-
Period: to
Ondare kulturalaren jatorria eta bilakaera kontzeptuala
Ondarearen kontzeptua ingelesez eta frantsesez esanahi ezberdina hartzen du. Izan ere, frantsesez aurreko belaunaldiek transmititu digutena azpimarratzen du eta ingelesez, berriz, etorkizuneko belaunaldiei transmititzen dietena nabarmentzen du. -
Period: to
XVIII. mendean ondarea altxor gisa kontsideratzen da
XVIII. mendean ondarearen jatorria bildumak egiteko interesean topatzen da. Epealdi honetan ondarea altxor bat balitz bezala kontsideratzen zen, historiaren lekuko hartuta. -
Period: to
XIX. mendean ondareari balio dokumentala ematen zaio
XIX. mendean, ondarea berez kultura bezala ulertuko da. Ondarearen balioa ez da soilik haren estetikarengatik izango, baizik eta ekarpen baten, sinesmen batzuen, bizitzeko modu baten etab. lekuko bezala kontsideratuko da. Hala ere, garai honetan, sektore nagusiek zuzendu eta kontrolatuko dituzte ondarea hautatzeko irizpideak zeintzuk izango diren. -
Period: to
XX. mendearen lehen erdialdean, ondarea ondasun komun bat bezala ulertzen da
Ondare kontzeptua komunitate baten identitate kultural baten lekuko gisa hartzen da. Era berean, haren balioa bere esanahiaren eta ematen zaion funtzio sozialaren arabera zehazten da. -
Period: to
XX. mendearen bigarren erdialdetik gaur egun arteko epealdian, ondarea baliabide sozial, ekonomiko eta kultural gisa hartzen da
Gaur egun, gero eta gehiago eskatzen da ondareak errentagarritasun ekonomikoa izan dezala, eta hau turismo kulturalaren bidez lortzen da. Turismo kulturalak komunitate bateko ekonomian eragin positiboa izan dezake, baina interes ekonomiko hau tradizioak dramatizatzea ekar dezake. Beraz, egun ondarearen hautaketari dagokionez, irizpide interpretatzaileen gainetik, irizpide ekonomikoak kontutan hartzen dira.