-
Mesopotamia
Gaur egun Irak dagoen tokian, bada bi ibairen igarobide den lautada zabal bat, Tigris eta Eufrates ibaien artean. Ibaiek hainbat meandro eta inguru zingiratsu osatzen dituzte, beren urek eta beren ibaiadarretakoek neguak hotzak izaten dira eta euri gutxi egiten du. Horixe da Mesopotamia deitu zuten lurraldea, eta izenak "ibaien arteko" lurraldea dela adierazten du. Ezagutzen den lehen kultura hantxe garatu zen. -
Sinesmenak eta zientziak
Mesopotamiarrak politeistak ziren, hau da, jainko askorengan sinesten zuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez. Apaizak jainkoak gurtzeaz arduratzen ziren eta herriarentzako babesa eta laguntza eskatzen zieten. Jai erlijiosoak antolatzen zituzten; nekazariek egindako eskaintzak bildu eta administratzeaz ere arduratzen ziren. Horri esker, aberastu egin ziren eta gizartean botere handia izatera iritsi ziren. -
Politikaren ebaluazioa 2
Geroago, jatorri ezezaguneko pertsonaia batek, Sargonek, Kish herriko boterea hartu zuen eta lurralde osoa bere menpe eduki zuen. Sargon I Handiaren erregetzan (K.a. 2355-2279), hiri-estatu sumertarrak batuta geratu ziren eta horrela sortu zen historiako lehen inperioa, Akaden Inperioa; zituen lurraldeak Mediterraneoa eta Turkiaraino hedatu ziren. -
Antolamendu soziala
Mesopotamiako biztanleen antolamendu sozialak erlijioa zuen oinarri: mundua jainkoek antolatzen zuten eta gizartea nola egituratu haiek erabakitzen zuten. Mesopotamia teokrazia bat zen. Erregeak jainkoarengandik hartzen zuen boterea eta haren ordezkari zen Lurrean. Horregatik, gurtzaz eta administrazioaz arduratzen zen eta bera zen apaiz nagusia, armadaren burua, epaile gorena eta administrari absolutua. -
Politikaren ebaluazioa
Mesopotamiako zibilizazioaren hasierako garaietan, hiri-estatuak landu gabeko lurrez bereizita zeuden eta beren artean ez zegoen arazorik. Etsai bakarrak beren herriak arpilatu nahi zituzten herri nomadak ziren. Baina hazten zihoazen neurrian, herriek lantzeko lur gehiago behar zuten eta, ondorioz, batez ere mugan zeuden lurrengatik, beren arteko gatazkak eta gerrak hasi ziren.
K.a. 2380 urte inguruan, Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen. -
Mesopotamiako artea
Arkitekturan, tenpluak eta jauregiak eraiki zituzten. Ikuskizunetarako, kiroletarako eta horrelakoetarako eraikinik, aldiz, ez zegoen, jarduera horiek jauregiko bizimoduarekin edo bizimodu erlijiosoarekin lotuta baitzeuden. Tenpluak adreiluz egiten ziren eta harresiz bidez inguratzen ziren, herriko gainerako guneetatik babesteko eta gune sakratua adierazteko. Hasieran, lurraren gainean eraiki ziren, baina, gero, oinarri gisa terraza moduko bat jartzen zitzaien eraikinei. -
Egipto
Egipto Afrikako ipar-ekialdean, Asiako Ekialde Hurbilaren ondoan dago. Basamortu ugari dituen lurraldea da eta Nilo ibaiak gurutzatzen du alderik alde. Ibai handi horrek hegoalderago du iturburua eta Mediterraneoan itsasoratzen da, delta handia osatuz. -
Bizimodua
Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen. Labore garrantzitsuenak zerealak ziren, garagarra eta garia batik bat, eta hezetasuna eta karraskariak saihesteko, lurretik altxatuta eraikitako siloetan gordetzen zituzten.
Animaliak hazten zituzten, ardiak eta behiak batez ere, eta esneak eta esnekiek nahiz haragiak, artileak eta larruak garrantzi handia zuten ekonomian. Hasiera batean, astoak eta onagroak erabiltzen zituzten nekazaritza-lanetarako eta garraiorako. -
Egiptoko bizimodua
Nekazaritza zen Egiptoarren bizibide nagusia. Zerealak ereiten zituzten batez ere (garia, garagarra, oloa eta artatxikia), eta ogia eta garagardoa egiten zituzten horiekin, horiexek baitziren beren elikagai nagusiak; lihoa ere lantzen zuten, eta jantziak egiten zituzten, landare horretaz. Baratzetan, lekariak eta barazkiak (dilistak, babarrunak, tipulak, baratxuriak, porruak, uhazak...), mahatsondoak eta fruta-arbolak landatzen zituzten -
Antolamendu sozial eta politikoa
Egiptoko gizartean oso hierarkia zorrotza zegoen. Botererik handiena zuen pertsonaia, faraoia zen. Errege eta, aldi berean, jainkoa zenez guztiek miresten zuten. Gainera, aginte administratiboa, erlijiosoa eta militarra zuen. Faraoiaren betebeharrak, besteak beste, Egiptoar guztien ongizateaz arduratzea eta bere herrialdea defendatzea ziren. -
Idazketa eta zientziak
Egiptoarrek, jainkoek gauza guztiak kontrolatzen eta zuzentzen zituztela uste zuten eta, horregatik, garrantzi handia ematen zioten erlijioari. Jainko eta jainkosa ugari zituzten, eta animalien ezaugarriak ematen zizkieten. Horiek, pertsonek zituzten beharrak ere bazituztela uste zuten eta, horregatik, janariak, edariak eta jaiak eskaintzen zizkieten harriz eraikitako tenpluetan. Apaizen eskuetan zeuden tenplu horiek. -
Egiptoko artea
Egipton artista gehienak estatuko edo tenpluetako funtzionarioak ziren. Lanbide espezializatutako lantegietan ikasten zuten; lanerako beharrezkoak zituzten teknikak eta arauak irakasten zizkieten. Praktikotasun handiz lan egiten zuten: gauzek, ederrak izateaz gain, erabilgarriak izan behar zuten. Hasieran, eskultoreak eta margolariak faraoien, nobleen eta apaizen aginduak betez lan egiten zuten artisau xumetzat hartzen ziren. Inperio Berriaren garaian, gizartean gehiago baloratu ziren. -
Egiptoko artea 2
Arkitekturan hilobiak eta tenpluak izan ziren nagusi. Harriz egiten ziren, gehiago iraun zezaten. Mastabak izan ziren lehenengo hilobiak: piramide-enborraren formako eraikinak ziren. Gero, piramide mailakatuak egiten hasi ziren, eta elkarren gainean kokatutako mastabek osatzen zituzten piramideak; eta ondoren, faraoien eta horien familien, nahiz noble batzuen hilobi gisa erabiltzeko, horma jarraituko piramideak egiten hasi ziren. -
Egiptoko artea 3
enpluek, sarreran, esfingeen bidez apaindutako etorbide bat izaten zuten, eta sarrera nagusiak, dorreak, estatua handiak, eta obeliskoak erabiliz apaintzen ziren, faraoien ekintza famatuen oroigarri gisa. Barruan, herriaren bilgune gisa erabiltzen zen patio bat eta jainkoaren estatuaren kamera zeuden. Guganaino ondoen iritsi diren tenpluak, Karnak eta Luxorkoak dira, Tebasetik gertu.