-
718
ASTURIAKO ERRESUMA
Asturietako Erresuma, Visigodoen Erresumaren desagertzea eta gero, Iberiar Penintsulako lehen erresuma kristaua (718-925). Iberiar Penintsulako Errekonkista erresuma honek hasi zuen, Don Pelaio erregea buru zuela. Hiriburua Oviedotik Leonera aldatzean, Asturietako Erresuma Leongo Erresuma bilakatu zen.Izenaren jatorria bi Asturia izan ziren: Oviedoko Asturia eta Santillanako Asturia. -
909
LEONGO ERRESUMA
909-1230 urteetan Asturiasko errege Gartzia I.ak (909-914) Leongo hirira eraman zuen gortea, Alfontso III.a haren aitak egin zuen bezala, eta hala sortu zen gero Leongo erreinua izango zena, berez Asturiasko erreinuaren jarraipena baizik izan ez zena. Leongo erreinuaren eraginpean zeuden garai hartan gaur egungo Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herriaren mendebaldea, Gaztela, Leon, Duero ibaiaren aldeko lurrak eta Portugal, nahiz lurralde horietako askotan ez zen inoiz erabat nagusitu. -
1035
KASTILAKO ERRESUMA
- urtean sortu zen Gaztelako Erresuma, Antso Handia hil ondoren. Nafarroako erregeak, bere testamentuan, Fernando semeari utzi zizkion Gaztelako lurraldeak, bertako errege izan zedin. XI. mendean Gaztela txikia zen, baina bertako egitura militarra beldurgarria zen inondik ere. Bestalde, Kordobako kalifen ahalmena ahuldu ondoren, erresuma txikiak osatu zituzten arabiarrek (taifa erreinuak) eta Gaztelako koroaren eraginpean geratu ziren batzuk (Badajoz, Sevilla, Toledo eta Zaragoza).
-
1035
ARAGONKO ERRESUMA
Aragoiko Erresuma 1035ean jaio zen, Ramiro I.ak Aragoi, Sobrarbe eta Ribagortza konderriak elkartu zituenean. 1707an bukatu zen, Filipe V.a Espainiakoak "Decretos de Nueva Planta" izeneko dekretuak promulgatu zituenean. Errege-dekretu honen bitartez Espainiako Erresuman sartu zen.1035ean Ramiro Antso III.a Nagusiaren semeak Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorza konderriak batu zituen, Aragoiko lehendabiziko errege bihurtuz. -
1118
NAFARROKO ERRESUMA
Erresumaren hedadura XII. mendetik gutxituz joan zen, batetik Gaztelako Erresumak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, eta bestetik Piriniotik iparraldera geratu ziren lurraldeak Frantziako koroarekin batu zirenean. Hedadurarik handiena Antso III.a "Handia" errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduta.