-
Ikasle ordezkariaren azalpena
Gela bakoitzak ordezkaria eta ordezkoa hautatu behar ditu. Urriaren 1ean tutoreak ordezkarien funtzioak eta zereginak azalduko ditu. -
Aurkezteko epea
Urriaren 7tik 20ra, ikasleak ordezkari izateko aurkezteko epea zabalik egongo da. -
Bozkaketa
Urriaren 25tik 30ra, bozkaketa egingo da. Bozkaketa tutorearen ardurapean egingo da eta botoa isilpekoa izango da.
a) Hautagairik balego, ikasle bakoitzak zerrendako ikasleen artean 2 aukeratuko ditu. Boto gehien duten 2 ikasleak izango dira.
b) Hautagairik ez balego, ikasle bakoitzak gelako 2ren izenak proposatuko ditu. Ordezkari eta ordezko kargua egokitu zaien ikasleek karguari uko egitea erabaki dezakete Horrela bada, boto gehien lortu dituen hurrengo ikaslea izango da, -
Kontseilua eratua
Azaroaren 1ean Ikasleen Kontzeilua eratuko da -
Hezkuntza batzordea
Azaroaren 20an Ikasle Kontzeluan Hezkuntza-batzordera joango diren ordezkariak aukeratuko dituzte. -
Zuzendaria hautatzeko prozesua
Ikastetxeko zuzendariak karguan lau urte daramatzanean, zuzendari berria hautatzeko prosezua hasiko da.
Martxoaren 1ean, hezkuntza-batzordeak, irakasle-klaustroak erabakitako bi kiderekin eta irakasle ez diren hezkuntza-batzordeko beste bi kiderekin (ikasleek ez dute parte hartuko erabaki horretan) hautapen prozezua bideratuko du. -
Zuzendari kargurako harautegia aurkeztu
Martxoaren 15ean zuzendariak irakasle-klaustroari adieraziko dio bi asteko prozezua zabaltzen dela, zuzendari kargurako arautegiak aurkezteko. -
Balorazioa
Apirilaren lehen bi asteetan, hezkuntza-batzordeak zuzendari kargurako aurkeztutako irakasleen balorazioa egingo du. -
Autagairik ez balego
Zuzendari izateko autagairik ez balego, apirilaren bigarren hamabostaldian, zuzendaritza taldeak autaketa bideratu eta egindako aukeraketa hezkuntza-batzordean azalduko du. -
Zuzendari berria
Maiatzaren lehen astean, hezkuntza-batzordeak zuzendari berria izendatuko du.