GERREN ARTEKO GARAIA

  • Ekonomia Gerraondoko lehen urteetan.

    Ekonomia Gerraondoko lehen urteetan.
    Gerraondoko lehen urteetan, kaotikoa zen munduaren egoera ekonomikoa:
    - Estatu Batuak, Japoniak eta herrialde neutral batzuek 1914 aurreko produkzio maila gainditu zuten.
    - Austriak, Hungariak eta Alemaniak oso inflazio altua izan zuten eta kiebra jotzeko puntuan egon ziren.
    - Frantziak gerrak eragindako suntsiketari aurre egin behar zion.
    - Erresuma Batuak, industria alorrean, Japonia eta Estatu Batuen lehia pairatu behar izan zuen.
  • Demokrazia burgesaren krisia

    Demokrazia burgesaren krisia
    Italia Guerra Handia garailea izan zen, hala ere:
    -Ez zituen bake itunetan lortu nahi zituen lurraldeak.
    -Kanpoko zor handia, ekoizpen industrial baxua eta inflazioa pairatu behar zituen.
    -Langabeziak, grebek eta gatazka sozialek gora egin zuten.
    -Ezegonkortasun politikoa pairatu behar zuen (koalizio gobernuak, talde ez demokratikoen gorakada).
  • Period: to

    Faxismo Italiarra

    Faxismoa Italian hasi zen, 1922an eta faxismoaren zenbait ezaugarri hauek ziren; ·Bizitzako arlo guztiak kontrolatzen zituen.
    ·Alderdi bakarreko sistema politiko diktatorialaren alde zegoen.
    ·Faxismoa ideología antikomunista erradikala zen.
    ·Arrazismoa.
    ·Aurkari politikoen kontrako indarkeria babesten zuen.
    ·Alderdi faxistek masak mobilizatzea zuten.
    ·Printzipio maskulinoak goraipatzen zituzten.
    ·Interbentzionimso ekonomikoa.
  • Lehen fasci di combattimento

    Lehen fasci di combattimento
    1919an, Benito Mussolinik lehen fasci di combattimento eratu zituen: ideologia nazionalistako eta balio militarrez hornituriko herritarren bandak. Helburua: Langile eta nekazarien mugimenduen kontra borrokatzea.
  • Ekonomia 20. hamarkadan

    Ekonomia 20. hamarkadan
    Lehen Mundu Gerraren hondamenengatik, Europak bere nagusitasun ekonomikoa galdu zuen eta Estatu Batuen mende geratu zen.
    - Aliatuek milioika dolar zor zizkieten Estatu Batuei. Aliatuek espero zuten Versaillesko Itunean Alemaniari inposaturiko guerra ordainekin pagatzea.
    - Alemaniak mailegu oso handiak eskatu behar zizkien Estatu Batuei gerra ordainak pagatzeko.
  • Period: to

    Nazismoa

    Nazismoa Alemanian 1933tik 1945era (eta Austrian 1938tik) boterean egon zen erregimenaren (Hirugarren Reicha) ideologia da. Nazismoak faxismoarekin harreman zuzena du, eta ezaugarri nagusietako bat arrazismoa du.
  • Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren (NSDAP) sorrera.

    Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren (NSDAP) sorrera.
    Alderdi arrazista, nazionalista, antisemita, antiparlamentarioa eta antikomunista. Versaillesko Itunaren aurkakoa zen, eta bere proiektu Nagusia zen alemaniar ariar guztiak proiektu nazional bakarrean biltzea.
  • Adolf Hitler eta NSDAP

    Adolf Hitler eta NSDAP
    1921eko uztailean, Adolf Hitler alderdiko buru izendatu zuten.
  • Alderdi Nazional Faxistaren sorrera

    Alderdi Nazional Faxistaren sorrera
    1921ean, Alderdi Nazional Faxista sortu zen, baina hauteskundeetan bakarrik 35 diputatu lortu zituen. Jarduera politikoarekin batera, bortizkeria eta erasoak ere praktikatzen zituen Alderdiak eta 1922ko greba orokarraren kontra borrokatu zuen. Ondorioz, erdi eta goi mailako klasearen sinpatia erakarri zuen, faxistek martxan mantendu zituzten posta, tren eta autobus zerbitzuak.
  • Totalitarismoaren gorakada

    Totalitarismoaren gorakada
    Faxismo hitzak (latineko fasces-etik, sorta edo batasuna) Europan gerren arteko garaian sortu ziren mugimendu nazionalista erradikalak izendatzen ditu.
  • Benito Mussoliniren diktadura

    Benito Mussoliniren diktadura
    1922ko urrian, Viktor Emmanuel III.a erregeari eskaini zitzaion Mussolini, krisia kontrolatzeko eta gainditzeko eta Erromako Martxa konbokatu zuen: milaka alkandora beltz joan ziren Erromara eta hiriburuaren kanpoaldean kontzentratu ziren. Azkenean, erregeak koalizio-gobernu bat osatzeko eskatu zion Mussoliniri eta parlamentuak botere bereziak eman zizkion.
  • Garagardotegiko Putscha

