Arte

Hezkuntza-balioa eta kultura-ondarearen erabilera didaktikoa

  • BILDUMA ZALETASUNA

    BILDUMA ZALETASUNA
    Bilduma zaletasunarekin beste garaiko objetuei garrantzia ematen hasi zen ondarea sortuz.
    Bere helburua atzerriko objetuekin nazio ospea handitzea eta gainontzekoengadik bereiztea izan zen.
    Garai hartan altxorra izango balitz bezala ikusten zen, zibilizazioaren goranzko bilakaeraren lekuko diren ekoizpenei egiten zielako erreferentzia. Horren adibide izan daiteke museoen funtsa handitzea objetuen balio propioa, eta ez testuinguruarekin zerikusia duena.
  • ONDAREARI DOKUMENTU BALIOA

    Ondareari dokumentu balioa ematen zaio; beraz, kultura islatzen du. Horrek baliatzen du herri berberak ondarearen oinordekoak eta transmisoreak izatea.
    "Kultura-ondasunen" kontzeptua erabiltzen hasi zen, lotura ezarriz ondarearen eta esanahi immaterialaren artean.
    Aipatzekoa da, ondarea bizia eta dinamikoa dela, eta hori bermatu egin behar da, kultura-aniztasunaren beraren adierazpena delako eta ez delako egon behar esku-hartze kontserbazionista eta estatikoen mende.
  • ONDAREA GIZARTEAREN PARTE

    ONDAREA GIZARTEAREN PARTE
    Ondarea gizartearen parte bihurtzen da, ez da indibiduala baizik komuna. Obrak, eskulturak, eraikinak.. ondare bihurtzen dira komunitateak balore bat ematen direlako. Ondareak komunitatearen identitate kulturala azaltzen du.
    Ondarearen interpretazioak balore desberdin bat hartzen du identitatean, ekonomian eta gizarte globalizatuan oinarrituta.
  • TURISMO KULTURALA

    TURISMO KULTURALA
    Garai honetan, balore gehien dituzten elementuak goraipatzen hasten dira, probetxu ekonomiko handiena lortzeko. Ondarea karga bat ez izatea bilatzen da eta ekonomikoki baliogarria izatea nahi dute helburu nagusia turismo kulturala izanik.
    Hau, ekonomian eragin positiboak izateko eta ondare kulturala errekuperatzeko, kontserbatzeko eta erreabilitatzeko sustapen gisa erabili da.
    Berriz, arriskuak izan ditzake, gehiegikeria erakarriz eta soilik turistentzako atrakzio bat bezala kontsideratzean.