Euskara eta literatura

EUSKAL LITERATURA: XVI.mendera arte

  • 100

    Akitaniako inskripzioak: zer daukagu garai horretakoa?

    Akitaniako inskripzioak: zer daukagu garai horretakoa?
    Akitanian aurkitu dira lehenengo euskal aztarnak. Ikertzaile askorentzat akitaniarrek eta euskaldunek herri bera osatzen zuten eta hizkuntza bera erabiltzen zuten edo, bestela, oso gertuko hizkuntzak ziren akitaniera eta euskara.
  • 100

    Akitaniako inskripzioak: frogak 1

    Akitaniako inskripzioak: frogak 1
    Julio Cesar (la guerra de las galias liburuan aipatu zuen lehenago esandakoa) eta Estrabon geografoak (euskaldunei buruz hitz egin zuen, herri basatia zela esanez, eta sexu harreman zikinak aipatuz) aipatu zuten akitania inguruan bizi zen tribu bat zegoela galoen ohiturak ez zituela.
  • 100

    Akitaniako inskripzioak: frogak 2

    Akitaniako inskripzioak: frogak 2
    Akitaniako eskualdean zehar barreiaturik aurkitu diren hainbat eta hainbat inskripzioetako hitzen lekukotasunak. Itxura denez, erromatarrek latina ezarri zuten konkistatutako herrietan, eta bertako hizkuntza( akitaniera) galduz joan zen. Hala ere, hilobietako inskripzioetan beraien hizkuntzako hitz batzuk ageri dira, izenetan batez ere.
    Frogek erromatarrak etorri zirenean euskara hemengo hizkuntza zela ziurtatzen digute eta akitaniera eta euskararen arteko ahaidetasuna frogatzen dute.
  • Period: 100 to 200

    Erromatarren garaia

    Garaiaren ezaugarriak: Akitania eskualdea Julio Cesar erromatar konkistatzaileak aipatu zuen lehenengo aldiz. Galian hiru herri ezberdin omen zeuden hizkuntzaz eta kulturaz: iparraldeak belgak zeuden, erdialdean galiarrak eta hegoaldean akitaniarrak (Akitania: Pirinio mendiek, Garona ibaiak eta Atlantiar ozeanoak mugatuta)
  • 150

    Akitaniako inskripzioak: testuen laginak

    Akitaniako inskripzioak: testuen laginak
    Joan den mendeko Luchier ikertzaileak aurkitu zituen inskripzio horietako asko. Adibideak: Ilurberrixo (jainko izena), anderexo, gison, andosus, bihoxus,harbelex, nescato, leheren, borsei, harsi, oxson, ilunnosi, sembeco. Hona hemen lekukotasun horietako batzuk idatzirik agertu diren bezala: • ILVRBERRIXO / ANDEREXO• ASTOILUN / NO.DEO / C.FABIVS / NIS.F EL / V.S.L.M. • SEMBETTEN / BIHOSCIN / NIS.F EL / V.S.L.M.• BAESERTE / DEO/ HARBELEX / HARSI. F / V.S.L.M •LEHEREN / VRIAXE / ILVNNOSI / FILIA
  • 150

    Akitaniako inskripzioak: testuen laginak 2

    Akitaniako inskripzioak: testuen laginak 2
    Inskripzio hauek latinaren deklinabide markak dituzte hitz amaieratan, eta erromatarren alfabetoa erabili zuten idazteko. Horregatik, euskal fonema transkribatzeko zeinu berezirik ez zuten erabili (ts, tx, tz, z,...).
    Honez gain, lekukotasun hauek balio handia dute euskararen historia berreraikitzeko, bai fonetikaren aldetik, zein izenen konposizio, atzizki, genero eta numero aldetik.
  • Period: 400 to Nov 24, 1400

    Erdi Aroa

    -Errioxa eta Gaztelan euskaraz mintzo ziren
    -Erromesaldiak ohikoak ziren
    -Frantziako hainbat toki Santiago bidearen abiapuntu
    -Santiagora bidean, bidaiari ugari euskal lurretara etorri
    ziren
    -XIV. mendean euskal lurraldeen mugak defendatzeko gerra giroa
  • Nov 24, 1100

