Pngtree pair of headphones on the water at nighttime image 2931863

Kontsumorako musikaren historia

  • Blues-a

    Blues-a
    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoa esan nahi zuen. Haien sentimenduak abesten zituzten. Askatasuna lortu zuten blues-musikariek bizimodu desberdina zuten, hoboing-a. Mugitzdn ibiltzen ziren musika jotzen, haiek egindako banjoekin (kalabaza luzeak, egurrak eta arrantzan egiteko sokak). Beti mugitzen zirenez, bideak, bidegurutzeetaz eta trenetaz hitz egiten zuten askotan. Robert Jonhson izan zen batera eta bestera ibiltzen ziren musikari haietako bat.
  • Gospela

    Gospela
    Gospel tradizionala, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koro batek egiten du, eta horretaz aparte bakarlari bat edo gehiago izan ahal ditu. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri bezala; Hammond organo baten laguntza oso garrantzitsua izaten da. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk.
  • Popa

    Popa
    Popa XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat eginda, komertziala eta itsaskorra. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan. Ingelesezko popular music hitzetik datorkio izena, hau da, herri musika esan nahi du, eta kultura musikal jendearen musikatzat hartu izan da. Ordezkari nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
    Rhythm and bluesa edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Izen hori Jerry Wexlerrek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard aldizkariko kazetari batek. Lehen Mundu Gerran 'race records' esaten zitzaion estilo horri. Aurrerago, R&B izenak ordezkatu zuen, gaizki ikusita bazegoen. Rhythm & bluesa Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen. Gitarra elektrikoa, pianoa eta bateria aztartu zituzten blues erritmo bizi hori lortzeko.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia
    1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Folk eszenak lotura estuak zituen Britainia Handiarekin eta AEBrekin: bietan zeuden jogailu akustikoak, kanta tradizionalak eta mezu sozialeko blues musika gustuko zuten folk-zaleak. Bob Dylan mugimenduaren bihotza bilakatu zen, Blowin’ in the Wind eta Master of War protesta-kantuekin.
  • Hard rock / rock gogorra

    Hard rock / rock gogorra
    Rocka-ren aazpigeneroa da, eta gai errebeldeak ditu nagusi. Gitarra distortsionatuak erabiltzen ditu, normalean elektrikoak, eta bateria gogorrekin akonpañatzen da normalean. Estilo honen sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, bakero estuekin eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudia osatzen dutena. Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker sortu zen.
  • Heavy metala

    Heavy metala
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa da. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan.
    Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea...
  • Soul-a

    Soul-a
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate Amerikarrak sortu zuten, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm & Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax diskoetxeetan, eragina izan baitzuten Amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garaian.
    Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruaren arteko elkarrizketa eta inprobisazioak dira.
  • Rocka

    Rocka
    Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da, eta 1970eko punk kulturak gotikoak, punk mugimendua eta emo azpikulturak ekarri ditu, besteak beste. Protesta-abestiaren folk-iturritik edan du rockak, eta, askotan, arrazaren, sexuaren eta drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu da musika estilo horrekin. Hainbat azpigenero ditu: blues rocka, folk rocka, country rocka, southern rocka, raga rocka eta jazz rocka…
  • Reggae

    Reggae
    Reggae musikaren aro hoberena izan zen, musikari eta eduki eta sentimenduak zituelako. Musikaren indarra oso handia eta indartsua zen, eta mundu osotik zabaldu zen, alde handi batetik Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musika estiloak lotura handia du rastafarien erlijioarekin.
  • Punk-a

    Punk-a
    Musika estilo bat izateaz aparte, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen musika ere bada. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren salketaren aurka sortu zen punka. Garage rockaren etikari asko zor dio: ez zen behar musikari buruz asko jakin, hiru akorde jakinda jo ahal zelako punka. Punkak bere kultura eragin zuen: gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, arropa puskatua, gustuko taldeen izenekin margoturiko kamisetak, gandorrak, kate-orratzak...
  • Diskoa

    Diskoa
    Disko musikaren sorlekua diskotekak dira, espezifikoki dantzan dago oinarritua,handik izena. Honen ikur nagusia garai hartako diskoteketako bola kristaldunak dira, eta genero horren buru bilakatu zen diskoteka nagusia, berriz, New York hiriko Studio 54 diskoteka. Musikari eta musika talde ezagunenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA. Zineman, bi film hauek generoaren ikur bilakatu dira: Saturday Night Fever (1979) eta Staying Alive (1983).
  • New wavea

    New wavea
    Ingalaterran, punk-aren ondoren new wave ere esaten zaio, eta hau ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslariaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie & the Banshees, Echo & The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, new wavean sortu zen talderik arrakastatsuenetarikoa Irlandako U2 izan zen, hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zelako.
  • Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika eta Indie mugimendua
    Alternative musika (musika alternatiboa) 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren. Diskoetxe independenteetara mugatuta, underground musika-joera ederra sortu zen, irrati eta aldizkari independienteei eta ahoz ahoko berriei esker.
  • Grungea

    Grungea
    Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuen Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen bezalako grunge taldeetan. Seattle hirian sortu zen estilo hori, Nirvanaren Nevermind diskoak sortu zuen lurrikarara arte. Melodikoago eta ekoizpenaren aldetik osatuagoa zen Nirvana, eta arrakasta handia izan zuen egunetik egunera munduan zehar. Honekin konparatuta, bazirudien gainerako estiloak zaharkituta zeudela.
  • Ragtimea

    Ragtimea
    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Hip hop-a / rapa

    Hip hop-a / rapa
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) egindako musika estiloa da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da. Auzo marjinalen inguruan sortu zen. Erritmo markatu baten gainean hitz egiten egindako eskaera eta kritika sozialez betetako hitzak dira raparen gauza inportanteena. Abesten dutenei rap-kantari edo MC deitzen zaie, eta musika fondoz jartzen dutenei, berriz, DJ. Eminem adibidez oso famatua da, abeslaria da