-
Motxila
Motxila formarik sinpleenean, bizkarrean eraman ohi den eta sorbalden inguruan kokatzen diren bi uhal dituen zakua da. Badaude uhal bakarra duten bizkar-zorro arinak. -
Arkatza
Arkatza paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzarekin idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz. -
Borragoma
Borragoma arkatz baten bidez idatzitakoa ezabatzeko balio duen tresna da. Arkatz batzuek, gainera, ezabagoma barneratuta izaten dute ertz batean. -
Txiklea
Gomagoxoa, xingoma edo txiklea mastekatzen den gozokia da, ahoaz puztuz, puxika bat egiteko erabilia. Zapore askotakoak daude, baina arruntena arrosa koloreko marrubizkoa da.
1855ean Vincent Geoffrion Hughesek asmatu zuen lehenengo txiklea. -
Autoa
Autoa gurpildun motorezko ibilgailua da, jendea bidaiatzeko erabiltzen da. Autoak lau durpil dituzte normalean.Gaur egun 600milio automobil daude munduan. -
Irratia
Irratia irrati-uhinen teknologia baliatzen duen haririk gabeko hedabidea da, publiko zabal bati zuzendua eta norabide bakarrekoa. Irratia mundu zabaleko hedabide ohikoenetakoa da, telebistarekin batera. Irrati-kate izeneko erakundeen bitartez, denetariko edukiak zabaltzen ditu, hala nola albisteak, musika eta aisialdiko irratsaioak. -
Boligrafoa
Boligrafoa idazteko erabiltzen den tresna da. Munduko erabiliena da, idazten den puntuan izaten duen bola batetatik tinta askatzen doana. -
Interneta
Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen
sare erraldoi bat da. Interneten bidez informazio
asko aurkitu al duzu eta hori baliabide erraldoi bat da. -
Argazki kamera
Argazki kamera balio du argazkiak ateratzeko
eta tamaina asko ditu. -
Euritakoa
Euritakoa edo aterkia euritik babesteko erabiltzen den tresna eramangarria da. Eusteko masta bat duen oihalezko edo plastikozko estalkia da. Oihala mastari lotzen zaio erradialki banaturik dauden artikulatutako hagatxo batzuen bitartez. Modu horretan, euritakoa itxi eta ireki daiteke, eramateko erosoagoa izan dadin.