XVI. MENDERARTEKO LEKUKOTASUN IDATZIA

By Leire8a
  • 100

    Lehen euskal hitzen aurkikuntza

    Lehen euskal hitzen lekukotasunak Akitanian aurkitu ziren, Julio Cesar erromatarrak lehen aldiz aipatu zuen eskualdean.
  • 100

    Akitaniarren eta euskaldunen bateratzea

    Bateratzearen 2 froga daude:
    -Autore klasikoak idatzirikoak
    -Inskripzioetako hitzen lekukotasuna (hilobietan euskal fonemekin latine idatziak)
  • 100

    Euskera hemengo hizkuntza

    Erromatarrak etortzean, akitaniera eta euskeraren arteko ahaidetasuna baieztatzen dute, balio handikoa zena.
  • Period: 100 to Dec 4, 1499

    XVI.MENDERARTEKO LEKUKOTASUN IDATZIAK

  • Dec 10, 1100

    Aimery Picauden hiztegia

    Santiagora bidean erromesei laguntzeko euskarazko hiztegi txiki bat idatzi zuen.
    Adibideak: "ogui", "ardum", "aragui", "arraing"...
  • Dec 10, 1100

    Gonzalo de Berceo( XII-XIV. mendean)

    Gaztelaniaz idazten zuen baina euskarako hitz batzuk erabiltzen zituen. Bere lanak euskararen garrantzia eta zabaleraren adibideak dira.
  • Dec 10, 1100

    Nafarroako monastegiak

    Bertan euskararen oihartzunak aurkitu ziren, non euskal izenak bilduta zeuden. Izen batzuk hauek dira; Eneco Arçaia eta Miguel Arguina.
    Nahiz eta euskara agerian izan latina zen bertako hizkuntza ofiziala.
  • Dec 10, 1200

    Nafarroako forua(XIII.mendea)

    Hizkuntza nafar erromanikoa erabiltzen zuten, gizarteko talde jasoek idatzi zuten nafarroako forua. Gizarte euskaldun bati eman behar zizkiotez, euskal hitzak erabili zituzten.
  • Dec 10, 1400

    Arnold Von Harffen hiztegia

    Santiagora bidean Arnol Von Harffen alemanak, erromesei laguntzeko hiztegi txiki bat idatzi zuen.
    Adibideak: gaza(gatza), bij(bi), oyra(ura)...
  • Dec 10, 1400

    Baladen eredu epikoa(XV. eta XVI. mendekoak)

    Gertaera eta guduek daramete kontaeraren haria.
    Adibide batzuk Atherratzeko anderea eta Milia Lasturkoa dira.
  • Dec 10, 1400

    Baladen eredu epiko-lirikoa (XVII. mendekoa)

    Kontaera dramadunak dute oinarri, hau da, elkarrizketak.
    Kronikatzat ezin dira hartu lekuak eta garaiak ez direlako zehatz eta jakinak eta aipatu beharra dago isuri lirikoari garrantzia handia ematen ziotela. Nonahiko eta noiznahiko literatura emaitzak dira eta adibide batzuk hauek dira; Arrosa zurriaren azpian, Goizean goizik...
  • Dec 10, 1400

    Baladen eredu lirikoa ( XVIII. mendekoak)

    Herri-poesian ugari den multzo hau lirika hus bihurtu da kasu askotan. Gaiak sinbolopean emanak datoz eta eta elkarrizketa bidez agertzen dira.Gai ia bakarra amodioa dute eta gehienak Ipar Euskal Herrian bildu dira.
    Adibide batzuk Intxauspeko alaba eta Txori erresiñua dira.
  • Dec 10, 1400

    Baladak

    Gerra giroen ondorioz sorturiko tradizio literario batek baladen tradizioa sorrarazi zuen. Kontaketa historikoak, asmaketak eta sentimenduen adierazpenak eta elkarrizketak ageri ziren.
    Nahiz eta metrika eta errimak lagundu izan du memorian gordetzeko, oroimena izan da euskarria.
    Bertsio desberdinak jaso dira oroimen falta dela eta, eta eskualde bakoitzak bere dialektoaren ezaugarriak ezarri zizkiolako.
  • Dec 10, 1415

    Gorteko gutuna

    Erret Gortean euskaraz idatzitako gutun bat aurkitu zen, zein Martin San MArtinék Matxin Zalba-koari idatzia zena.
  • Dec 10, 1537

    Hoan Zumarragako

    Mexikotik Duangora bidean eskutitz bat idatzi zuen, Zumarragak Tabirako Muntxaraz dorrea gogoraraziz.
  • Errioxako lekukotasunak: Emilianoar glosak

    Errioxako monastegi bateko fraide batek, latinez idatziriko prediku liburu batean euskaraz idatziriko lehen esaldiak aurkitu ziren. Esaldiak latinezko testuen ondoan agertzen ziren itzulpen bezela, Emilianoar glosak deiturikoak. Izioqui dugu eta guec ajutu ez dugu dira agertu ziren esaldiak.