-
Period: 1 CE to 64
ZENOZOIKOA
- Historia geologikoa:
- Zenozoikoa(era honetan dago oraindik gure planeta) hiru periodotan banatzen da: Paleogenoa, Neogenoa eta Kuaternarioa.
- Historia biologikoa:
- Hegaztiak eta ugaztunak dibertsifikatzea eta gizakia agertzea eta eboluzionatzea gertatu zen.
-
Period: 1 CE to 542
·FANEROZOIKOA
- Historia geologikoa:
- Fanerozoikoa Lurraren historia goelogikoaren %10 bakarrik da, baina eon horretako arroketan dauden ebidentziei esker jakin dezakegu zer aldaketa geologikoren eraginez eratu den Lurra orain ezagutzen dugun bezalakoa, oraingo kontinente eta bioanztasunarekin.
- Historia biologikoa:
- Fanerozoikoko arroketan ebidentzia fosil ugari daude, eta eboluzio biologikoaren berri jakin dezakegu haien bidez.
-
2
Kuaternarioa
- Historia geologikoa:
- Lurraren historiako aldi geologiko berriena da.
- Historia biologikoa:
- Kuaternarioan agertu zen Homo sapiensa Lurraren gainean. Era berean, espezie handiak desagertu ziren, bai begetalak bai animaliak, eta hegaztiak eta ugaztunak izan ziren Lurra menderatu zuten ornodunak.
-
23
Neogenoa
- Historia geologikoa:
- Tradizionalki ulertu izan da Pliozenoa amaitzean amaitzen dela.
- Historia biologikoa:
- Landareak:
- Angiospermen banaketa geografikoa.
- Belar-landare ugari.
- Basoen atzerakada eta habitat irekiak nahiago dituzten eta prezipitazio txikiei aurre egin diezaieketen belar-landareen presentzia.
- Animaliak:
- Ozeanoetan: lehen alga koralinoak agertu.
- Baleak, izurdeak eta kaxaloteak dibertsifikatzen.
- Ur gezako diatomeoen hedapena.
-
65
Paleogenoa
- Historia geologikoa:
- Aro Zenozoikoari dagokion denborazko eskala geologikoaren banaketa bat da
- Historia biologikoa: 1.Animaliak: -Ugaztunak eta hegaztiak garatu -Itsasoetan: Foraminifero espezie berriak eta nummulite bereizgarriak agertu -Oligozenoan: hipopotamoak, lemuridoak, liberidoak eta intsektujaleak agertu -Lehen baleak, felidoak eta kanidoak agertu 2.Landareak: -Angiospermen erradiazio handiari jarraitu -Hostoerorkorren basoak garatu -Paleogenoan: lehen arrosak eta soropilak agertu
-
Period: 65 to 250
MESOZOIKOA
- Historia geologikoa:
- Mesozoiko erak hiru periodo ditu: Triasikoa, Jurasikoa rta Kretazeoa.
- Historia biologikoa:
- Gimnospermoen eta dinosauroenera da, bai eta angiospermoak, hegaztiak eta ugaztunak agertu zirenekoa ere. Eraren amaieran, meteoritoko baten talkaren ondorioz, espezieen %75 suntsitu zen.
- Itsasoetan arrain teleosteoak agertu eta dibertsifikatu.
- Ugari ziren itsas narrastiak, hala nola iktiosauroak, pliosauroak, plesiosauroak eta mosasauroak.
-
66
Kretazeoa
- Historia biologikoa:
- Landareak:
- Angiospermoak agertu ziren (fruitudun landareak), eta gerora haiexek bihurtu ziren landare nagusiak.
- Animaliak:
- Dinosauroak dibertsifikatu.
- Zeruetan pterosauroak ziren nagusi.
- Dinosauro teropodo batzuek eboluzionatu: Archaeopteryx.
- Lehenbiziko hegaztiak sortu.
- Narrasti zinodonteek lehenbiziko ugaztunetarantz eboluzionatu zuten; Morganucodon.
-
145
Jurasikoa
- Historia geologikoa:
- Kontinenteak banantzearen ondorioz, klima epelagoa eta hezeagoa bihurtu zen.
- Historia biologikoa:
- Landareak:´
- Gimnospermo talde berriak sortu: koniferoak.
- Animaliak:
- Dinosauroak dibertsifikatu.
- Zeruetan pterosauroak ziren nagusi.
- Dinosauro teropodo batzuek eboluzionatu: Archaeopteryx.
- Lehenbiziko hegaztiak sortu.
- Narrasti zinodonteek lehenbiziko ugaztunetarantz eboluzionatu zuten; Morganucodon.
