-
Period: to
Ez Erasotzeko Ituna
Alemaniaren eta SESBen Ez Erasotzeko Ituna sinatu zuen Hitlerrek: Polonia alemaniarren eta sobietarren artean banatu, eta SESBek Finlandia eta Baltikoko herrialdeak bereganatzea zuen helburu. -
Period: to
Poloniaren inbasioa eta Frantzia eta Erresuma Batuaren deklarazioa
Hitlerrek Danzig emateko eskatu zion Poloniako gobernuari, baina hark uko egin zion. 1939ko irailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu zuen. Irailaren 3an, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Horrela hasi zen Bigarren Mundu Gerra. -
Period: to
Danimarka eta Norvegia
Alemaniak Danimarka eta Norvegia inbaditu zituen. Norvegiako burdina eta Ipar itsasoaren kontrola ziurtatzeko. -
Period: to
Ingalaterrako Gudua
Ingalaterrako Gudua gertatu zen; alemaniarrek airez eraso zioten, etengabe, Ingalaterrari. Britainiarrek ehiza-hegazkinei eta radarrari esker alemaniarren hegazkin asko bota zituztenez, haiek hiriak bonbardatzen hasi ziren. -
Period: to
Afrikako iparraldean ofentsiba
Italia gerran sartu zen, eta Afrikako iparraldean ofentsiba handi bati ekin zion. Italiarren asmoa Suezko kanalera heltzea zen, britainiarren eta haien inperioaren arteko komunikazioak eteteko. -
Period: to
Herbehereak eta Belgika
Hitlerrek Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen, eta handik prestatu zuen Frantziaren gaineko ofentsiba handia. Britainiarrek eta frantziarrek ozta-ozta egin ahal izan zioten aurre Alemaniako armada indartsuari. -
Period: to
Dunkerque
Dunkerquetik erretiratu izanak Frantziako ateak ireki zizkien alemaniarrei, Ardenetan sartu ziren, Alemaniak hamar egun baino ez zituen behar izan Frantzia osoa konkistatzeko. Herrialdea bi eremutan banatu zen: iparraldea eta Atlantikoko kostaldea alemaniarrek okupatu zituzten, eta hegoaldeko eta kolonietako eremuan Vichyko Frantzia deritzona ezarri zen, Petain jeneralak zuzendua eta Hitlerren eraginpean. -
Period: to
Grezia
Italiarrak Grezia inbaditzen saiatu ziren, baina huts egin zuten, eta Alemaniako tropek esku hartu behar izan zuten herrialdea okupatzeko. -
Period: to
Afrika Korps
Erasoak huts egin zuen, eta alemaniarrek Afrika Korps tropa-kontingentea bidali zuten Italiari laguntzeko, Rommel jeneralak zuzenduta. -
Period: to
Gerra pazifikoan
Japonia Pazifikoko potentzia handi bat zen. Enperadorea irudi sinbolikoa baino ez zen, eta militarrek kontrolatzen zuten Gobernua. -
Period: to
Kontzentrazio-esparrua eta sarraskitze-esparrua
Okupatutako lurraldeetan, gobernu naziak baliabideen ustiaketa ekonomikoko eta errepresio politikoko erregimen bat ezarri zuen, eta juduak sistematikoki jazarri zituen. Aurkariak eta juduak kontzentrazio-esparrutan eta sarraskitze-esparrutan sartu zituzten, eta milioika pertsona hil zituzten leku horietan. -
Period: to
SESBren inbasioa
Ia Europa osoa konkistatu ondoren, Hitlerrek SESB inbaditu zuen. Komunismoa bere etsai nagusitzat hartzen zuelako. -
Period: to
Mantxuria eta Korea
Japoniak Mantxuria eta Korea okupatu zituen eta ondoren Indotxina inbaditu zuenean, Estatu Batuek japoniarren merkataritzari blokeoa ezartzea erabaki zuten. Horren ondorioz, Japoniak eraso egin zion Pearl Harbor itsasontzi-base estatubatuarrari. Orduan, Estatu Batuek gerran esku hartzea erabaki zuten, aliatuekin bat eginda. -
Period: to
Midwayko Gudua
Ozeano Barean Japoniak Midway uhartea hartu zuten; japoniarren eta estatubatuarren ontzidiak borrokatu ziren han. Estatu Batuen garaipenari esker, Pazifikoan ontzidien indarrak berdinduta geratu ziren. -
Period: to
Guadalcanalko Gudua
Pazifikoan, indar aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten Guadalcanalko Guduan. Eta erasoari ekin zioten MacArthur jeneralaren igel-jauzien taktika erabiliz. -
Period: to
Stalingradoko gudua
Stalingradoko gudua Sobietar Batasuneko Armada Gorriaren eta Alemania naziko Wehrmachten eta Ardatzeko bere aliatuen arteko gatazka bat izan zen, Stalingrado hiri sobietarraren kontrolagatik. -
Period: to
Alameingo Gudua
Britainiarrek, Montgomery jenerala buru zutela, Rommel jeneralaren armada garaitu zuten Afrikako iparraldean. -
Period: to
Kurskeko Gudua
Errusian, Alemaniako armada garaitu egin zuten Kurskeko Guduan.Alemaniarrek eraso egiteko ahalmena galdu zuten, eta babes-estrategiara jo zuten ordutik aurrera. -
Period: to
Italia inbaditzen hasi
Afrikako iparraldea konkistatuta, aliatuak Italia inbaditzen hasi ziren hegoaldetik, Siziliatik hain zuzen. Erregeak Mussolini kargutik kendu eta Badoglio mariskalari eman zion boterea. Hala ere, alemaniarrek ez zieten utzi aliatuei Erromara iristen, eta Italiako iparraldeak beren eskuetan jarraitu zuen. -
Period: to
SESBko ofensiba arrakastatsua
SESBen armadak oso ofentsiba arrakastatsua abiatu zuen, eta Alemaniaren atarira iritsi zen. -
Period: to
Normandia lehorreratzea
Aliatuak, ikusita Alemaniak ez zeukala erantzuteko gaitasunik eta SESBen hedapena mehatxu handia zela, Normandian lehorreratu ziren, Frantziako kostaldean, Eisenhower jeneral estatubatuarrak koordinatuta. Helburua mendebaldean fronte bat irekitzea zen, Alemaniara errusiarrak baino lehen iristeko. Alemaniarren defentsak suntsitzea lortu zuten eta Paris askatu zuten. -
Period: to
Ardenetako Gudua
Alemaniarrek, etsi-etsian, azken erasoari ekin zioten Ardenetako Guduan, baina porrot egin zuten. Gainera, aliatuek Alemaniako hiriak estrategikoki bonbardatzen jarraitu zuten. -
Period: to
Berlinen okupazioa
Sobietarrek azken erasoa jo zuten, eta Berlin okupatu zuten. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen. Mussolini urte horretan exekutatu zuten. Hala, gerra amaituta zegoen Europan. -
Period: to
Bonba atomikoak
Pazifikoan, gerrak zenbait hilabete gehiago iraun zuen. Estatu Batuek aurrera jarraitu zuten, eta Iwo Jima eta Okinawa uharteak okupatu zituzten. Soldadu asko hil ziren ahalegin horretan; eta Harry Trumanek, Estatu Batuetako presidenteak, odol gehiago isur ez zedin gerra lehenbailehen amaitu beharra zegoela argudiatuta, bonba atomikoak jaurtiarazi zituen Hiroshima eta Nagasaki hirietan. Japoniak baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen. Horrela amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.