Images

II MUNDU GERRA

  • Alemaniako armadak Polonia inbaditu zuen

    Alemaniako armadak Polonia inbaditu zuen
    Poloniako inbasioa:
    Europan gerra 1939ko irailaren 1ean hasi zen, Alemaniak Poloniari eraso egitean. Hitlerren asmoak Danzig hiri askea (non alemaniarrak eta poloniarrak bizi ziren) menderatzea eta hiri hau Alemaniarekin lotzeko korridorea lortzea izan ziren. Nazioarteko komunitatearen aurrean, mugan aldez aurretik prestatutako gatazka erabili zuen. Irailaren 3an, Erresuma Batuak zein Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari.
  • Sobietarrek eraso egin zioten Finlandiari, Mainilako istilua aitzakia bezala jarri ondoren.

    Sobietarrek eraso egin zioten Finlandiari, Mainilako istilua aitzakia bezala jarri ondoren.
    Neguko Gerra deritzonak, Finlandia osoa hartzea zuen xede, eta, inbasio hau legeztatzeko, Finlandiako Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zen, Otto Kuusinen presidente zuela, nork Sobietar Batasunera ihes egin zuen, bere alderdia Finlandiako Gerra Zibilean garaitua izan ondoren.
    Gerra, Moskuko Bake Hitzarmenarekin amaitu zen, 1940ko martxoak 13an sinatu zena.
  • Alemaniak Norvegia eta Danimarka inbaditu zituen.

    Alemaniak Norvegia eta Danimarka inbaditu zituen.
    Alemaniarrek, alde batetik, Suediako burdin hornidurak ziurtatu nahi zituen, Alemaniara Narvik portu norvegiarretik baitzekarten. Baina beste alde batetik, horrela Norvegia ez aliatuen eskuetara eroriko, Alemaniako portuen aurkako enbargoa indartzeko asmoa izanez gero. Danimarkaren balio estrategikoa ez zen hain handia, baina herrialde horretako kaietatik aise iristen zen Norvegiara.
  • Alemaniak Herbehereak eta Belgika inbaditu zituen.

    Alemaniak Herbehereak eta Belgika inbaditu zituen.
    Poloniako inbasioa burututakoan, naziak Frantziaren kontrako borroka prestatzen hasi ziren. Euren egitasmoa zen Belgika eta Luxenburgo artean dagoen Ardenak izeneko lurralde oihantsuan armadaren multzo nagusia kokatzea, gerra gurdiek zeharkatu ezin izango zutelakoan, zakar defenditu baitzuten aliatuek. Horretarako, naziek Herbehereak, Belgika eta Luxenburgo herrialde neutralak inbaditu behar izango zituzten.
  • Frantzia galtzaile.

    Frantzia galtzaile.
    Frantziaren porrota saihestezina zela ikusita, Mussoliniren Italiak probestu zuen ekainaren 10ean Frantziari gerra deklaratzeko. Ekainaren 14ean Parisen sartu ziren naziak. Armistizioa ekainaren 22an sinatu zuten Frantziak eta Alemaniak. Alemaniaren menpean Frantziako iparraldea eta mendebaldeko kostaldea geratu zen. Horren hegoaldean, gobernu kolaboratzailea eratu zen, zeinek Vichy zuen hiriburua eta Philippe Petain gobernuburua. Haien aurrean, Charles de Gaulle jenerala zegoen.
  • SESBek Estonia, Letonia eta Lituania anexionatu zituen.

    SESBek Estonia, Letonia eta Lituania anexionatu zituen.
    Molotov-Ribbentrop ituna Alemania naziak eta Sobiet Batasunak hitzartutako akordioa da, elkarren kontra ez erasotzeko. Itunak protokolo sekretua ere bazekarren. Horretan,
    Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania herrialde neutralen berrantolaketak lurralde eta politika mailetan aipatzen ziren espreski. Hori dela eta, herrialde horiek okupatu zituzten eta Sobiet Batasunari, Alemaniari edota bioi lurraldeen eremu bat ematera behartu zuten.
  • Alemaniak SESB inbaditu zuen.

