Asmakariak Irune :)

  • Txiklea :D

    Txiklea :D
    Gomagoxoa, xingoma edo txiklea mastekatzen den gozokia da, ahoaz puztuz, puxika bat egiteko erabilia. Zapore askotakoak daude, baina arruntena arrosa koloreko marrubizkoa da.
  • liburuaa

    liburuaa
    Liburua edo Idaztia idatzitako, zuriz inprimatutako edota irudiz hornitutako orrialdeen sorta da, paperez, pergaminoz edo beste material batzuez egindakoa. Normalean azal pare batek babesten du.
    1501 baino lehen egindakoak "inkunable" edo jatorri zehaztezindun izena hartzen dute. Gaur egun, formato elektronikoa baldin badauka "e-book" izena hartzen du ingelesez.
    Liburutegiak dira objektu hauek irakurgai ditugun tokiak eta liburudendak salgai daudenak
  • telebista.-

    telebista.-
    Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu elektriko bihurtu, zeinua igorri eta berriro jatorrizko irudi eta hots bihurtzen duen telekomunikazio sistema bat da telebista. Irratiaren sistemaz gainera, telebistak giza ikusmenaren ezaugarri bat hartzen du kontuan: begiak irudiak ikusi eta tarte txiki batean erretinan gordetzen ditu. Hala, telebistan irudi baten zatiak bata bestearen atzetik jartzen dira pantailan, baina ikusleak denak batera ikusi ahal izateko bezain bizkor (segundoko 25-30 irudi) et
  • ordenagailua``

    ordenagailua``
    Ordenagailua helburu orokorreko makina automatikoa da, era askotako kalkulu edo eginkizunak burutu ditzake eta. Moldagarria da hainbat lanetarako. Nahi ditugun emaitzak lortuko dituen programa idazteko gauza bagara, gero konputagailuak automatikoki erabiliko du programa hori, inoren laguntzarik gabe eta nahi beste aldiz. Programa agindu-sekuentzia bat da, eta aginduak, konputagailuak ulertzen dituen eragiketa logiko edota aritmetikoak. Horregatik, konputagailua programagarria dela esaten da, eta
  • Interneta!

    Interneta!
    Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da.Internet bidez erabil daitezkeen zerbitzuen artean,google adibidez.Batzuetan, Internet hitza World Wide Web "WWW"-ekin nahasten da, baina hau Interneten atal bat besterik ez da.
  • euritakoa #

    euritakoa #
    Euritakoa edo aterkia euritik babesteko erabiltzen den tresna eramangarria da. Eusteko masta bat duen oihalezko edo plastikozko estalkia da. Oihala mastari lotzen zaio erradialki banaturik dauden artikulatutako hagatxo batzuen bitartez. Modu horretan, euritakoa itxi eta ireki daiteke, eramateko erosoagoa izan dadin.
  • belaritakoak^^

    belaritakoak^^
    Belarritakoa edo zirtzilua pertsonak apaintzeko erabiltzen den osagarria da. Normalean belarrietan jartzen dira. Belarritako batzuk eramateko belarrian edota gorputz-atal batean zuloa egin behar da, hala ere badira zulorik behar ez duten belarritakoak. Zuloa behar denean tximeleta baten edota eraztun baten bidez finkatzen dira, eta zulorik behar ez dituzten belarritakoak, normalean klip moduan eusten dira.
  • motxila;;

    motxila;;
    Bizkar-zorroa, formarik sinpleenean, bizkarrean eraman ohi den eta sorbalden inguruan kokatzen diren bi uhal dituen zakua da. Badaude uhal bakarra duten bizkar-zorro arinak.
    Bizkar-zorroak zorro arrunten ordez erabiltzen dira zama astunak, tresnak eta objektu handiagoak garraiatzeko, edukiera handiagoa baitute eta pisu astunak eta handiak denbora luzeagoz eraman baitaitezke. 10 kilotik gorako zamak eramateko erabiltzen diren bizkar-zorro handienek gerrikoa izaten dute pisuaren zati bat (batzuet
  • argazkiak-

    argazkiak-
    Gaur egun argazki analogikoa ez da apenas erabiltzen eta argazkigintza digitala ordenagailuko edizioarekin osatzen da. Hauek dira, besteak beste, irudiei egiten ohi zaizkien edizio-operazioak: Berrenkoadratu, moztu; irauli, biratu; begi gorriak kendu; elementu batzuk kendu eta besteak klonatu; lotu, panoramikak egin; zonak hautatu eta irudi osoa edo hautapena: argitu edo ilundu, kontrastea handitu edo txikitu; kolorea kendu (zuri-beltza), sepia, kontrastea eta saturazioa aldatu; enfokatu eta des
  • kamera :)

    kamera :)
    Kamera bat irudiak atzemateko gailua da, hauek gorde, transmititu edo biak egiten dituena. Irudi hauek finkoak (argazkiak) edo mugikorrak (bideoak edo filmak) izan daitezke. Argazkiak hartzen dituen kamerari argazki-kamera edo argazki-makina deritzo. Kamera hitza camera obscura ("gela iluna") latinezko esapidetik dator, irudiak proiektatzeko mekanismo goiztiarra zena. Egungo kamerak camera obscura honetatik garatu dira.