    Garagardotegiko Putscha
    1923ko azaroan, naziak saiatu ziren estatu kolpe bat ematea Munichen, “Garagardotegiko Putscha” baina huts egin zuen eta, ondorioz, buruzagi nazi batzuk kartzelara bidali zituzten, Hitler barne.
  • Dawes plana

    Dawes plana
    Zorren eta Gerra ordainen sistema antolatzeko Dawes Plana sortu zen 1924an. Charles Dawes sortu zuena.
  • Mussoliniren botere jabetua

    Mussoliniren botere jabetua
    1924an, hauteskunde-lege onartu ostean, faxistek eta gobernuaren aldeko alderdiak irabazi zituzten hauteskundeak, erasoez eta bortizkeriaz bultzatu zuten kanpaina ondoren. Mussolini, boterea jabetuta eta erregearen babesarekin, hasi zen diktadore moduan jokatzen: prensa eta bilera askatasuna ezabatu eta oposizioko partiduen parlamentariei aulkiak kendu zizkien.
  • Hedapen ekonomikoa 1925etik aurrera: (“Hogeiko Hamarkada zoriontzua”)

    Hedapen ekonomikoa 1925etik aurrera: (“Hogeiko Hamarkada zoriontzua”)
    1925etik aurrera, Estatu Batuak produkzio jardueraren eta nazioarteko kontsumoaren hedapenaren liderrak izan ziren Estatu Batuak. Automobilak eta elektrotresnak seriean fabrikatzen ziren, eta prezioak merkeagotu egin ziren. Produktibitatea handitu egin zen eta enpleguak eta soldatak ere gora egin ziren. Ondorioz, erosketa ahalmena areagotu zen. “Hogeiko hamarkada zoriontsua” deitzen zitzaion garai hari.
  • Alderdi miliziaren sorrerak

    Alderdi miliziaren sorrerak
    1925ean, Hitlerrek bere lidergoa sendotu zuen, eta Alderdi Nazia berrantolatu egin zen. Alderdiaren miliziak eratu ziren: -SA edo Eraso Sailak; modu militarrean zeuden antolatuak, uniformeekin (alkandora arreak) eta arma arinekin.
    -SS, eliteko erakunde militarizatua, führerra babesteko eginkizuna zuena. Führer (gidari) deitzen zioten Hitlerri, Alderdi Naziaren buruzagi gisa.
  • Period: to

    Italiar Estatu Totalitario

    1925 eta 1926 bitartean “lege guztiz faxistak” (leyes fascistísimas) ezarri zituen:
    1. Mussolini capo di Governo izendatu zuen bere burua.
    2. Alderdi faxista zen alderdi legal bakarra, gainerakoak deuseztatu egin zituzten.
    3. Sindikalismo bertikal korporatiboa ezarri zen.
    4. Heriotza zigorra ezarri zen berriz.
    5. OVRA fundatu zen, ezkutuko polizia politika.
    6. “Estatuaren defentsa” izeneko epailmahi bat eratu zen, Mussolinik berak izendatua.
  • 1929ko crasha

    1929ko crasha
    1929ko urrian Wall Streeteko burtsaren akzioen prezioak oso altuak zeuden espekulazioagatik. Hala ere, krisis industrialagatik, momentu batean akzioen prezioak behera egiten hasi ziren eta beldurra eragin zieten inbertitzaileei.
    Horren ondorioz, hasi ziren akzioak saltzen galduak murrizteko.
  • Laterango Ituna

    Laterango Ituna
    Elizarekiko harremanak normalizatu egin ziren: Mussolinik eta Pio XI.a Aita Santuak Laterango Itunak sinatu zituzten 1929an. Haien bidez sortu zen Vatikanoko Hiriaren Estatua.
  • Astearte Beltza

    Astearte Beltza
    Asteartean, “Astearte Beltza”, berriro eskaini ziren 16 milioi akzio eta, egun bakarrean, urte bateko irabaziak galdu ziren.
  • Ostegun Beltza

    Ostegun Beltza
    1929ko urriaren 24an, “Ostegun Beltzan”, beldur ikaragarri bat zabaldu zen eta 13 milioi akzio salgai jarri ziren. Ordu gutxitan kiebra jo zuen New Yorkeko merkatuak.
  • Depresio Handia

    Depresio Handia
    Burtsa behea jotzeak kate-erreakzioa eragin zuen: burtsatik bankuetara eta handik produkzio jarduerara. Krisiak hurrengo urteetan jarraitu zuen. Krisialdi honetan batez ere langabezia bultzatu zen.
  • Alemaniako 1930ko hauteskundeak

    Alemaniako 1930ko hauteskundeak
    1930ko hauteskundeetan Alderdi Naziak 107 aulki lortu zituen.
  • Depresio Handiari aurre egiteko politika ekonomikoak

    Depresio Handiari aurre egiteko politika ekonomikoak
    1932ko hauteskundeetan galdu zuen lehendakaritza Hooverrek. Flanklin D. Roosevelt hautagai demokratak irabazi zuen. Roosevelten administrazioak plan ekonomiko berri bat bultzatu zuen, “New Deal” deitzen zela, herrialdea Depresio Handitik ateratzeko.
  • Alemaniako bigarren 1932ko hauteskundeak

