-
Feb 11, 1100
BRUJULA MAGNETIKOA
Iparrorratza orientatzeko balio duen tresna da, Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen du. Bere funtzionamendua oso sinplea da, imandutako orratz baten bidez Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen duelako. -
Feb 18, 1121
Klabezin musika tresna
Bere oinarrizko egitura, bat edo bi teklatu dira, hauetan, tekla bakoitza jotzerakoan, plektro izeneko antzar, bele edo kondor lumazko zia batek, martinete edo jauzilari deritzon zurezko egitura batean dagoena, dagokion haria altxatzen duelarik, atximurkatuz. Honek, soinu zehatz edo nota bat sortzen du. Tresnaren soinuaren altuera ez da aldatzen, ez nabaritzeko moduan behintzat, bere teklak leunki edo gogor jota. Soinu altueraren aldaketa bat, soilik erregistroak gehituz edo gainjarriz lortzen d -
Feb 18, 1232
HAIZE BERODUN PUXIKA
Globo aerostatikoa, Arquimedesen urtetatik hasita egan egiteko balio duen tramankulua da. -
Feb 18, 1275
PAPEREZKO DIRUA
Balio handia duen paper zatia da, metalezko txanponen ordezkoa. -
Feb 18, 1298
HARIA LANTZEKO GURPILA
Haria lantzeko balio duen egurrezko gurpila. -
Feb 18, 1400
OLEO MARGOAK
Oraindik ere erabiltzen diren margoak dira. -
Feb 18, 1500
LAUD, MUSIKA TRESNA
Lauta antzinako harizko musika tresna da. Ud izeneko arabiar edo persiar musika tresna baten ondorengo zuzena da. Behatzekin jotzen da. Aurretik kaxa laua du eta atzetik biribila, udare erdi baten modukoa. Giderraren muturrean, kabilen tokia normalean atzerantz tolestua dago. Sei hari ditu, denak bikoitzak, garaiena izan ezik. -
Feb 18, 1565
ARKATZA
Arkatza paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzarekin idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.
Egun oraindik sarri erabiltzen bada ere, bolalumak hartu du haren tokia neurri handi batean. -
KOMUNA
Komuna gizakiak bertan gernua eta gorotza egin eta bertatik garbitzeko tresna bat da. Komuna dagoen gelari ere komuna deritzo. Komuna zulo bat duen zeramikazko elementu bat izaten da, katilu eitekoa, estoldarekin loturik dagoena; zuloan gorotza edo pixa egin ondoren, zulotik ura botata, ondakinak estoldara igortzen dira. Horrela, komuna berriz ere erabili arte garbi utzi eta usain desatseginak ezabatu egiten dira. Hala ere, askotan ura botata ere gorotz arrastoak geratzen dira komuneko azaleran, -
URPEKARIA
Itsaspekoa ur azpian mugitu daitekeen ontzia da, hala gerrarako nola arlo zibilean erabiliak. XVII. mendean lehenengo modeloak egin zituzten, eta XVIII. mendean hasi ziren erabiltzen militarki. Lehen Mundu Gerran oso modu zabalduan eraiki eta eraiki zituzten. -
PASKALEN KALKULAGAILUA
Kalkulagailua da kalkulu aritmetikoak era mekanikoan edo elektronikoan ebazten dituen makina. Matematiketan asko erabiltzen da. Funtzio ezberdinak ditu, biderkatzea, zatitzea, gehitzea, kentzea, erro karratuak kalkulatzea... Gehienetan zatiketa edo biderketa zailak egiteko erabiltzen da. Lehenengo kalkulagailua paskalina izan zen. Gaur egun edonon daude kalkulagailuak: erlojuetan, interneten... -
PIANOA
Pianoa hari kolpatuzko tekladun instrumentua da. -
MERKURIOZKO TERMOMETROA
Termometroa, tenperatura neurtzeko tresna da. Galileo Galileik asmatutako termoskopioa hartzen da geroko termometroen aitzindaritzat. -
KOLORETAKO INPRENTA
Inprimatzeko makina testu eta irudiak paperaren gainean birsortzeko erabiltzen den makina da. Tinta jartzen da metal zatien (tipo izenekoak) gainean, eta tinta hori paperera igarotzen da presioaren bidez. -
TXIMISTORRATZA
Tximisten indarra neurtzeko makina. -
TXERTOA
Txertoa tratamendu profilaktiko edo prebentiboaren mota bat da, hau da, eritasuna gertatu baino lehen erabiltzen dena. -
UR-LURRUNEKO LOKOMOTORRA
Ur-lurruna ur likidoaren irakite edo lurrunketa bidez edo izotzaren sublimazio bidez lortzen den gas bat da. Usaingabea eta koloregabea da, eta, kontrakoa dirudien arren, kazola edo hozkailu bateko lurrunak, ohi-lurrun deituak, ez dira ur-lurruna, ur likidozko tanta txikien edo izotz-kristalen emaitza, baizik. -
POSPOLOAK
Pospoloa sua pizteko erabiltzen den ziri bat da, mutur batean substantzia sukoia duena. Mutur hori azalera latz baten aurka igurtzen denean, marruskaduraz sortutako beroak substantzia sukoia piztu eta sua sortzen da. -
TELEGRAFO ELEKTRIKOA