    Alemaniak SESB inbaditu zuen.
    1941eko ekainaren 22an, Napoleonek aukeratutako egun berean, hasi zen Bizargorri Operazioa. Ustekabean harrapatu zuten Mosku, nahiz eta erasoa egunen batean espero. Izan ere, Molotov-Ribbentrop itun sekretua zela eta (1939ko abuztuan sinatua), SESB eta Alemania aliatuak ziren.
    Erasoa hiru frontetan zegoen antolaturik: lehenengoa iparraldera begira, Leningradera; bigarrena, Moskuko bidera; eta hirugarrena, Donetsk industria eskualdera eta Kaukasoko petrolio zelaietara.
  • Estatu Batuak gerran sartu ziren (Pearl Harbor).

    Estatu Batuak gerran sartu ziren (Pearl Harbor).
    Amerikarren galerak gogorrak izan ziren: hildakoen kopurua 2.400ra hurbiltzen da, gerraontzi asko kaltetuta suertau ziren eta baseko hegazkineria gehiena suntsituta. Nolanahi ere, erasoaren jomuga nagusia izan ziren lau hegazkin-eramaileak salbatu ziren, basean ez zeudelako. Gainera, Pearl Harborko portuko kalteak aise konpondu ziren, eta erregai biltegiak, ezinbestekoak itsas armada hankamotz ez ibiltzeko, ukitu gabe utzi zuten.
  • Alameingo gudua.

    Alameingo gudua.
    Bernard Montgomery 8. armada britainiarraren buru izendatu zuten. Urrian iritsita, soldaduen kopuruaren aldetik aliatuen nagusitasuna jadanik agerikoa zen. Urriaren 23tik azaroaren 4 arte El Alamein bataila burutu zen, non aliatuek garaipen osoa eta erabakigarria eskuratu zuten. Afrika Korpsetik geratzen zen apurra Libia eta Tunisia aldera abiatu zen ihesean.
  • Alemaniaren Stalingradoko porrota.

    Alemaniaren Stalingradoko porrota.
    Stalingradeko azken tropa alemaniarrak 1943ko otsailaren 2an errenditu ziren. Alemaniak 6. armada osatzen zuten 300.000 soldatutik 96.000 besterik ez ziren Stalingradetik bizirik atera. Hauxe izan zen Bigarren Mundu Gerrako norabidea aldatu zuen une garrantzitsuenetako bat.
  • Ingelesen eta amerikarren lehorreratzea Sizilian.

    Ingelesen eta amerikarren lehorreratzea Sizilian.
    Aliatuak (Britainiar, estatubatuar eta De Gaulle jeneralaren Frantzia Libre izeneko armada) Tunisia, Algeria eta Marokoz jabetu eta Afrika iparralde osoa kontrolatuko zuten. Italia inbaditzeko plataforma prest zegoen beraz.Aliatuek Sizilia eta Calabrian lehorreratu eta Italia hartu zuten.
  • Alemaniarrek galtzaile Kursken. Italian Viktor Emanuel III.nak Mussolini kargutik kendu.

    Alemaniarrek galtzaile Kursken. Italian Viktor Emanuel III.nak Mussolini kargutik kendu.
    Prokhorovka auzoa, hiriaren hegoaldean, Kurskeko guduaren erdigunea izan zen. Gudua SESBen eta alemaniar inbaditzaileen artean gauzatu zen, hori bai, alemaniarrek beti ere hungariar eta italiarren laguntzarekin.
    Bestalde, Viktor Emanuel III.nak Mussolini kargutik kendu zuen eta, haren ordez, Pietro Badoglio mariskala izendatu zuen gobernuburu. Hori guztia ez zen erregearen izen ona mantentzeko aski izan.
  • Aliatuen Normandiako lehorreratzea.

