Pcr steps

PCR_History

By ederbal
  • Period: to

    PCR_Evolution

  • DNA Moztu

    DNA Moztu
    DNA irakurtzeko metodoak garatu baino lehenago, DNA mozteko (eta itsasteko) metodoak garatu ziren. 1950eko hamarkadatik ezagunak ziren DNA mozten duten murrizte-entzimak (baina zoriz mozten zuten DNA)
  • Lehen murrizte-entzima

    Lehen murrizte-entzima
    Hamilton O. Smith, Thomas Kelly eta Kent Wilcoxek, DNA sekuentzia jakin bat ezagutzeko eta mozteko gai zen lehen murrizte-entzima lortu zuten Haemophilus influenzae bakteriotik.
  • Erabilgarritasuna

    Erabilgarritasuna
    Beranduago Daniel Nathans and Kathleen Dannaek agerian utzi zuten murrizte-entzima mota hauen erabilgarritasuna DNA mapatzeko.
  • Lehen Gene sekuentzia

    Lehen Gene sekuentzia
    Walter Fiers eta bere taldeak lehenak izan ziren gene baten sekuentzia ebazten
  • SV40 birusaren Sekuentzia osoa (RNA)

    SV40 birusaren Sekuentzia osoa (RNA)
    Walter Fiersek & co. SV40 birusaren genoma osoaren sekuentzia ebatzi zuten. Sekuentziazio hau RNA mailan egin zuten. Talde honek garatutako teknikak ia edozein gene kopiatzeko oinarri izan dira.
  • DNA lehen sekuentziazioa

    DNA lehen sekuentziazioa
    DNA lehen aldiz sekuentziatu zen. Bi esperimentu ezberdinetan egin zen:
    - Alde batetik Fred Sanger estatubatuarrak egindako saiakera
    - Bestetik Walter Gilbert eta Allan Maxam estatubatuarrek egindakoa.
  • Nobel Saria: Medikuntza eta Fisiologia

    Nobel Saria: Medikuntza eta Fisiologia
    Werner Arberek, Nathansek eta Smithek Medikuntza eta Fisiologia Nobel Saria eskuratu zuten.
  • DNA birkonbinatzailea

    DNA birkonbinatzailea
    Arberrek murrizte-entzimak ere aztertu zituen. Beren lanari esker DNA birkonbinatzailearen teknologia garatu zen.
  • Nobel saria: Kimikan

    Nobel saria: Kimikan
    Sangerrek asmatutako experimentuak arrakasta handia izan zuen, DNA-sekuentzia luzeak arin eta zehatz sekuentziatzeko aukera ematen baitzuen. Gaur egun “Sanger metodoa” erabiltzen jarraitzen dugu. Sangerrek, jada 1958an intsulinan egindako lanagatik Kimikako Nobel Saria lortu zuenak, bigarren Kimikako Nobel Saria eskuratu zuen 1980an Gilbert eta Paul Bergekin batera.
  • PCR: Polymerase Chain Reaction

    PCR: Polymerase Chain Reaction
    Kary Mullis estatubatuarrak Polimerasaren kate-erreakzioa delako teknika garatu zuen (PCR, ingelesezko Polymerase Chain Reaction).
  • Kimikako Nobel Saria

    1971ean Kleppe eta bere lankideek oinarriak proposatu bazituzten ere, oro har teknika hau Mullisena dela onartzen da eta 1993an berak eskuratu zuen Kimikako Nobel Saria Michael Smith ingelesarekin batera.