-
199
Triasikoa
- Historia geologikoa:
- Pangea II zaztitzen hasi zen. Triasikoan, bi bloketan banatu zen: Laurasia eta Gondwana. Tetis ozeanoak bereizten zituen.
- Historia biologikoa:
- Landareak:
- Baziren iratze erraldoiak.
- Gimnospermoak garatu, hala nola, zikak eta ginkgoazeoak.
- Animaliak:
- Anfibio eta narrasti taldeak.
- Dinosauroak.
- Hegan egiteko narrastiak: Pterosauroak, Amoniteak, Belemniteak.
- Lehenbiziko itsas narrastiak: Iktiosauroak.
-
Period: 250 to 540
PALEOZOIKOA
- Historia geologikoa: Paleozoiko era sei periodotan banatzen da: Kanbriarra, Ordoviarra, Siluriarra, Devoniarra, Karboniferoa eta Permiarra
- Historia biologikoa:
- Landareak: organismo autotrofoek ingurune lehortarra konkistatu zuten. Biofitoak, Pteridofitoak, lehenbiziko gimnospermoak agertu
- Animaliak: Ornogabeak asko dibertsifikatu, ornodunak agertu eta animaliek konkistatu zuten. Artropodoak, osokol zapaleko zefalopodoak, tetrapodoak, anfibioak, narrastiak eta artropodo lehortarra sortu
-
251
Permiarra
- Historia geologikoa:
- Aro Paleozoikoari dagokion denborazko eskala geologikoaren banaketa.
- Historia biologikoa:
- Ugaztun, dortoka, lepidosauro eta arkosauroen antzinako taldeetan lehen amnioten dibertsifikazioa nabarmendu zen.
-
299
Karboniferoa
- Historia geologikoa:
- Mendiak sortzeko garaia izan zen, Pangea superkontinentearen mihiztadurari esker.
- Historia biologikoa:
- Landare handiek eboluzionatu eta dibertsifikatu ziren garaia da.
-
359
Devoniarra
- Historia geologikoa:
- Denbora-eskala geologikoaren banaketa bat da, duela 416 ± 2,8 milioi urte hasi eta duela 359 ± 2,5 milioi urte amaitu zen aldi geologikoa.
- Historia biologikoa:
- Arrainen hedapena, batez ere plakodermoena, baina baita selaziarrena (marrazoak) eta osteiktiarrena ere, bai sarkopterigioena, horietatik eratortzen baitira lehorreko ornodunak, bai actinopterigioena, gaur egun itsasoak menderatzen dituen ornodunen taldea.
-
416
Siluriarra
- Historia geologikoa:
- Denbora-eskala geologikoaren banaketa bat da. Aro Paleozoikoaren aldi geologiko bat izan zen, duela 443,7 ± 1,5 milioi urte hasi eta duela 416,0 ± 2,8 milioi urte amaitu zena.
- Historia biologikoa:
- Landareak:
- Lehen landare baskularrak agertu ziren.
- Animaliak:
- Plakodermoak, azal arantzatuko marrazoak eta arrain kartilaginosoak agertzea.
-
444
Ordoviziarra
- Historia geologikoa:
- Denbora-eskala geologikoaren banaketa bat da, Paleozoikoaren bigarren aldi geologikoa da, duela 488,3 ± 1,7 milioi urte hasi zena eta duela 443,7 ± 1,5 milioi urte amaitu zena obra klasikoetan.
- Historia biologikoa:
- Landarea:
- Alga berdeak arruntak ziren.
- Animaliak:
- Kanbriar-Ordobizioko iraungipen masiboak.
- Ordobizio-Silurikoaren iraungitze masiboak.
- Ornogabeen faunan eskeleto kaltzifikatuak dira nagusi.
-
488
Kanbriarra
- Historia geologikoa:
- Denbora-eskala geologikoaren banaketa bat da, Aro Paleozoikoari dagokiona.
- Historia biologikoa:
- Landareak:
- Sedimentuen bioturbazioan gertatzen diren aldaketak elikatzeko estrategia berriak eskuratzearekin lotzen dira, baita sedimentuak induskatzeko eta mugitzeko gaitasuna handitzearekin ere.
- Animaliak:
- Eskeleto gogorrak (maskorrak edo exoeskeletoak) dituzten itsas animaliak oso azkar dibertsifikatu ziren.
-
Period: 542 to
·PROTEROZOIKOA
- Historia geolgikoa:
- Proterozoiko eona kontinenteak agertu zirenetik glaziazio globala amaitu eta Pangea I deritzon lehen elkarketa kontinental handira arteko garaia da.
- Historia biologikoa:
- Metabolismo aerobioa zuten lehenbiziko organismoak sortu.
- Lehen biziko izaki eukariotoak, lehenbiziko izaki zelulaniztunak eta lehenbiziko animaliak sortu.
