-
Zuzendaria hautatzeko prosezua (1)
Martxoaren 1ean, hezkuntza-batzordeak irakasle-klaustroak erabakitako bi kiderekin eta irakasle ez diren hezkuntza-batzordeko beste bi kiderekin (ikasleek ez dute parte hartuko erabaki horretan) hautapen-prozesua bideratuko du. -
Zuzendaria hautatzeko prosezua (2)
Martxoaren 15ean zuzendariak irakasle-klaustroari adieraziko dio bi asteko prozesua zabaltzen dela, zuzendari kargurako hautagaiak aurkezteko. -
Zuzendaria hautatzeko prosezua (3)
Apirilaren lehen bi asteetan, hezkuntza-batzordeak zuzendari kargurako aurkeztutako irakasleen balorazioa egingo du. -
Zuzendaria hautatzeko prosezua (4)
Zuzendari izateko hautagairik ez balego, apirilaren bigarren hamabostaldian, zuzendaritza taldeak hautaketa bideratu eta egindako aukeraketa hezkuntza-batzordean azalduko du. -
Zuzendaria hautatzeko prosezua (5)
Maiatzaren lehen astean, hezkuntza-batzordeak zuzendari berria izendatuko du. -
Ikasle ordezkaria hautatzeko prosezua (1)
Urriaren 1ean tutoreak ordezkarien funtzioak eta zereginak azalduko ditu. -
Ikasle ordezkaria hautatzeko prosezua (2)
Urriaren 7tik 20ra, ikasleak ordezkari izateko aurkezteko epea zabalik egongo da. -
Ikasle ordezkaria hautatzeko prosezua (3)
a) Hautagairik balego, ikasle bakoitzak zerrendako ikasleen artean bi ikaskideren izenak idatziko ditu. Boto gehien duten bi ikasleak izango dira gelako ordezkaria eta ordezkoa. b) Hautagairik ez balego, ikasle bakoitzak gelako bi ikaskideren izenak proposatuko ditu. Bozketa egin ondoren, ordezkari eta ordezko kargua egokitu zaien ikasleek karguari uko egitea erabaki dezakete. Hori gertatuko balitz, boto gehien lortu dituen hurrengo ikasleari proposatuko zaio kargua hartzea. -
Ikasle ordezkaria hautatzeko prosezua (4)
Azaroaren 1ean Ikasleen Kontseilua eratuko da. -
Ikasle ordezkaria hautatzeko prosezua (5)
Azaroaren 20an Ikasle Kontseiluan Hezkuntza-Batzordera joango diren ordezkariak aukeratuko dituzte.