Asmakizunak

By Arrixa
  • 1121

    Klabezin musika tresna

    Klabezin musika tresna
    Klabizenbaloa (klabezin, klabe, klabizinbalo, zenbalo edo grabizenbalo ere deitua), teklatudun eta hari pultsatudun musika tresna bat da, harpa eta gitarra bezala.
  • 1232

    Haize berodun puxika

    Haize berodun puxika
    Gutxi gorabehera forma esferikoa duen aerostato bat da, airean inguruak baino dentsitate eta pisu txikiagoa izateagatik flotatu egiten du. Maiz, saski handia dute behealdean loturik, baloiaren barruko airea berotu eta ondorioz gas arina kontrolatzeko gailuak, gidaria eta bidaiariak eraman ditzake. Hainbat erabilera ditu: aisialdiarako, gerrarako eta baita iragarkiak erakusteko ere. Asmatzailea zein izan zen eztabaidatsua da, baina lehen hegaldia Motgolfier anaiek egin zuten.
  • 1298

    Haria lantzeko gurpila

    Haria lantzeko gurpila
    Gorua, kiloa edo linaia ehunak iruteko tresna bat da, gurpil batek osatua. XI. mendean Txinan eta islamiar lurraldeetan zabaldurik zegoelako frogak badaude. XIII. menderako Europara zabaldua zen. Eskuz iruteko erabiltzen zen ardatzaren aldean aurrerapen teknologiko handia izan zen: lana azkarrago egiteaz gainera, haria finago ere egiten du.
  • 1500

    Laud musika tresna

    Laud musika tresna
    Lautea antzinako harizko musika tresna da. Ud izeneko arabiar edo persiar musika tresna baten ondorengo zuzena da. Behatzekin jotzen da. Aurretik kaxa laua du eta atzetik biribila, udare erdi baten modukoa. Sei hari ditu, denak bikoitzak, garaiena izan ezik.
  • 1565

    Arkatza

    Arkatza
    Arkatza paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzez idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.
    Egun oraindik sarri erabiltzen bada ere, bolalumak hartu du haren tokia neurri handi batean.
    Antzina arkatzak animali azaletan (ardi-larruetan) eta kordeletan bilduta zeuden, harik eta XVIII. mendean italiarrek egurrezko arkatza asmatu zuten arte.
  • Paskalen kalkulagailua

    Paskalen kalkulagailua
    Hemeretzi urte zituenean, bere aitari laguntzearren batuketak eta kenketak automatikoki burutzen zituen engranajezko lehen kalkulagailua egin zuen (pascaline). Haren aitak, Normandia Garaiko superintendenteak, eragiketa asko egin behar izaten zuen soldaduei soldatak ordaintzeko, eta semearen makinaz kalkuluak erabat erraztu zitzaizkion. Oraingo kutxa erregistratzaileak beraz, Pascalen makinaren seme-alabak direla esan daiteke.
  • Merkuriozko termometroa

    Merkuriozko termometroa
    Termometroa, tenperatura neurtzeko tresna da. Galileo Galileik asmatutako termoskopioa hartzen da geroko termometroen aitzindaritzat.
    Funtzionamendua, material desberdinen dilatazioan oinarritzen da. Oraintsu arte, merkuriozko termometroak oso erabiliak izan dira, baina orain debekatuta daude, kutsakorrak direlako. Gaur egun, erabiliagoak dira digitalak edo elektronikoak.
  • Tximiztorratza

    Tximiztorratza
    Tximistorratza tximistak erakarri eta lurrera modu seguruan bideratzeko gailua edo tresna da. Tximistorratzak inguruko pertsonak eta eraikinak tximistengandik babestea du helburu. Benjamin Franklin estatubatuarrak asmatu zuen.