    Aliatuen Normandiako lehorreratzea.
    Normandiako Lehorreratzea Bigarren Mundu Gerran Alemaniaren eta Aliatuen artean burututako borroka izan zen, 1944ko ekainaren 6an hasia. Neptuno Operazioa, erasoaren lehendabiziko fasea 1944ko ekainaren 30ean bukatutzat jo zen, eta, Overlord Operazioa, zeinek lehenengo eraso hori nahiz frontea egonkortu arteko gudak ere bere baitan hartzen zituen, ofizialki, 1944ko abuztuaren 19an, Sena ibaia zeharkatzean, amaitu zen. Normandiako Lehorreratzeak gaur egun ere itsasotik egindako eraso handiena da,
  • Alemaniarren kontraerasoa Ardenetan.

    Alemaniarren kontraerasoa Ardenetan.
    Abenduan alemaniarrek kontraerasoa burutu zuten, Ardenetako bataila izenekoa, Antwerp hiria berreskuratzeko asmotan, zeren, hala gertatuz gero, aliatuen hornigai-bidaltzea etenda gertatuko litzatekeen eta aliatuen frontea erdibituko litzatekeen. Hasierako garaipenak gorabehera, nazien hegazkineria oso kaltetuta atera zen, eta, urtarrilerako, galdutako lurraldea berreskuratu zuten aliatuek.
  • Aliatuen lehorreratzea Japoniako Iwo Jiman.

    Aliatuen lehorreratzea Japoniako Iwo Jiman.
    Iwo Jimako gudua, Bigarren Mundu Gerrako Ozeano Bareko Frontean jazo zen gudu garrantzitsua. Estatubatuarrek Iwo Jima japoniar irla konkistatzeko operazio militarrak abiatu zuen Bigarren Mundu Gerrako gudurik ezagun eta aldi berean odoltsunetakoa. Gudua 1945eko otsailaren 19an —estatubatuarrak irlan lehorreratu zirenean— hasi zen, eta martxoaren 26an amaitu.
  • Alemaniaren errendizioa baldintza gabekoa.

    Alemaniaren errendizioa baldintza gabekoa.
    Defentsa alemaniarra zibilek, horietako asko nerabeek, auzoz auzo eta kalez kale, pixkanaka pixkanaka hiriburua menderatuz joan ziren. Hitlerrek ihes egiteari uko egin zion, eta, apirilaren 30ean, sobietarrak kale batzuk haratago zeudela, bere buruaz beste egin zuen. Berlin maiatzaren 2an erori zen. Karl Dönitz almiranteak, Hitlerren ondorengoak, maiatzaren 7an baimendu zuen Jodl jenerala Alemaniaren baldintzarik gabeko errendizioa onar zezan. Honela, Europako frontean amaitu zen gerra.
  • Bonba atomikoa jaurti Hiroshiman.

    Bonba atomikoa jaurti Hiroshiman.
    Uztailean, Manhattan Proiektuari esker, munduko lehen bonba atomikoa sortu zen. Harry S. Truman AEBetako presidente berriak arma berri hori erabiltzeko deliberoa hartu zuen, Japoniak lehenbailehen amore ematera behartzeko. Abuztuaren 6an Hiroshima hirian lehertu zuen asmo belikoak zituen lehen bonba atomikoak. Hiria erabat txikituta eta 75.000 hildako zituen ondorio. Abuztuaren 9an Nagasakin, paretsuko hondamendia eraginda, bigarrenak lehertu zuen.
  • Bonba atomikoa jaurti Nagasakin.

    Bonba atomikoa jaurti Nagasakin.
    Hiriak historiako bigarren bonbardaketa atomikoa nozitu zuen 1945eko abuztuaren 9an, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuen armadak burutua.
  • Japoniaren errendizioarekin gerra armatuaren bukaera.

    Japoniaren errendizioarekin gerra armatuaren bukaera.
    Abuztuaren 15ean, Hirohito Japoniako enperadoreak irratian herrialdeari errendizioa jakinarazi zion, nahiz eta gobernuko zati bat borrokan jarraitzearen alde egon. Irailaren 2an errendizio ofiziala sinatuta amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.