-
1201
Kaiak Fernando VIII.aren garaikoak
Mutrikuko kaiak Fernando VIII.aren garaikoak ziren, XIII. mendearen lehen erdikoak -
"Antxirri" (Intxirri)
portuko inguru honetan zeuden etxe asko babesteko, 1730an horma bat eraiki zuten, -
"Kontxa Muturra" berreraiki
Kontxa muturra izenez ezagutzen den portuko lekua 1765an, bota eta berreraiki zuten -
Kontxa muturretik burumendirako bidea
1850 eta 1851 urteen bitartean kontxa muturretik atzekaldera bide bat eraiki zuten, etorkizun baten Danborra egongo zen tokirarte -
Evaristo Churrukaren portua
1877an Evaristo Churruca ingeniariari portua berritzeko enkargua egin zioten. Iparmendebaldean 178 metroko babes dikea "Danborra" eta Kristo zulotik "Moila zahar" deitzen diotena eraikitzeko. -
Astilleroko moila
Evaristo Churrucaren proiektua, Astilleroa izango zen moilarekin osatu zen. -
"Moila Berri" eraikitzea
Evaristo Churrukaren portua azken azpiegitura honekin osatu zen, bigarren moila bat eraikiz iparraldean, "Moila Berri" deitzen dioguna -
"Arriboteak"
Ramon Iribarrenek, portu barruko korronteak etsitzen ez zuela ikusita, "arriboteak" sortzea erabaki zuen, herriko harrobitik harri blokeak atera eta korrontea sortzen zen lekuetan botata, "Rampas rompeolas" -
Dike berriaren Portuen Ordenamendu Plana idatzi zen
Kanpoko dikearen sorrerarako ordenamendu plana idatzi zen -
Dikearen eta Olatu energia zentrala
Dikea eta bere olatu energia zentrala 2011an inauguratu ziren, baina oraindik dikearen muturrean 50 metro daude eraikitzeko, eta portuko sarrerako korronteek hor jarraitzen dute.