    Santiagorako bidaiaren lekukotasunak eta hiztegi txikiak: Aimery Picaud

    Santiagorako bidaiaren lekukotasunak eta hiztegi txikiak: Aimery Picaud
    Aimery Picaud: Frantziatik Santiagora egindako bidaian ikusitakoen berri jasotzen zuen gida idatzi zuen XII. mendean. Euskarazko hiztegitxo bat sartu zuen, beste erromesentzat lagungarri izango zelakoan. Horixe da egundaino ezagutzen dugun euskarazko hiztegirik zaharrena (hitzak oso garrantzitsuak) .
    - Laginak
    o panem “ogui”
    o vinum “ardum”
    o carnem “aragui”
    o piscem “arraing”
    o domum “echea”
    o dominum domus “iaona”
    o dominam “andrea”
    o ecclesiam “elicera”
    o tricticum “gari
  • Nov 24, 1300

    Baladak 2

    • Metrikaz eta errimaz kantatu izanak asko lagundu du
      memorian gordetzeko.
    • Balada beraren bertsio bat baino gehiago jaso izan dira.
    • Metrikaz, errimaz eta doinuaz aparte, badira baladetan geroago kopla zaharretan ere atzematen ditugun baliabide aipagarri batzuk: Naturaren aipamenak, bihurkia (errepikapena), anafora eta maite nahiz gorroto dena izendatzeko zenbait sinbolo: usoa, urzapala, ainara, errexiñula, lilia, eguzkia, zitroina, izotza ...
  • Nov 24, 1300

    Baladak, testu epikoak

    • Eredu epikoaren isla dira baladak.
    • XV. Eta XVI. mendeetakoak dira eredu epikodun obrak. Erdi
      Aro bukaera aldeko gudu-gertakariak. - Buruzagi eta jauntxoen ekintza eta bizi-giroa, bandokide edo ahaide zaharren kantuak, heresiak eta erlijiozko kantak dira. -Testu epikoak: Beotibarko gudua, Arrasateko erreketako kantak, Bereterretxen kantoria, Atherratzeko anderea, Alos torrea, Milia Lasturko eta abar.
  • Nov 24, 1300

    Baladak: Atherratzeko anderea

    -Zuberoako kanta ezagun honen aldaera ezberdinak bildu dira. -Protagonista, Lukuzeko Charles jauna da eta istorioa XVI. mendeko katoliko eta protestanteen arteko borroketan kokatzen da. 50 urteko alarguna zen Charles, 17 urteko Ozaze Jaurgainiako Mariarekin ezkondu zen 1584an, honen borondatearen kontra, kantak aditzera ematen duen bezala. Katolikoa zen Charlesek Mauleko gazteluaren agintea zuen, protestanteek jazarri zutenean; 1587an alde egin behar izan zuten.Otsagin herbesteratuak izan ziren
  • Nov 24, 1300

    Baladak: Milia Lasturkoaren heresia

    Baladak: Milia Lasturkoaren heresia
    • Ez dakigu heresiaren data zuzenik.
    • XV. mendeko emakume bertso-kantarien adibide ona da hau
      • Gerrak aztertu zituen, XIV.-XV. mendeetatik zetozen XVI.ean idatzitako kanta hauek
  • Nov 24, 1300

    Baladak: testu laginak

    Baladak: testu laginak
    Cer ete da andra erdiaen zauria / Sagar errea, eta ardao gorria / Alabaya, kontrario da Milia / Azpian lur oça, gañean arria. J. K.
  • Nov 24, 1300

    Baladak

    Baladak
    XIV. mendean euskal lurraldeen arteko mugak defendatzeko gerra giroak sortuko du nolabaiteko tradizio literario bat, ahozko formekin lotua. Hau, Baladen tradizioa izango da. Erromantze izenez ere ezagutuak, gertaeren kontaketan oinarritzen dira eta literatura generoetan epika deritzon sailean sartzen dira. Ez dira gertaera historikoak soilik kontatzen; asmaketak eta sentimenduen adierazpenak eta elkarrizketaz emandako sailak ere kontatzen dira.
  • Nov 24, 1400