- Prokarioto heterotrofo anaerobioak agertu.
- Prokarioto autotrofoak agertu ziren.
-
543
Neoproterozoikoa
- Historia geologikoa:
- Denborazko eskala geologikoaren banaketa bat, eon proterozoikoa osatzen duten hiruren azken aro geologikoa izan zen; duela 1000 milioi urte hasi zen eta duela 541,0 ± 1,0 milioi urte amaitu zen.
- Historia biologikoa:
- Eukariotoen dibertsifikazio handia izan zen. 3 PERIODO
- Ediacararra
- Cryogeniarra
- Toniarra
-
1000
Mesoproterozoikoa
- Historia geologikoa:
- Eon proterozoikoa osatzen duten hiruretatik bigarren aro geologikoa da, duela 1600 milioi urte hasi eta duela 1000 milioi urte amaitzen dena.
- Historia biologikoa:
- Fosilak agertzen hasi dira: Bangiomorpha pubescens. Gaur egungo alga gorri batzuen antza dutenak, zalantzazkoak diren arren, zianobakterioen koloniak izan baitaitezke. 3 PERIODO
- Steniarra
- Ectasiarra
- Calymmiarra
-
Paleoproterozoikoa
- Historia geologikoa:
- Eon proterozoikoa osatzen duten hiruren arteko lehen aro geologikoa da. Duela 2500 milioi urte hasi eta duela 1600 milioi urte amaitu zen, eta 900 milioi urte iraun zuen.
- Historia biologikoa:
- Oxidazio Handia ere gertatu zen, zianobakterioek eta glaziazio huroniarrak egindako fotosintesi-prozesu kimikoaren ondorioz. 4 PERIODO
- Statheriarra
- Orosiriarra
- Rhyaciarra
- Sideriarra
-
Period: to
·ARKEARRA
- Historia geologikoa:
- Arkear eona lehenbiziko arroka sedimentarioak sortu zirenetik lehenbiziko kontinenteak egonkortu arteko garaia da. Eon horretan sortu zen bizia.
- Historia biologikoa:
- Lehenbiziko biomolekulak.
- Lehenbiziko protobionteak sortu zirela.
- Zelula arbasoa izango zen, eta hartatik eboluzionatuko zuten lehenbiziko zelula prokarioto heterotrofoak eta anaerobioak.
- Lehenbiziko izaki fotoautrofoak.
- Estromatolitoak eratzen zituzten zianobakteorioak zeuden.
-
Neoarkerra
- Historia geologikoa:
- Denbora-eskala geologikoaren banaketa bat da, duela 2800 milioi urte hasi eta duela 2500 milioi urte amaitu zena, 300 milioi urte iraun zuena.
- Historia biologikoa:
- Bakterioek fotosintesiaren mekanismoa hobetu zuten, oxigenikoa izatera igaro baitzen.
- Ingurumenera oxigeno molekular kantitate handiak askatzen hasten da.
-
Mesoarkearra
- Duela 3200 milioi urte hasi eta duela 2800 milioi urte amaitu zen denbora-eskala geologikoaren banaketa da, 400 milioi urte iraun zuena.
-
Paleoarkearra
- Historia geologikoa:
- Denbora-eskala geologikoaren banaketa bat da, duela 3.600 milioi urte hasi eta duela 3200 milioi urte amaitu zena.
- Historia biologikoa:
- Antzeman daitezkeen bizimodurik zaharrenak daude.
- Estromatolitoak eratzen hasten dira.
- Garai honetan bakterioak fotosintesiarekin hasten dira.
-
Eoarkearra
- Historia geologikoa:
- Denbora-eskala geologikoaren banaketa bat da, duela 4000 milioi urte hasi eta duela 3600 milioi urte amaitu zena, 400 milioi urte iraun zuena.
- Kontserbatzen den Lurreko formazio harritsu zaharrena Isua de Groenlandiako gerriko suprakortikala da.
- Groenlandian aurkitutako 3700 milioi urteko estromatolito zaharrena.
- Horrek esan nahi du bizia oso azkar sortu zela Lurrean.
-
·HADEARRA
- Historia geologikoa:
- Hadear eona eguzki-sistema eta Lurra eratu zirenetik ozeano primitiboetan lehenbiziko arroka sedimentarioak sortu arteko garaia da. Gure planetan oraindik ez zegoen guk ezagutzen dugun moduko bizia sortzeko kondiziorik.
- Historia biologikoa:
- Eon honetan ez zegoen ozeanorik, ez sedimentaziorik, eta arroka gehienak magmatikoak ziren. Beraz, ez dago ebidentziarik, hipotesiak baino ez. Orduan, ez daude erregistraturik historia biologikorik.