-
Enigma
Bigarren mundu gerrak bultzada erabakigarria eman zion ordenagailuen garapenari. Alemaniar armadak ENIGMA (1918) modeloa eraiki zuen, mezu enkriptatuen transmisio makina bat beraien tropen arteko transmisioak ziurtatzen zituenak. -
Z1
1938.urtean Konrad Zusek sortua. Programaz kontrolatutako lehen konputagailua izango da. Zulatutako zinta batetik aginduak (instrukzioak) irakurtzen zituen kalkulagailu mekaniko baten antzerakoa izango da. Zoritzarrez 43an suntsitu zuten 2. Mundu Gerraren ondorioz. -
Period: to
Lehen belaunaldia
-
Eniac
Bigarren mundu gerra garaian , Pennsylvaniako Unibertsitateko J.W. Mauchly eta J.P. Eckert-ek ENIAC eraiki zuten, denetarako erabiltzeko lehen ordenagailua. Jende aurrean 1946.ean aurkeztua, 25m luze eta 2,5m altueran neurtzen zituen. Nahiz eta meritu guztia bi gizon hauek eraman, benetan 6 emakume izan ziren programatu zutenak. (Wikipedian dituzue beraien izenak) -
Transistorearen asmakizuna
Informatika eta elektronikan gertakaririk handienetarikoa egoera solidoko transistorearen asmakizuna izan zen 1948. urtean. Lan honegatik asmatzaileek Fisikako Nobel Saria jaso zuten 1956.ean. Gailu honek ordenagailuen bigarren belaunaldia ekarriko du. Belaunaldi honetan, huts balbulak transistoreengatik ordezkatzen dira. Ordenagailu komertzial txikiagoak eta fidagarriagoak eraikitzen dira transistoreak, triodoak, erresistentziak, eta kondentsadoreak erabiliz zirkuitu logikoak egiteko. -
Period: to
Bigarren belaunaldia
-
Zirkuitu integratua
- urtean, Jack S. Kilby (1923-2005) ,Texas Instruments enpresako ikerlariak, lehen chip edo zirkuitu integratua fabrikatu zuen. Zirkuitu integratu bat transistore kopuru handi batez osaturik dago eta honek ordenagailuen tamaina izugarri txikitzea ekarriko zuen.
-
Period: to
Hirugarren belaunaldia
-
lehen mikroprozesatzailea
Intel: 1971. urtean mikroprozesatzailea (Intel 4004) sortzen du eta honek ordenagailuak askoz ere txikiagoak egiteko aukera dakar. Mikroprozesatzailea kalkulurako eta informazioaren trataerarako elementu zentrala izango da. -
Period: to
Laugarren belaunaldia
-
Microsoft enpresaren sormena
- urtean Microsoft sortu zuten Paul Allen (1953) eta Bill Gatesek (1955).
-
Apple enpresaren sormena
70ko hamarkada erdialdera, ekipo hobeak eta programazio lengoai berriekin informatika industria moduan finkatzen da Hardware eta Software enpresak berriak agertuz. Honela, 1977.urtean Stephen Wozniak (1950) eta Steve Jobs-ek (1955-2011) Apple Computer konpania sortu zuten ordenagailu pertsonalak fabrikatzeko. -
IBM enpresaren sormena
- urtean IBMek plazaratu zuen lehen PCa (IBM PC) gaur egun ezagutzen ditugun moduan, Intelen 8086 mikroprozesadorea zutelarik barruan. IBMek Microsofti agindu labur eta errazekin edozein erabiltzailek PCa erabiltzeko sistema eragile bat eskatu zion, eta honela jaio zen MS-DOS (MicroSoft Disk Operative System)
-
Period: to
Bosgarren belaunaldia
-
Internet
Internet: 1990.urtean WorldWideWeb (nabigatzailea) eta lehen zerbitzaria sortu ziren. 1991.ean aurkeztu WWWa.
Gaur egun oraindik Internet garatzen jarraitzen da. Mundu mailan konektaturik dauden ordenagailuen artean datuak eta baliabideak partekatzeko aukera ematen duen sareen sarea. -
Windows 95
Windows 95 (1995) Benetako SE: MSDOS eta Windows 3.1 ordezkatuz. -
Windows 7
Windows 7 Microsoft Windows-en bertsio bat da, Microsoft Corporation-ek ekoitzitako sistema eragileen lerroa. 2009ko urrian kaleratu zen. Bertsio hau ordenagailuetan erabiltzeko diseinatu zen, etxeko eta bulegoetako mahaigaineko ordenagailuetan barne. -
Windows 8
Windows 8 Microsoft Windows-en etendako bertsioa da, Microsoft-ek garatutako sistema eragileen lerroa, ordenagailu pertsonaletan erabiltzen zena, etxeko eta negozioetako mahaigaineko ordenagailuetan, ordenagailu eramangarrietan, netbook-etan, tabletetan, zerbitzarietan eta multimedia zentroetan barne. Bere aldaketa nagusia Hasiera Menua kentzeko erabaki eztabaidagarria izan zen -
Windows 10
Windows 10 Microsoft-ek Windows NT sistema eragileen familiako parte gisa garatutako sistema eragilea da.7 2014ko irailean aurkeztu zen ofizialki, eta ondoren Build 2014 konferentzian erakustaldi laburra egin zen. 2014ko urrian probatutako beta fasean sartu zen eta 2015eko uztailaren 29an zabaldu zen jendaurrean.8 -
Windows 11
Windows 11 Microsoft-ek garatutako Windows5 sistema eragilearen azken bertsioaren izena da, sistema eragilearen aurreko bertsioaren oinordekoa izateaz gain, Windows 10.67 2015ean kaleratutako Windows 10.67.8 2021eko urriaren 5ean kaleratu zen ofizialki. Doako eguneratzea Windows 10-ren Windows Update-ren bidez, sistema eragile berriaren zehaztapen tekniko bateragarri batzuk betetzen dituzten ordenagailuentzat.9