    Santiagorako bidaiaren lekukotasunak eta hiztegi txikiak: Arnold Von Harff

    Santiagorako bidaiaren lekukotasunak eta hiztegi txikiak: Arnold Von Harff
    XV. mendean Arnold Von Harff erromes alemanak beste hiztegi txiki bat idatzi zuen Donejakuera bidean ikasitako hitzekin.
    o Item ogea: broyt (ogia)
    o arduwa: wijn (ardoa)
    o oyra: wasser (ura)
    o aragi: fleysch (haragia)
    o gasta: keys (gazta)
    o gaza: saltz (gatza)
    o oluwa: hauer(olioa)
    o huetza: stroe (ahotza)
    o norda: wer is dae (nor da)
    o schambat: wat gilt dat (zenbat)
    o hytzokosanma: eyn wirt (etxeko jauna)
    o see: sees (sei)
    o tzortzey:acht (zortzi)
  • Nov 24, 1500

    BERNARD ETXEPARE

    • Euskaraz lehenengo liburua idatzi zuen idazlea
    • Biarnon espetxeratua, Nafarroako gerran Gaztelako erregearen alde azaltzeagatik eta Beamondarren alde eta agramondarren kontra egoteagatik. Ez zion idazteari utzi.
  • Period: Nov 24, 1500 to

    Errenazimendua

  • Nov 24, 1506

    JOANNES LEIZARRAGA

    JOANNES LEIZARRAGA
    • Euskal idazle lapurtarra
    • Apaiz katolikoa zen, baina Joana II. Albretekoa protestante bihurtu zenez, 1559an Leizarraga higanot bihurtu zen.
  • Nov 24, 1533

    ESTEBAN DE GARIBAY

    ESTEBAN DE GARIBAY
    • Arrasaten bizi izan zen- Ikasketak: Oñatiko unibertsitatean, Gasteizen eta, azkenik, Santo Domingo de la Calzadan. Latina eta grekoa ikasi eta letrak landu.
  • Nov 24, 1533

    ESTEBAN DE GARIBAYren errefrauak

    ESTEBAN DE GARIBAYren errefrauak
    Garibayren errefrauak:- Bi errefrau bilduma (37 errefrau komun) Oihenarteren liburuan eta Liburutegi Nazionaleako kodize batean- Julio de Urquijok, Los refranes de Garibay bere lanean, bi bildumen berrargitalpena eta iruzkina egin.- Bizkaieraz: tartetik sartzen dituen erromantzeak (“Oñetako lur au jabilt ikara”, “Milia Lastur”...), Oihenarten liburuko errefrauak eta Liburutegi Nazionalekoak. Azken horiek gipuzkerako eraginarekin (agian XVII. mendean kopiatu zituena gipuzkoarra zelako).
  • Nov 24, 1545

    BERNARD ETXEPARE, Linguae Vasconum Primitiae

    BERNARD ETXEPARE,  Linguae Vasconum Primitiae
    -Ale bakarra gorde da.
    - Lanaren helburua erlijioa lantzea, solastea, gozatzea eta
    kantatzea
    - Behe-nafarreraz idatzia, Garaziko hizkeraz.
    - Ez dio Ernazimenduko kanonari jarraitzen, ahozko
    literaturatik hurbilago
    - Metrika: 4 / 4 // 4 / 3
    - Liburuaren atalak:
    -hitzaurrea
    -erlijioari buruzko bi bertso
    -maitasunari buruzko hamaika bertso
    -bertso autobiografiko bat (Kartzelaldia)
    -Euskararen gorazarrea egiten duten bi bertso: “Contrapas”
    eta “Sautrela”
  • Nov 24, 1548

    JOAN PEREZ DE LAZARRAGA

    JOAN PEREZ DE LAZARRAGA
    • Larreako dorrearen jauna, oñatiar jatorriko familia bateko kidea
    • Jauntxoa, ez apaiza
    • Gorde den Hego Euskal Herriko testurik zaharrena idatzi zuen
      • 2004. urtean Madrilgo denda batean bere lana aurkitu zen. Gaur egun Gipuzkoako foru aldundian dago
    • Errenazimenduko joerak jarraitu
  • Nov 24, 1548

