Img 0943

Aurrerapen zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenak historian zehar. Oier, Urko, Alba eta Ane

  • 49,000 BCE

    Sua

    Sua
    Sua erregai baten oxidazio-prozesu azkarra da, non beroa, sugarrak eta gasak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da, beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du. Hain zuzen, bi funtzio horiekin erabili du sua historikoki gizakiak: argitzea eta berotzea. Hala ere, beste helburu batzuetarako ere erabili du denbora igaro ahala: materialak transformatzeko, sukaldatzeko, desinfektatzeko, sasiak garbitzeko...
  • 3500 BCE

    Gurpila edo txirringa

    Gurpila edo txirringa
    Gurpila ardatz baten inguruan bira egiten duen pieza mekanikoa da. Gizakiaren asmakuntza funtsezkotzat jotzen da, suarekin batera. Mesopotamian asmatu zen neolitikoaren bukaeran eta bere lehenengo erabilera eltzegile-gurpilarena izan zen. Gurdietan erabiltzen hasi zen ondoren eta, horren ondorioz, bere erabilera Mundu Zaharrera zabaldu zen.
    Leku batetik bestera gauzak eta pertsonak mugitzeko tresna da.
  • 1337 BCE

    Erlojua

    Erlojua
    Erlojua edo ordularia denbora neurtzeko gizakiak asmatutako tresna da. Aspalditik erabiltzen badira ere, euren zehaztasuna hobetzen joan da, azken mendean zehaztasun ikaragarria lortuz. Antzina eguzki erlojuak , harea-erlojuak eta ur erlojuak besterik ez zen ezagutzen.
  • 1040

    Inprimatzeko makina

    Inprimatzeko makina
    Inprimatzeko makina testu eta irudiak paperaren gainean birsortzeko erabiltzen den makina da. Tinta jartzen da tipo izeneko metal zatien gainean, eta tinta hori paperera igarotzen da presioaren bidez.
    Lehen inprimatzeko makina Bi Shengek asmatu zuen, 1040 aldean, Txinan.
  • Argindarra

    Argindarra
    Elektrizitatea (latinezko ēlectricus hitzetik, "anbarraren antzekoa") karga elektrikoaren fluxuak sortzen dituen fenomeno fisikoen multzoari deritze.
    Multzo horretan oso ezagunak diren fenomenoak daude, adibidez argia edo elektrizitate estatikoa, baina baita ezezagunagoak diren beste batzuk ere, esaterako eremu elektromagnetikoak edo indukzio elektromagnetikoa.
    Batez ere, argia eta beroa emateagatik du garrantzia gure gizartean.
  • Lurrun makina

    Lurrun makina
    Lurrun-makina uraren energia termikoa energia mekanikoan eraldatzen duen kanpo-errekuntzako motor bat da. Ura irakitea orain dela 2000 urte baino gehiago asmatu zen, nahiz eta azken 300 urtetan izan duen garapen handia energia eta mugimendua lortzeko. Hasiera batean meatzetan ura ateratzeko sistemak baziren ere geroago mugimendu birakaria lineal bihurtzeko sistemak asmatu zirenean makinaria ugari sortu zen. Industria iraultzan ekarri zuen aldaketagatik da garrantzitsua makina hau.
  • Txertoa

    Txertoa
    Txertoak prestakin biologikoak dira, gaixotasun baten aurrean immunitate hartua aktibatzen dutenak. Normalean, eritasun jakin bat eragiten duen mikroorganismoaren antzeko agenteez osatuta egoten dira, antigeno ere esaten zaienak. Antigenoak hiru motatakoak izan daitezke: indargabetuta edo hilda dauden mikrobioak, horiek ekoitzitako toxinak edo azalean dituzten proteinak. Gaixotasunak ekiditen ditu
  • Estolderia

    Estolderia
    Estolda herri edo hiri bateko ur zikin eta euri-urak jasotzeko lurpeko kanala edo hodia da. Estoldek ez dute bakarrik lan egiten baizik eta estolda-sare bat osatuz, presio atmosferikoaren bitartez ibiltzen dena. Edateko ur-sarearekin batera, estolda-sarea ezinbestekoa da herrialde garatuetan. Estolderirik gabe hiriak eta herriak urez eta zikintasunez beteko lirake
  • Telefonoa

    Telefonoa
    Telefono edo urrutizkina, komunikatzeko tresna bat da, seinale elektrikoen bitartez ahotsa garraiatzeko diseinatua. Telefonoa eboluzionatu ondoren hainbat funtzio edo erabilpen desberdin eman zaizkio. Antonio Meuccik asmatu zuen telefonoa. Urte askoan telefonoaren asmakuntza Alexander Graham Belli esleitu izan zaio. Munduko beste puntan dagoen pertsona batekin harremana eduki daitekeelako mugikorren bidez
  • Ordenagailua

    Ordenagailua
    Ordenagailu pertsonala edo ordenagailua, baita PC ere deitua, pertsona batek bakarrik erabiltzeko diseinaturiko mikroordenagailu mota bat da.
    Gehienetan, egungo erabilera ohikoentzat prestaturik dago: Interneten ibiltzeko, testuak idazteko, bulego edo etxeko-lanak egiteko, musika entzuteko edota bideoak ikusteko. Mugikortasuna kontuan hartuta bi motakoak dira: mahai gaineko ordenagailuak eta ordenagailu eramangarriak. Nahi dugun informazio guztia bertan dugu eta nahi dugunean bilatu dezakegu