Euskal argazkia

Aro Garaikideko Euskal Herria

  • Period: to

    Konbentzio gerra

    Frantziako iraultzaileek 1793an Frantziako Luis XVI. monarka gilonitaz hil ondoren, Espainiak, Europako hainbat potentziak bezala, gerra deklaratu zion Frantziari Antzinako Erregimena salbatzearren. Gerra hark Konbentzio Gerra izena hartu zuen, eta batik bat Euskal Herrian eta Kataluinian borrokatu zen.
    https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/fr/guerra-de-la-convencion-en-euskal-herria/ar-154139/
  • Period: to

    Independentzia gerra

    Independentzia Gerra frantsesek Espainia okupatu izanagatik eman zen gerra izan zen, 1808 eta 1814 artean. Fontenebleauko Itunean frantsesek Portugal konkistatzera zihozela zin egin bazuten ere, Espainiara sartzeko aukera izan zutenean bertan geratzeko aukeraz probestu ziren. Gerra hau liberalen eta absolutisten arteko gerra ere izan zen, ideia liberaleko espainiar asko frantsesen alde jarri baitziren. 1814rako espainiarrek irabazi zuten gerra.
    https://www.youtube.com/watch?v=bAWQZewONTI
  • Period: to

    Lehen gerra karlista

    Lehen gerra karlista 1833tik 1840ra Espainian eman zen gerra zibila izan zen. Fernando VIIa hil ondoren piztu zen oinordekotza arazoak eragin zuen gerra. Absolutistak edo karlistak Karlos Maria Isidroren alde egin zuten, eta liberalek, aldiz, Isabel II.aren alde. Gerra Bergarako besarkadarekin amaitu zen, irabazle argirik gabe, eta karlistek Isabel II.a erregina onartzearen truke foruak mantentzea onartu zuten, osotasunean mantentzerik lortu ez zuten arren.
  • Period: to

    Hirugarren gerra karlista eta foruen abolizioa

    1872 eta 1876 urteen artean karlista eta liberalen arteko hirugarren gerra karlista eman zen Espainian, Nafarroan eta Euskadiko probintzietan eragin handia izan zuena. Izan ere, landaguneko populazio ugari karlisten alde matxinatu zen antzinako erregimenera bueltatu eta foruak mantentzearren (hirietan liberalek indar handiagoa zuten). Karlistek gerra galdu egin zuten, eta 1876an foruak behin betiko abolitu ziren.
  • Euskal nazionalismo politikoaren sorrera

    Euskal nazionalismo politikoaren sorrera
    1895ean, euskal probintziek foruak galdu eta urte batzuetara, industria iraultza bete-betean egundoko emigrazioa jasotzen ari zirela, Sabino Arana Goirik EAJ-PNV partidu politikoa sortu zuen.
  • Primo de Riveraren estatu-kolpea

    Primo de Riveraren estatu-kolpea
    Miguel Primo de Riverak, Kataluinako Kapitain Jenerala izanik, 1923ko irailaren 13tik 15era estatu-kolpea eman zuen, zeinari Alfontso XIII.a monarkak ez baitzion aurka egin. Azken honek Direktorio Militarreko gobernuburu izendatu zuen Primo de Rivera.
  • Bigarren errepublikaren aldarrikatzea

    Bigarren errepublikaren aldarrikatzea
    1931kako apirilaren 14an, Espainiako probintzietako hiriburu gehienetan emaitza oso onak izan ondoren hauteskundeetan (nahiz eta orotara galdu egin) Bigarren Errepublika aldarrikatu zen Espainian, lehendabiziko aldarria Eibarren egin zelarik.
  • Period: to

    Gerra zibila

    Espainiako gerra zibila errepublikazaleen eta nazionalen arteko konkliktu armatua izan zen. Eskuindar militarrek, errepublikak iraultza sozialista gauzatuko zuelaren beldur, estatu-kolpea eman zuten 1936ko uztailean. Altxamendua ez zen guztiz arrakastatsua izan, eta horrek ia 3 urte iraun zituen gerra zibilera bideratu zuen estatua. Matxinoek Alemania naziaren eta Italia faxistaren laguntzarekin errepublika garaitu zuten 1939an.
    https://www.youtube.com/watch?v=yj9N9DTtdas&t=1034s
  • Frankoren heriotza eta diktaduraren amaiera

    Frankoren heriotza eta diktaduraren amaiera
    1975ean Franko hil egin zen, eta diktadura amaitu zen ia 40 urteren ondoren.
    https://www.youtube.com/watch?v=BCrCOFBOM1M
  • Period: to

    Demokraziarako trantsizioa

    Diktadura amaitu ondoren, demokraziarako trantsizioa hasi zen Juan Karlos I.a monarkarekin. 1978an konstituzioa onartu zen Espainian plebiszitu bidez.
    https://www.youtube.com/watch?v=Ck5-OXF34Fw