-
Marie Sklodowska Curie
1903an Pierre Curiek, Henri Becquerelek eta Marie Curiek Fisikako Nobel saria jaso zuten elementu erradioaktiboekin egindako ikerketa zientifikoengatik. Marie lehen emakumea izan zen saria lortzen eta 15.000 dolar jaso zituen. -
Marie Sklodowska Curie
1910ean gramo puru bat radio lortu ahal zela frogatu zuen. 1911an Kimikako Nobel saria jaso zuen, radioa eta polonioa aurkitu eta radioa bakartu izanagatik. Handik aurrera, elementu horrekin egin zuen lan bere izena zuen laborategi batean: Curie laborategian. -
Irene Curie Joliot
Pierre eta Marie Curieren alaba.
1934an egin zuten Frédéric Joliot-Curie eta Irene Curie Joliotek -bere lanik garrantzitsuena elementu erradioaktiboak artifizialki sortzean.
Atomoaren egiturak eta nukleoaren proiekzioa ikertu zituzten.
1935ean biek Kimikako Nobel saria eskuratu zuten. -
Theresa Gerty Cory
Nobel Saria 1947an jaso zuen, haren senar Carl F. Cory eta Argentiniar fisiologo Bernardo Houssayrekin.
Glukosa eta glukogenoaren arteko interkonbertsioaren mekanismoa, eta prozesu beraren entzima sortzailearen (fosforilasaren) sintesia eta isolamendua aurkitzeagatik. -
Maria Goeppert-Mayer
Atomo nukleoaren egitura eta eraketa, eta gai organikoen molekulen espektroak eta isotopoak kimikaren bitartez bereizteko modua aztertu zituen.
1963an Fisikako Nobel Saria irabazi zuen, Eugene Paul Wigner eta Hans D. Jensenekin batera. -
Dorothy Crowfoot Hodgkin
Kimikako Nobel saria eman zioten 1964. urtean,
X izpien eta gai biokimiko nagusien egituren inguruan eginiko lanengatik. -
Rosalyn Yalow
1950eko hamarraldiaren bukaeran, Solomon Bergsonekin batera, intsulina hartzen zuten gaixoek hormona horren kontrako antigorputzak sortzen zituztela aurkitu zuen.
Metodo irrati-immunologikoa lantzera eraman zuen, aplikazio ugari fisiologia endrokrinoan eta zientzia berri baten bideak zabaldu ,neuroendokrinologiarenak.
Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1977an, Roger Guillemin eta Andrew Schallyrekin batera. -
Barbara Mc.Clintock
Genetista eta botanikaria.
Informazio genetikoa ez dela egonkorra, mugikorra baizik, eta masa genetikoaren leku aldaketak inguruko geneen jokaera alda dezakeela aurkitu zuen.
1983an Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, masa genetikoan dauden egitura mugikorrez egindako ikerketengatik. -
Rita Levi-Montalcini
Neurologo eta unibertsitateko medikuntza irakasle.
1986an, Stanley Cohenekin batera, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, nerbio-hazkundearen faktorea aurkitzeagatik. -
Gertrude B. Elion
Biokimikari eta farmakologista estatubatuarra izan zen, 1988an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuena. -
Christiane Nüsslein-Volhard
Biologia, fisika eta biokimikako ikasketak egin zituen Frankfurten. Frutako euliaren arrautza enbrioi zatikatua nola bihurtzen den aztertu zuen. 1995ean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Eric Wieschaus eta Edward Lewisekin batera, enbrioiaren garapen goiztiarraren kontrol genetikoari buruz egindako lanarengatik. -
Linda Buck
Biologia, medikuntza eta irakasle estatubatuarra izan zen. 2004-ean medikuntzako Nobel saria irabazi zuen usaimen hartzaileen lanagatik. -
Françoise Barré-Sinoussi
Frantses zientzialaria da, birologian aditua. 2008 urteko Medikuntzako Nobel Sariaren irabazlea izan zen, Luc Montagnier eta Harald zur Hausenekin batera. Sinoussik eta Montaignerrek, sariaren erdia irabazi zuten, HIESAren aurkikuntzagatik. -
Elizabeth Blackburn
- urtean Carol Greider, Jack W. Szostak eta hirurek Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten telomeroak sortzen dituzten telomerasa entzimak aurkitzeagatik.
-
Carolyn Widney Greider
Biokimikari estatubatuarra da. 2009-an Elizabeth Blackburnekin batera Nobel saria irabazi zuen telomeroak sortzen dituzten telomerasa entzimak aurkitzeagatik. -
Ada Yonath
Israelgo kristalografoa da. 2009am Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Venkatraman Ramakrishnan eta Thomas A. Steitzekin batera, erribosomaren egitura eta funtzioan egindako ikerketengatik. -
May-Britt Moser
Irakasle, psikologa eta neurozientzialari Norvegiarra da. 2014 Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen John O'Keefe eta Edvard Moserrekin batera bere burmuineko posizionamendu sistema osatzen duten zelulen aurkikuntzagatik -
Tu Youyou
Zientzialari, mediku eta kimika farmazeutiko Txinatarra da. 2015-ean Nobel saria irabazi zuen Malariaren kontrako tratamendu bat (artemisinina) aurkitu zuelako.