PORTUGAL ETA GAZTELAREN ESPLORAZIOAK ARO MODERNOAN

  • 1415

    Ceutaren konkista

    Ceutaren konkista
  • 1417

    Sagres-eko Nautika Eskolaren sorkuntza

    Sagres-eko Nautika Eskolaren sorkuntza
    Henrike nabigatzaileak, Joanes I.a Portugalgoaren semeak, itsasoaren ezagutza hobetzeko eskola bat sortu zuen. Izan ere, marinel askok esperientzia falta zuten, baita Afrikaren hegoaldera nabigatzeko beldurra ere.
    Eskola hartan, espedizioetarako tripulazioak eta munduko hainbat lekutatik irisitako kartografoak prestatu ziren.
  • 1419

    Madeirako uharteen aurkikuntza

    Madeirako uharteen aurkikuntza
  • 1431

    Azoreetako uharteen aurkikuntza

    Azoreetako uharteen aurkikuntza
  • 1434

    Maroko hegoaldeko Bojador lurmuturra igaro

    Maroko hegoaldeko Bojador lurmuturra igaro
  • 1446

    Cabo Verde uhartedia hartu

    Cabo Verde uhartedia hartu
  • 1460

    Gineako golkoan barneratu

    Gineako golkoan barneratu
    Urte berean, Henrike Nabigatzailea hil ondoren, Portugalek hegoalderantz egiten jarraitu zuen, baina mantsoago.
  • 1482

    Diogo Caok Kongo ibaiaren bokalea aurkitu

    Diogo Caok Kongo ibaiaren bokalea aurkitu
  • 1487

    Bartolomeu Dias Afrikaren hego-muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi

    Bartolomeu Dias Afrikaren hego-muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi
    Aurkikuntza horiek, Indiako ozeanora pasabidea ireki zuten.
  • 1492

    Kristobal Kolonen lehen bidaia (1492-1493)

    Kristobal Kolonen lehen bidaia (1492-1493)
    Portugalen ukoaren ondoren, Gaztelara abiatu zen, eta hango monarkek eginkizuna finantziatzea erabaki zuten.
    1492ko abuztuaren 3an irten zen Palos de la Fronterako portutik. Hainbat aste pasa ondoren, kostaldera iritsi ziren 1492ko urriaren 12an. KUBA, BAHAMAK eta HISPANIOLA uharteak esploratu.
    Kolon hil zenean ere, Asiara iritsi zela uste zuen. Baina Ameriko Vespuziok frogatu zuen lur horiek beste kontinente batekoak zirela.
  • 1493

    Kristobal Kolonen bigarren bidaia (1493-1496)

    Kristobal Kolonen bigarren bidaia (1493-1496)
    Antilla Txikiak esploratu zituen. Hispaniola uhartean kolonoen lehenengo kokalekuak eraiki ziren.
  • 1494

    Tordesillasko ituna

    Tordesillasko ituna
    Gaztela eta Portugalen arteko lehia zela eta, monarka Katolikoek aita santuarengana jo zuten, har erabaki zezan aurkitzen ari ziren lurren gaineko eskubideez.
    Itunean meridiano bat egitea erabaki zuten (Azoreetatik 2.000 kilometrotara); hortik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat.
    Aurkikuntzaren ondorioz, itsasoz haraindiko bi inperio sortu ziren, Espainiarena eta Portugalena.
  • 1498

    Portugal Indiara iritsi

    Portugal Indiara iritsi
    1497an hasitako bidaia horrekin amaitu zen proiektu portugaldarra, eta hari eskerrak, Portugalek Indiako ozeanoan zuen presentzia finkatu zuen.
    Bidaia hori Vasco da Gamak zuzendu zuen. Lisboatik irtendako flota hau lau itsasontziz osatuta zegoen.
  • 1498

    Kristobal Kolonen hirugarren bidaia (1498-1500)

    Kristobal Kolonen hirugarren bidaia (1498-1500)
    Kontinentearen kostaldera iritsi zen; gaur egungo Venezuelara.
  • 1500

    Portugalek Brasil aurkitu

    Portugalek Brasil aurkitu
    Pedro Álvares Cabralek Indiara egin zuen bidaia batean aurkitu zuen, Afrikatik gehiegi urruntzeagatik.
  • 1502

    Kristobal Kolonen laugarren bidaia (1502-1504)

    Kristobal Kolonen laugarren bidaia (1502-1504)
    Karibe itsasoaren zatirik mendebaldekoena esploratu zuen.
  • 1519

    Munduari lehenengo itzulia, Lurra esferikoa delaren froga (1519-1522)

    Munduari lehenengo itzulia, Lurra esferikoa delaren froga (1519-1522)
    1519an, Fernando Magallanesek zuzendutako espedizio bat irten zen Sevillatik.
    Magallanes eta haren tripulazioa Amerikarren hegoaldera joan ziren kontinentearen ertzetik. 1520an, bi itsasoak elkartzen zituen itsasartea igaro zuten eta ozeano Barean barna jarraitu zuten Filipinetaraino. Han hil zen Magallanes, eta Juan Sebastian Elkanok ordezkatu zuen espedizioaren zuzendaritzan.
    Azken hau Moluketara iritsi eta 1522an Espainiara itzuli zen, Afrika ertzetik.