-
Period: to
Fernando VII Restauración del absolutismo
Fernando VII.ak koroa berreskuratu zuen Valençayko Itunaren bidez (1813) eta Espainiara itzuli zen 1814ko martxoan. Valentzian, 69 diputatu absolutistak Persiarren Manifestua eman zioten, Cadizen onartutako guztia baliogabetzeko eta absolutismora itzultzeko eskatuz. -
Period: to
Hiru urtekoLiberala
Fernando VII.aren erregealdiaren bigarren etapa bat hasi zen 1812ko Konstituzioa beharturta zin egin zuenean. Amnistia baten ondoren, liberalak erbestetik itzuli ziren. Gorteak Cadizen hasitako iraultza burgesarekin jarraitu zuten, nekazal feudalismoarekin amaitzeko eta merkataritza eta industria liberalizatzeko: maiorazgoak eta jaurerriak kentzea, erreforma fiskala, desamortizazioak, inkisizioa kentzea, inprenta askatasuna... -
Period: to
Fernando VII Crisis del absolutismo
Laugarren ezkontzaren ondoren, Fernando VII.ak ez zuen ondorengorik, beraz tronurako oinordekoa Carlos Maria Isidro izango litzateke. Baina 1830ean Mª Kristina haurdun geratu zen. Lege Salikoa zegoen indarrean, emakumeak tronutik kanpo uzten zituena, baina, Fernandok lege hau baliogabetzen duen Zehapen Pragmatikoa argitaratzen du. Neurri horrekin Carlosen eskubideak amaituko lirateke. Gero, erreginak Isabel erditzen du. Apostoluek, karlistak, Isabeli uko egin eta Lege Salikoa defendatzen dute. -
Period: to
I. GUDA KARLISTA
Lehenengo guda karlista 1833. urteko irailaren 30ean hasi zen Fernando VIIren heriotzaren ondorioz, koroa lortzeko sortu ziren arazoengatik eta 1839ko Abuztuaren 31rarte iraun zuen, Bergarako ituna sinatu ondoren. Guda hau, hiru faseetan banantzen da. -
Period: to
1. Fasea
Lehenengo fasea 1833an hasten da, Euskadi eta Nafarroa karlistak gobernu berriaren aurka altxatzen direnean.
Guda honetan Espainiako hurrengo erregea nor izango zen eta zer mugimendu politiko, sozial eta ekonomiko erabaki. Bi aukera:
a. isabelinoak defendatua, erlijioari boterea kentza proposatzen zuen, liberalagoa izatea baina foruak kentzea defendatzen zuen eta herritarrei lurrak kentzea ere.
b. karlistek defendatua, foruak mantendu eta aurreko politikei jarraipena eman nahi zutenak. -
Period: to
2. Fasea
1835 eta 1837 urteen artean erreakzio liberal bat egon zen eta indarren oreka bat lortu zen. Bitartean, guda ez da soilik Euskadin eta Nafarroan gauzatzen baizik eta estatu osoan zehar.
Karlisten setio berri batekin dator fase honen amaiera. -
Period: to
3. fasea
1837an Karlisten espedizio bat Madrileko zentrora ailegatzen da. Ondoren, Ramon Cabrera jeneralak Madril konkistatzeko aukera oso ona galdu zuen.Erabaki honek, lehen guda honen norabidea ezarri zuen.
Azkenean, Marotok Esparterorekin sinatzen du Oñatin Bergarako Ituna (bakea). -
Period: to
Espartero
Titulu asko lortu zituen bere menpe, adb; Bergarako printzea, Garaipeneko dukea, Morellako dukea, Luchanako kondea eta Banderaseko bizkondea. Hauek guztiak gudu-zelaian egindako lanagatik sarituak izan ziren bereziki lehen gerra karlistan, non Isabelgo edo Kristinoko Armadako berak eramandako zuzendaritza oso garrantzitsua izan zen azken garaipenerako. -
Period: to
Isabel II
Espainiako erregina izan zen 1844 eta 1868 artean, 1713ko oinordekotza Erregelamenduaren indargabetzeari esker. Honek, Karlos Maria Isidro infantearen matxinada eragin zuen, Fernando VII.aren anaia eta Isabel II.aren osaba zena. Talde absolutisten laguntzarekin ("karlistak" deituak), jada, Fernandoren hilzorian errege izendatzen saiatu zen Carlos. -
Period: to
Hamarkada moderatua
Hamarkada moderatua, Elisabet II.aren erregealdia, 1844ko maiatza eta 1854ko uztaila bitartean igarotako garaia da, horrela deitua, hamar urte horietan, Alderdi Moderatuko liberal kontserbadoreek boterea, esklusiboki, Koroaren laguntzari esker izan zutelako, liberal aurrerakoiek, gobernura iristeko aukerarik txikiena ere izan gabe. -
Period: to
II. GUDA KARLISTAK
Bigarren Gerra Karlista 1846. urtean hasi zen eta 1849an bukatu zen. Gerra honi Guerra dels Matiners deitzen zaio. Karlistek eragindako bigarren gerra zibila izan zen eta Katalunian gertatu zen. Hiru Gerra Karlistetatik hau izan zen garrantzi gutxien izan zuena. -
Period: to
Unionisten eta moderatuen arteko txandakatzea
Tarte honetan unionisten eta moderatuen txandakatzea gertatu zen konstanteki, batak ez zuen bestearen guztiz gainjartzea lortzen. -
Iraultza gloriotsua
1868ko Iraultza edo iraultza gloriotsua elementu zibilak zituen altxamendu militar bat izan zen, 1868ko irailean Espainian gertatu zena. Honek Elisabet II.a erregina tronutik kentzea eta Sexenio Demokratikoa (1868-1874) izeneko garaiaren hasiera suposatu zuen. -
Period: to
Gobernu probisionala
1868-1871ko gobernu probisionala, Espainian, 1868ko Iraultzaren garaipenaren ondoren eratu zen behin-behineko gobernua izan zen, Elisabet II.aren erregealdiari amaiera eman ziona. -
Period: to
III. GUDA KARLISTAK
Hirugarren Karlistaldia deitua, 1872tik 1876ra Hego Euskal Herrian eta Espainian gertatutako gudu zibila izan zen. Alde batetik, Espainiako koroa aldarrikatzen zuten Madrilgo duke Karlos eta haren jarratzaileak. Bestetik, Amadeo I.ak, Espainiako Lehen Errepublika eta Alfontso XII.-ak izan zituen gobernuak. -
Period: to
Lehenengo errepublika
Espainiako Lehen Errepublika Espainian indarrean zegoen erregimen politikoa izan zen, Gorteek aldarrikatu zutenetik, 1873ko otsailaren 11tik, 1874ko abenduaren 29ra arte, Martínez Campos jeneralaren erabakiak Borboien monarkia berrezartzea ekarri zuen arte. -
Pavia estatu kolpea
Paviako estatu-kolpea edo, besterik gabe, Paviaren kolpea, Espainian 1874ko urtarrilaren 3an, Lehen Errepublikan, gertatu zen estatu-kolpe bat izan zen. Kolpe honek Manuel Pavía jenerala zuen buru, Gaztela Berriko kapitain nagusia. -
Konstituzioa
1876ko Espainiako Konstituzioa, ekainaren 30ean aldarrikatu zuen Antonio Cánovas del Castillok, eta Borboien berrezarpenaren oinarria izan zen.