-
1959an Cobol-aren garapena izan zen
1959tik 1961era bitartean bideraturiko programazio-lengoaia da. COBOLen ezaugarri nagusia irakurtzeko erraztasuna da. Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak eskatzen duen lengoaia izatea, datuen egituretan egiten duen enfasia eta ingelesaren antzeko sintaxia dira lengoaia honek halako arrakasta izateko arrazoiak -
1969ean Arpanet garatu zen
Arpanet konputagailu sarea, martxan jarri zen lehen pakete kommutazio sarea izan zen. Estatu Batuetako Defentsa Sailaren eskakizun bat medio sortu zen, herrialdeko erakunde ezberdinak elkar komunikatzeko helburuarekin -
1970an Unix sortu zen
AT&Tko Bell laborategien langile talde batek garatutako ordenagailuentzako sistema eragilea da eta garatzaileen artean Ken Thompson, Dennis Ritchie eta Douglas McIlroy zeuden. -
1979an Lehenengo ordenagailua Laptop formarekin egin zen
1982ko apirilan salgai jarri zen lehenengo ordenagailu portatila, GRiD Compass 1101 izenekoa. Bill Moggridge diseinatzaile britainiarrak sortu zuen -
1991an Linus Torvalds Linux-en lan egiten hasi zen
Linus Torvalds software ingeniari finlandiar-amerikarra da Linux sistema eragilearen nukleoaren sortzailea da. Nukleo hori erabiltzen dute GNU/Linux, Android eta Chrome OS sistema eragileek. Git bertsio-kontrolerako sistema banatua ere sortu zuen. -
1995an Windows 95 ailegatu zen
Sistema eragile grafikoa da. 1995eko abuztuaren 24ean kaleratu zen, Microsoft enpresaren eskutik,eta salmenta arrakasta handia izan zuen -
1996an Steve jobs Apple-era bueltatu zen
Steve Jobs enpresaburua eta informatikaria izan zen, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatua zen.
Berak sortutako enpresaren zuzendaritza batzordearekin arazoak eduki ondoren, 1985. urtean kaleratu zuten Apple Computeretik, ondoren NeXT konpainia sortu eta geroago Apple Computerek xurgatu zuen . Jobs ia heriotzara arte izan zen bere lehendakaria. -
1999an Napsterren sorrera
P2P sareen munduko aitzindaria. Erabiltzaileek MP3 fitxategiak libreki partekatzen dituzte, beraz, diskoetxeak, musikariak eta erakundeek copyrightaren urratzeak ulertzen zutenaren aurka hasi ziren. Epaileak Napsterren itxiera agindu zuen 2001ean. -
2000an wikipediaren hasiera
Wikipedia Interneten jaiotako entziklopedia askea da. Hizkuntza askotan eskaintzen da eta Creative Commons lizentziapean ekoizten da. Wikipedia Wikimediaren proiektu bat da eta bertan copyrightik gabeko liburu, irudi, hiztegi, hizkuntza ikastaroak… eskaintzen dir