    JOAN PEREZ DE LAZARRAGA, obrak

    JOAN PEREZ DE LAZARRAGA, obrak
    • Liburua: Dianea eta koplak (artzain nobela bat da)
      • Gaia: Maitasunarena da
      • Arabako euskalkian idatzia
      • 45 koplek osatua lan hau (horietako 9 gazteleraz)
        • Bertsoak lau bertso lerrotakoak, hoskidetasuna mantendu
          • Inspirazio iturria: Jorge de Montemayor idazlearen Los siete libros de Diana
  • Nov 24, 1564

    JOANNES LEIZARRAGA, Pabeko Kontzilioa

    Pabeko Kontzilioan erreginak Itun Berriaren itzulpena egitea eskatu zion dotrina zabaldu ahal izateko.
  • Nov 24, 1570

    ESTEBAN DE GARIBAYren liburua

    ESTEBAN DE GARIBAYren liburua
    Erregearen kronista zen eta monarkia espainiarrari buruzko liburua argitaratu zuen1570ean
  • Nov 24, 1571

    JOANNES LEIZARRAGA, lanen argitarpena

    Itzulitako lanak argitaratu. Hizkera bateratu bat erabiltzen saiatu, oinarri lapurtera eta beste euskalki batzuk tartekatuz. Ortografia eta hizkeran arazoak. Mailegu asko erabili (latina).
    Lanak:
    - Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria
    - ABC edo Christinoen Instructionea
    - Kalendrera
    <a href='https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/document/d/1VwlBkXhKO6jpV9dDINSpXKz-9pYSq5-fnl_KK1cPV7E/edit' >https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/document/d/1VwlBkXhKO6jpV9dDI
  • Zer daukagu garai horretakoa? Errefrauak

    Zer daukagu garai horretakoa? Errefrauak
    539 errefraudun liburua Refranes y Sentencias comunes en Bascuence:
    - Iruñean argitaratu 1596.Urtean
    -1894: ezagutzen den ale bakarra aurkitu eta Alemanian gorde 2.mundu gerran desagertu arte
    https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/document/d/1pOSWvVPRbg86byf0CWg9MELRDaF3IvQ83zQWIg2gGOI/edit
  • BELTRÁN DE SAUGUIS

    BELTRÁN DE SAUGUIS
    • Nafarroako kontseilari izandako jauntxoa- Poeta (lan poetikoa galdu)- Errefrau bilduma bat egin (205 errefrau) Horietako asko Oihenartek eta Lope de Isastik bildu zituzten geroago.
  • Zer daukagu garai horretakoa?

    Erdi Aroan euskararen lekukotasun ugari aurki ditzakegu toki eta pertsona izendegietan.
    - Emilianoar glosak
    - Baladak
    - Santiago bidea
  • Emilianoar glosak, zergatik garrantzitsuak?

    • Donemiliagako esaldiak garrantzitsuak dira garai horretako egitura gramatikalak azaltzen dituztelako.
    • Glosa hauei aditzek ematen diete ziurtasuna, Akitaniako kasuan ez bezala, esaldi osoak baitira.
    • Euskararen garapena ulertzeko oso garrantzitsuak izan dira
  • Testuen laginak: Glosak

    -izioqui dugu.
    -Izioqui: Bizkaieraz erabiltzen den ixio aditzarekin lotzen
    dute, sua piztea edo sua ematea adierarekin.- guec ajutu ez dugu.
    - Ajutu: Honen esanahia ezin izan da argitu; batzuentzat
    erori esan nahi du, eta beste batzuentzat, egoki,

    gaztelaniazko oharrak kontuan izanda.
  • Glosak edo emilianoar glosak

    Glosak edo emilianoar glosak
    Euskaraz idatziriko lehen esaldiak X. mendekoak dira. Esaldiok Donemiliagako Kukulako (Errioxa) monastegian aurkitu ziren latinez idatziriko prediku liburu batean. Latinezko testuaren ertzetan agertzen dira, euskaraz idatzita daude eta latinezko testuaren itzulpenak dira.
    Glosa hauek gaztelera hizkuntzaren lehen idazkitzat hartzen dira, eta horietako bi euskaraz daude.