    Alemaniako bigarren 1932ko hauteskundeak
    1932ko hauteskundeetan naziek 196 diputatu lortu zituzten eta komunistak gora egin zuten. Nahi gabe ere, eta presio handia eragiten ziotela, Hindemburgek kantziler izendatu zuen Hitler 1933ko urtarrilan.
  • Alemaniako 1932ko hauteskundeak

    Alemaniako 1932ko hauteskundeak
    1932ko hauteskundeetan 230 aulki lortu zituen. Naziak bihurtu ziren alemaniar parlamentuko (Reichstag) lehen indar politikoa. Hindemburg presidenteak Hitler kantziler izendatu nahi ez zuenez, berriro hauteskundeak iragarri zituen.
  • New Deal

    New Deal
    Roosvelt lehendakaritza heldu eta gero erreforma programa bat antolatu zuen krisia onbideratzeko. New Deal (tratu berria) planak estatuaren interbentzionismo ekonomikoa eta merkatuko legeen eta jabetza pribatuaren errespetua konbinatu zituen. -Helburua: ekonomia suspertzea zen, prezioen, kontsumoaren eta inbertsioaren hazkundea ekartzeko neurriak aplikatuz.
  • Period: to

    New Deal (Lehen fasea)

    ·Finantzen alorrean: Dirua kontrolatzeko xedea zuen. Horretarako, itxi egin ziren egoera txarrean zeuden bankuak.
    ·Laborantzaren alorrean: Gutxieneko prezioak finkatu ziren laborantza produktuentzat.
    ·Eskualde planifikazioan, eskala handian: hainbat lan publikoak bultzatu zituzten eskualdeak garatzeko.
    ·Industriaren alorrean: industria ekoizpena mugatu zen soberakinak mugatzeko eta prezioen gaineko akordioak finkatu zituen.
  • Hitler kantzilerra (Reichstag eraikinako sutea)

    Hitler kantzilerra (Reichstag eraikinako sutea)
    Koalizioko gobernu baten buru zelarik, Hitler bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak beldurtzeko. 1933ko martxoaren 5erako egin zuen hauteskundeetarako deialdia, baina aurreko astean Reichstag eraikinako sutea gertatu zen, eta hark areago nahastu zuen egoera politikoa. Naziek errua bota zieten komunisteei.
  • Alemania estatu totalitario bihurtu

    Alemania estatu totalitario bihurtu
    1933ko martxoaren 5eko hauteskundeetan naziak lortu zuten gehiengoa parlamentuan eta Reichstagek Erabateko Botereen Legea onartu zuen eta Alemania Estatu totalitarioa bihurtu zen.
  • Hitlerrek Alemaniaren presidentetza hartu

    Hitlerrek Alemaniaren presidentetza hartu
    1934ko abuztuan, Hindemburg presidentea hil zelarik, Hitlerrek hartu zuen Alemaniaren presidentetza. Presidente-kantzilerrak Hirugarren Reicha (Hirugarren Inperioa) ezarri zuen.
  • Labana Luzeen Gaua

    Labana Luzeen Gaua
    1934ko ekainaren 30an (Labana Luzeen Gaua) SSek SAren buruzagiak atxilotu zituzten, traizioz salatu eta hil egiten zituzten.
  • Period: to

    New Deal (Bigarren Fasea)

    Izaera soziala zuen.
    • Langabezia murrizteko, estatuak lanpostuak sortu zituen basotze lanetan eta eraikin publikoak eraikuntzan. -Politika sozialak: Social Security Act (1935) legearen bidez, langileen eskubideak segurtatu zituen (langabezia, elbarritasun, eta zahartzaroko aseguruak). Horrez gain, elkartzeko eta ordezkariak aukeratzeko askatasuna onetsi zen, baita greba eta negoziazio eskubideak ere. Gainera, etxebizitza sozialak eraikitzen hasi ziren.
  • Social Security Act

    Social Security Act
    Social Security Act (1935) legearen bidez, langileen eskubideak segurtatu zituen (langabezia, elbarritasun, eta zahartzaroko aseguruak).
  • Nurenbergo Legeak

    Nurenbergo Legeak
    1935ean Nurenbergo Legeak aprobatu ziren: eskubide zibilak kendu zizkieten juduei, Administraziotik bota zituzten eta ezkontza mistoak debekatu ziren.
  • Kontzentrazio esparruak

    Kontzentrazio esparruak
    1938an konzentrazio esparruak antolatu ziren “desbideratuak berriz hezteko”.
  • Kristal Hautsien Gaua

    Kristal Hautsien Gaua
    1938ko azaroko 9tik 10erako gauean (Kristal Hautsien Gaua), SSetako naziek eta Hitler Gaztediek eraso egin zieten auzo juduei. 91 judu hil ziren eta ehunka zauritu izan ziren, eta suntsituta geratu ziren milaka denda eta ehunka sinagoga.