Telegrafo elektrikoa zeinu elektrikoak erabiltzen duen telegrafoa da. Urruti dagoen jendearekin komunikatzeko lehen gailu elektrikoa izan zen. Asmakuntza honen patentea Samuel Morseri eman zaion arren, Gauss eta Weber, 1822. urtean, jada, eurek asmatutako telegrafo baten bidez komunikatzen ziren, Morsek, berea sortu baino hamaika urte lehenago. Honen bidez, telegramak igortzen ziren. -
MORSE ALFABETOA
Morse kodea informazioa bidaltzeko metodoa da, pultsu luze eta laburra (marratxoak eta puntuak) erabiliz letra, zenbaki edo karaktere bereziak adierazteko. Samuel Morseren telegrafoarentzeko sortu zen sistema hau 1835 urtean. -
BIZIKLETA
Bizikleta gizakiaren indarraz, bi gurpilen gainean eta oinpeko edo pedalei eraginez dabilen ibilgailua da. XIX. mendean sortu eta hainbat aldaerez garatua, garraiobide merketzat erabili zen XX. mendean, herrialde pobre eta klase sozial apaletan bereziki, askotan autoa nagusitzen zen bitartean. -
SAXOFOIA
Saxofoia haize instrumentua da, eta batez ere Jazz eta blues arloetan erabiltzen da. -
SEGURTASUNEKO GILTZARRAPOA
Giltza sarrailak irekitzeko eta ixteko erabiltzen den metalezko tresna da. Giltza tipikoak bi atal ditu: sarrailan sartzen den hagatxoa, giltza bakoitzean forma berezia duena, eta burua edo heldulekua, erabiltzaileak giltzari heldu eta biratzea ahalbidetzen duena. Giltza bakoitza sarraila bat irekitzeko diseinatuta egoten da gehienetan, nahiz eta ate bat baino gehiagorako balio duten giltza nagusiak ere existitzen diren. -
IDAZTEKO MAKINA
Idazmakina letra-moldeak euskarri batean, normalean paperean, inprimatzen dituen gailu mekaniko edo elektromekanikoa da. Idazmakinak giltza bat du letra bakoitzeko, eta hura sakatzean letra euskarrian markatuta geratzen da. 1860ko hamarkadan asmatua izan ondoren, idazmakina ezinbesteko tresna bihurtu zen edozein testu idazteko. Idazle profesionalek, bulegariek zein beste edozein pertsonak etxean idazteko bitarteko gisa arrunt bihurtu ziren. 1980ko hamarkadaren amaieran ordenagailu pertsonalek id -
TELEFONOA
Telefono edo urrutizkina, komunikatzeko tresna bat da, seinale elektrikoen bitartez ahotsa garraiatzeko diseinatua. -
AUTOMOBILA
Automobila, autoa edo beribila gurpildun motorezko ibilgailua da, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dena eta bere motor propioa duena. Definizio gehienetan esan ohi da automobilak nagusiki errepideetan higitzeko direla, batetik zortzi pertsona artera garraia ditzaketela, normalean lau gurpil dituztela eta batez ere pertsonak (ez ondasunak) garraiatzeko sortuak direla. Hala ere, terminoa ez da oso zehatza, zeregin berak egiteko erabiltzen diren ibilgailu-mota asko baitaude. -
IRRATIA
Irratia irrati-uhinen teknologia baliatzen duen haririk gabeko hedabidea da, publiko zabal bati zuzendua eta norabide bakarrekoa. Irratia mundu zabaleko hedabide ohikoenetakoa da, telebistarekin batera. -
ILE-LEHORGAILUA
Ilea batez ere proteikoa den harizpia da, dermiseko folikuluetatik hazten dena eta gizakiengan bereziki buruan agertzen dena. Hala ere, emakume eta gizonengan ilearen distribuzio eredu desberdinak daude biologikoki lehortzeko aparatua. -
GITARRA ELEKTRIKOA
Gitarra elektrikoa metalezko harien dardara soinu-seinale elektrikoa bihurtzen duen gitarra da. Prozesu hau pastillen bidez gauzatzen da, gitarraren gorputzean muntatutako transduktoreak. Gitarra elektrikoak seinale elektriko arrunt bat sortzen duenez, erraza da bere aldakuntza eta tratamendua. Gainera, seinale elektriko hura ahula da, eta horregatik anplifikazioa behar du bozgorailu batera iritsi baino lehen. -
ORDENAGAILU
Ordenagailu edo konputagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da. -
TESTU PROZESATZAILEA
Testu-tratamenduko programa edo testu-prozesadorea testuan oinarritutako dokumentuak lantzeko erabiltzen den programa informatiko bat da. Ohiko idazketarekin alderatuz eskaintzen dizkigun abantailak honako hauek dira: formatu digitalean gordetzen denez aurrerago erreproduzitu, berreskuratu eta berredita daitekeela. Dokumentu hauek ikusi, inprimatu, postaz bidali, beste formatu bat eman edo aurrerago erabiltzeko gorde daitezke. -
RUBIKEN KUBOA
Rubiken kuboa buruhauste-jolas mekanikoa da. 3x3x3ko Rubiken kuboa guztira 26 kubo txikiz (eta ardatzaz) osaturik dago eta onartzen dituen mugimenduen bidez bere egitura alda daiteke. Jokoaren helburua kuboaren hasierako egitura (alde bakoitza kolore bakarrekoa) berreskuratzea da.