-
Griffithen esperimentua
Streptococcus pneumonia bakterioaren bi anduirekin lan egin zuen R anduiak, ez patogeno, eta S anduiak, hilkorrak zirela. Arratoiei S injektatuz, hiltzen ziren,baina R bakterioak biziak edo beroaren eraginez hildako S bakterioak injektatuz ez ziren hil. Hala ere,R aundui biziak eta S hilak aldi berean injektatuz gero, arratoiak hil egiten ziren eta beren odolean S neumokoko biziak isolatzen ziren.Horrela egiaztatu zuen DNA sartzen zutenean baino ez zela eraldaketa gertatzen.R anduiak S bilakatu. -
George Beadlek eta Edward Tatumren hipotesia "Gene bat, entzima bat"
1940 hamarkadan, George Beadlek eta Edward Tatumek Neurospora crassa onddoarekin lanean ari zirela, ikusi zuten gene bakar bat aldatzeak entzimek gaizki funtzionatzea eragiten duela. Horretarako lizunaren andui bat X izpien eraginpean jarri zuten; mutazioak sorrarazteko. Hortaz onddoak amilasa ez sortuz eta haiek bere hipotesia proposatuz. -
Chargaffen araua
Erwin Chargaffek araua ezarri zuen 1940an, baseen artekeko baliokidetasuna ezartzen duena hain zuzen ere. Arau horren arabera base purikoen eta pirimidikoen kopuru bera dago DNA kate batean, hau da, adenina eta timinaren proportzio bera eta guanina eta zitosinaren kopuru bera dagoela. -
Averyren esperimentua
S motako bakterioa eta beroaren eraginez hildako R bakterioak nahastu zituen hiru probetetan. Lehenengoan RNA suntsitzen duen entzima gehitu zuen eta R eta S agertu ziren. Bigarrenean proteinak suntsitzen duen entzima bat eta R eta S agertu ziren eta azkenean DNA suntzitzen duen entzima eta R motako bakterioak agertu ziren soilik. Demostratuz DNA aldaketa horren eragilea zela. -
Linus Paulingen hipotesia "Gene bat, proteina bat"
Linus Paulingen eta haren kolaboratzaileak frogatu zuten gene bat locus bakarrean aldatuta hemoglobinaren egitura alda daitekeela. Aurreko hipotesia aldatuz, eta proposatuz geneek entzimez gain proteinak ere kontrolatzen zituztela. Hau da, gene batek proteina bat kodetzen duela. -
Hershey eta Chaseren esperimentua
Bi birus bakteriofagoen kultiboa egin zuten. Lehenengoak kapside proteinikoa erreadiaktiboa zuena eta bigarrenak DNA fosforo erradiaktiboz markatutak. Lehenegoa birusak ez zuten markatzerik egin ez bakterioetan ez birus berrietan berriz DNA markaturik zeukatenak bai. Horrela garbi frogatu zuten DNA dela, eta ez proteinak, belaunaldi batetik bestera igarotzen den molekula, eta organismoen informazio genetikoa daukana. -
Rosalind Franklinren 51. argazkia
Rosalind Franklin-ek X izpien difrakzioaren argazki bat lortu zuen. Argazkiari esker DNA bi katek osatzen dutela frogatu zen. Bere txostenean ondorioztatu zuen DNAren egituran oinarriak barrurantz kokatzen direla eta bere 51. argazkian argi zegoen egitura helize bikoitza zela. -
Watson eta Crick-en DNA-ren 3D moduloa
James Watson-ek eta Francis Crick-ek DNAren helize bikoitzeko egitura ezarri zuten, Chargaff-en arauei eta Rosalind Franklinek egindako argazkiari esker. Meritua guztiz bereganatu zuten eta ez zuten Rosalind ezta aipatu ere egin. "La dama ausente" artikuluan islatzen da. http://www.madrimasd.org/blogs/microbiologia/2008/08/10/98464 -
Meselson eta Stahlen esperimentua (hipotesi erdikontserbakorra)
Escherichia coli kultibatu zuten, nitrogeno astuna 15N zeukan ingurune batean. 15N-arekin sintetizatutako DNAk piso handiago du 14N sintetizatuak baino, beraz zentrifugazioz erraz banandu daitezke biak. 15N-arekin kultibatutako bakterioak hartu, 14N zeukan ingurune batean eta ondoren zentrifugatu. DNA sintetizatu berria tartean zegoen, hibridoa zen beraz teoria kontserbakorra okerra zen. bikoizketak pasa DNA hibridoaren proportzioa txikiagoa zen, horrek sakabanakorra baztertuz erdikon. egiaztat -
Telomeroen aurkikuntza
Alexy Olovnikovek aurkitu zuen telomeroak, kromosoma bakoitzaren amaieran dauden DNA unitate txikiak, denborarekin txikiagoak egiten direla, zelulak zatitzen diren bakoitzean ezin direlako erabat erreplikatu. Beraz, zahartzen doan heinean, bere telomeroak gero eta laburragoak egiten dira. Telomeroa bukatzen denean apoptosia gertatzen da. -
Epigenetika modernoa
Epigenetika modernoa,1980ko hamarkadan sortu zen. Gene berdinak zituzten pertsonek portaera eta gaixotasun desberdinak zituztela ikusis gero komprobatu zen, inguruneak nolabait geneekin hitz egiten zuela. Definizioz, faktore epigenetikoak dira DNAren sekuentzia aldatu gabe fenotipoan aldaerak agertzea eragiten duten faktoreak, geneen espresioan eragiten dutelako.
Artikulu interesgarria:
"DNA ez da dena" https://zientzia.eus/artikuluak/dna-ez-da-dena/ -
Giza genoma proiektua
Giza genoma osorik kartografiatzea eta sekuentziatzea da GIZA GENOMA PROIEKTUAren helburua. Bi eragiketa desberdinen bidez burutzen da kartografia lan hori: mapa genetikoa egitea, hots, mutazio puntu biren arteko distantzia neurtzea, kromosomen berkonbinazoan gertatzen den banantze maiztasuna kalkululatuz; eta mapa fisikoa egitea, hots, murrizketa entzimak erabiliz lorturiko DNA genomikoaren zatiak ordenatzea