstituzionala sortzen da. Luis XVI botere betearazlea eta beto eskubideak ditu. Errolda-sufragioa, eskubideen aitorpena eta nazio subironatasuna ezartzen dira
  • Period: to

    Asanblea Legegilea

    Hauteskundeen bidez Asanblea Legegilea eratzen da. 165 bat erregezale konstituzionalek (Feuillants), 300 bat girondinok (ezkertiar liberalak) eta jakobinok (iraultzaile erradikalak) ezkerrean, eta afiliaziorik gabeko 250 bat diputatuk. Noble batzuk frantziatik irten eta konspiratzen hasten dira iraultzaren kontra, bestalde herri joera batzuk erradikalatzen hasten dira eta asanblea eratu eta urte bat geroago guztia hankaz gora zegoen.
  • Guda deklarazioa

    Austriak eta Prusiak absolutismoaren alde iraultzaren kontrako guda hasi zuten Frantzia inbaditzen hasiz.
  • Period: to

    Girondinoen Konbentzioa

    Burges moderatuak dira, errepublikaren aldekoak eta liberalak. Hasieran gehiengoa ziren Konbentzioan. 1793 urtarrilean Luis XVI heriotz zigorrera kondenatzen dute eta iraultzaren kontra Lehen Koalizioa sortzen da. Gerraren porroten eta prezioen igoeren aitzinean, sans-culottes zeritzonak (langile txiroak eta jakobino erradikalak) matxinatu ziren Parisen 1793ko maiatzean. Jakobinoak horretaz probestu ziren boterea bereganatu eta girondinoak konbentziotik botatzeko.
  • Period: to

    Konbentzio Nazionala

    Erregea atxilotu eta gero errolda-unibertsalez Konbentzioa sortzen da eta Errepublika ezartzen da.
  • Lehen Errepublika

    Lehen Errepublika
    Krisialdian matxinoek Tuileries Jauregia hartu zuten eta erregeak eta erreginak preso amaitu zuten. Biltzar Legegilearen sasoi azkar batean, monarkia ezeztatu zen. Diputatuen heren bat baino ez zegoen bertan, ia guztiak jakobinoak. Asanbleak hartu zuen botere betearazlea eta Lehen Errepublika ezarri zen.
  • Period: to

    Jakobinoen Konbentzioa

    Jakobinoak burges iraultzaile erradikalak ziren iraultza aurrera eramatea nahi zuten edonola. 1793ko Konstituzioa egiten dute baina ez da martxan ipintzen, horren ordez eta kontra-iraultzaileen kontra Izualdia ezarri zen. Robespierre potere guztiak hartu salbuespeneko estatua zela eta jendea epaitzen eta gillotinaz hiltzen zituen iraultzaren kontrako susmo hutsarekin. Prezio maximoak ere ezarri zituen eta azkenean herriaren laguntza galdu zuen krisia zela eta.
  • 1793ko Konstituzioa

    Sufragio unibertsala, herriaren subiranotasuna eta iraultza eskubidea aldarrikatzen du. Estatuak prezioak ere ipintzen ditu
  • Period: to

    Thermidorren erreakzioa

    Robespierre atxilotu eta konstituzio berria sortzen den denbora tarteari deritzo. Izualdiarekin bukatu zuten eta burgesia moderatuak hartu zuen boterea. Jakobinoen kontrako pertsekuzioa eman zen.
  • Period: to

    Direktorioa

    Tarte honetan egoera ez doa hobera eta ejerzitoak gero eta potere gehiago hartzen dijoa, Napoleon Bonaparte generala batez ere. Krisia ere ez doa atzera gudak direla eta eta gainera Jakobinoekin eta Sans Culottekin ere liskarrak areagotzen dira.
  • 1795ko Konstituzioa

    Herriaren subironatusuna, potere banaketa eta errolda-sufragioa. Potere legegilea bi ganbaren esku eta betearazlea bost kideko Direktorio bat zeukan. 1791ko konstituzioaren pentsakaerara bueltatzen zen.
  • Brumaireko Estatu Kolpea

    Napoleonek burgesiaren babesarekin Brumarieko Estatu Kolpea eman Kontsulatua izeneko erregimena ezarri zuen.