Historiaurrea

  • Period: 35,000 BCE to 8000 BCE

    Paleolitoa

    Paleolitoa: Erdiko Paleolitikoan, Homo sapiens neanderthalensis gizakia sortu zen. Klanetan bizi ziren eta gero eta harreman estuagoak zituzten familien barnean: zaharrak eta gaixoak zaintzen zituzten, hildakoak lurperatzen zituzten etab. Elikatzeko fruituak eta beste landare batzuk biltzen zituzten, ehiza gehiago egiten zuten eta oso ondo antolatutako jarduera zen.
  • 12,000 BCE

    Mesolitoa

    Mesolitoa
    Mesolitoren garapena Europako basoei lotuta dauden ekonomia eta gizartealdaketa ugarik markatu zuten. Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen: mikrolitoak, silexezko lanabes geometriko txikiak ekoiztu ziren jaurtigailu gisan erabiltzeko.
  • 10,000 BCE

    Neolitoa

    Neolitoa
    Neolitoa Ekialde Hurbilean Nilo, Eufrates eta Tigris ibaien artean sortu zen duela 9.000 urte inguru, eta handik hedatu zen Europan, Afrikan eta Asian zehar. Euskal Herrian orain dela 5.000 urte inguru izan zen Neolitoa. Neolitoko kultura Ekialde Hurbiletik hedatu zenez gero, berandu iritsi zen Europara. Hala, Ekialde Hurbilean, Indian eta Txinan Brontze Aroan sartu ziren unean K.a. 2500. urte inguruan Europan Neolitoan bizi zen gizakia
  • 3200 BCE

    Egipto

    Egipto
    3.000 urtez, Niloren ertzetan historiako zibilizazio ikusgarrienetakoa garatu zen, Antzinako Egipto. Egiptoarrek tenplu erraldoiak eta hilobi eraikin ikaragarriak eraiki zituzten, non faraoiak eta jainko jainkosa zaharrak goraipatzen zituzten. Bertan idazketa sortu zen, hieroglifo izeneko ideogramak, eta gizateria historiaurretik atera. Idazteko sistema garatu eta hieratikoa sortu zuten aurrenik; ondoren, grafia sinplifikatuz demotikoa.
  • 800 BCE

    Grezia

    Grezia
    Antzinako Grezia Mendebaldeko zibilizazioaren oinarritzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta ondorengo aroetan ere. Brontze Aroan, K. a. 3000n agertu zen Kreta uhartean Zibilizazio minoikoa. Merkataritza harremanak zabaldu zituen Mediterraneoaren ekialdean, eta luxu handiko hiriak sortu zituen, eta haiek egundoko eragina izan zuten kontinentean.
  • 753 BCE

    Erroma

    Erroma
    Elezaharraren arabera, Erroma Romulo eta Remo bikiek fundatu zuten, K.a. 753ko apirilaren 21ean, Tiber ibaia inguratzen duten zazpi muinoren arteko zabalgune batean. Zenbait arkeologoren arabera, berriz, K.a. VIII. mendean, hiria Palatino muinoan finkatutako abeltzain kolonietatik garatu zen.
  • 27 BCE

    Erromatar Inperioa

    Erromatar Inperioa
    Erromatar Inperioa 5 Errepublikaren ondorengo zibilizazio erromatarraren garaia izan zen, eta gobernu autokratikoaren forma zuen. Bere gorenean, mendebaldean Ozeano Atlantikotik ekialdean Kaspiar Itsasoaren eta Gorriaren ertzetaraino, eta hegoaldean Saharako basamortutik Rhin eta Danubio ibaien ertzetaraino eta iparraldean Kaledoniarekin muga egiten zuen lurraldea kontrolatu zuen. n.
  • 927

    Monarkia

    Monarkia
    Monarkia estatu-forma bat da, non Estatuan integratutako talde batek, oro har dinastia bat ordezkatzen duen familia batek, herrialdearen nazio-nortasuna gorpuzten duen, eta bere buruak, erregeak, estatu-buruaren papera betetzen duen. Monarkaren botere politikoa aldatu egin daiteke, sinboliko hutsetik hasi eta gobernu-eran sartzeraino: botere betearazle handiak ditu, baina erabat autokratikoak.