Ondare historiko-kulturalaren bilakaera

By oihangg
  • Period: to

    XVlll. mendean

    Ondarearen jatorria kolekzionismoarekiko interesean dauka hasiera. Kolekzionismo honetan sorturiko interesak ahalbidetu zuen beste garaietako objetuak ondare bezala hartzen. Praktika honek balio berezia eman zien objektu hauei, altxorrak bezala ulertzera iritsiz. Praktika hau hasiera batean eliteen eskuetan zegoen eta nazio baten prestigio eta izena handitu zezakeen.
  • Period: to

    XIX. mendean

    XIX. mendean ondareari dokumentuaren balioa esleituko zaio. Ondarea objektu bat izatetik kultura-ondasun bat izatera pasa zen.
    Baloratzen zena zer zen erabakitzen duten hautaketa-irizpideak sektore nagusiek kontrolatuko dituzte, erakundeen bidez. Gainera, eliteen prestigioa handitzeaz gain, kolonizazio testuinguruan, kultura batzuk beste batzuen gainetik jartzeko erabiliko zen.
  • Period: to

    XX. mendearen lehen erdia

    XX. mendetik aurrera, ondarea gizartearekin lotzen da, kolektibitatearekin. Ez dago gizabanakoaren ondarerik, "ondasun komun" bihurtzen baita. Zerbaiten balioa ez du berezitasunak zehazten, bere esanahiak baizik, gizarteak ematen dion balio sozialak. Ondarea talde baten indentitatea bihurtzen da, eta honen defentsa eta mantentzea hasi egiten da. Orokorrean, ondarea identitatea, ekonomia eta gizartearekin lotzen da.
  • Period: to

    XX. mendearen bigarren erditik gaur egun arte

    Ondarea baliabide gisa interpretatzea da gertatzen ari den joeretako bat. Ondarearen interesa elementu erakargarrienak sustatzean datza, etekin ekonomiko altuena lortzeko. Gainera, ekonomia handitzeko faktore potentziala bihurtu da. Karga bat izateari uzteko errentagarritasun bat eskatzen zaio ondareari. Errentagarritasun hau dela eta, ondarea komunitate batentzako diru sarrera-iturri bihurtzen den aukeraz pentsatzen hasten da, eta honen esplotazioari ekiten zaio, turismoaren bitartez.