Geohis 1

  • 3000 BCE

    Minostar kultura

    Minostar kultura
    Minostar kultura orain dela 5000 urte sortu zen. K.a. 3000.urte inguruan,Kretako biztanleek itsasontziak eraikitzen zituzten;Inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten.K.a. 2000. urte inguruan, kretatzarrek edo minostarrek,Zeus semearen kondairaren arabera,Minos erregearen omenez hartu zuten izena,indar handia zuten uharteetan eta Egeo itsasoaren kostaldean,eta Egiptoko beste lurralde batzuekin ere.Idazten bazekiten eta nekazaritza,abeltzaintza eta merkataritza zituzten bizibide.
  • 2000 BCE

    Mizenastar kultura

    Mizenastar kultura
    Mizenestar kultura, duela 4.000 urte garatu zen lurralde kontinentalaren hegoaldean (Peloponeso), akeoak heldu eta batera. Izena Mizenas, bere herri nagusitik hartu du. Mizenarrek, Kretak K.a. 1500 urte inguruan pairatu zuen suntsiketa orokorra aprobetxatu egin zuten hegemonia kultural eta komertziala inposatzeko. K.a. 1200 inguruan, gerrek eta barneko gatazkek eragindako krisiak horren gainbeheraren hasiera izan zen, eta joniar, eoliar eta doriarren finkapena erraztu zuen.
  • 1184 BCE

    Troyako gerra

    Troyako gerra
    Greziar mitologian, Troiako gerra gatazka beliko bat izan zen, non akeiar armaden koalizio bat Asia Txikian kokatutako Troia hiriaren eta bere aliatuen aurka borrokatu zen. Homeroren arabera, akeoek egindako zigor espedizio bat izango zen, zeinaren aitzakia Troiako Paris printzeak Espartako Helenaren bahiketa edo ihesa izango zen.
  • 900 BCE

    Garai Arkaikoa

    Garai Arkaikoa
    Zibilizazio mizenikoa desagertu ondoren, antzinako Greziaren bizimoduaren adierazgarri gisa herrixkek baino ez zuten iraun. K.a. 900. urtetik aurrera, herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak adierazten zituzten lege batzuen bidez, gobernatzen ziren herritarrak.
  • 800 BCE

    Odisea - Homero

    Odisea - Homero
    Odisea greziar poema epiko bat da, 24 kantuz osatua, Homero poeta greziarrari egotzia. Beste autore batzuen arabera, Odisea K. a. VII. mendean osatu zen. K.a. egungo lanaren zati batzuk baino deskribatzen ez zituzten poemetatik abiatuta. Jatorriz, dialekto homerikoa deiturikoan idatzia izan zen. Ahozko tradizio luze baten parte dira, gure kulturaren literaturaren eta pentsamenduaren oinarri dira, eta eragin handia izan zuten hezkuntzan.
  • 776 BCE

    Greziaren hasiera

    Greziaren hasiera
    Gai honetan Antzinako zibilizazio handienetariko bat aztertuko dugu, seguruenez gaur egungo Europan eraginik handiena izan duena: Antzinako Grezia.
    Gertaera historikorik garrantzitsuenak ikasteaz gain, han bizi izan zirenen eguneroko bizimoduarekin, haien antolamendu sozialarekin eta haien gobernatzeko erarekin zerikusia duten alderdiak ikasiko ditugu ere. Emakumeen egoera, haien sinesmenak, artea... eta gaur egun, oraindik, gugan duten eragina ere, ezagutuko ditugu.
  • 776 BCE

    Lehenengo Olimpiadak

    Lehenengo Olimpiadak
    Antzinako Greziako lehen Joko Olinpikoak 776. urtekoak dira. C eta bere izena ospakizunaren lekuari zor zaio: Olimpia hiribildu greziarra, Zeus jainkoaren santutegirik garrantzitsuena. Kirol txapelketak ziren, non gizon ezberdinak podiumera sartzeko lehiatzen ziren. Geroago, 380 K.a urtean, Teodosio emperadoreak debekatu zituen Olinpiadak, kultura paganoatik etortzen zirelako.
  • 610 BCE

    "Safo de Lesbos"

    "Safo de Lesbos"
    Safo poetisa antzinako Greziako hiri Lesbos hirian jaio zen. Bere poesia estilo erotiko eta emozionala zuelarik, emakumeen desioak eta emozioak nabarmentzen ditu. Haren obra intimoa eta pertsonala da, eta emakumeen ahotsa goraipatzen du. Safo poetaren lanak feminismoaren aurrekariak izan dira eta poetika eta literatura historiako eragin handia izan dute.
  • 600 BCE

    Pilar Dorikoak

    Pilar Dorikoak
    Jainkotasun maskulinoekin lotuta egon ohi ziren. Oinarria hiru mailako harmaila batez osatuta zegoen, beheko biei estereobato deitzen zaie eta goikoari estilobato. Zutabea: Ez du harroinik. Fusteak 16-20 luzetarako ildaska ezagun ditu, ertz biziak. Hau pilar mota zaharrena da, 600 K.a urtean egin zen. Oso importanteak izan ziren, Erromatar eta Greziar templu guztietan agertu ohi zirelako.
  • 509 BCE

    Errepublika-garaia eta garai inperialaren bitarteko hedapen erromatarra.

    Errepublika-garaia eta garai inperialaren bitarteko hedapen erromatarra.
    K.a. 509. urtetik aurrera,gobernatzeko era berri bat ezarri zen.Errepublikaren garaian,Erroma izugarri hedatu zen. Ituna sinatzen zuten komunitateak Erromaren aliatu bihurtzen ziren, eta diruz eta gizonak armada erromatarrera bidaliz,parte hartu behar zuten. Horrela, pixkanaka-pixkanaka,legioek, erromatar herritarrentzako zirenak, eta armada osagarriek, osatu zuten armada hura. Errepublika garaian egon zen gobernu-sisteman, herritarrek gobernariak aukeratzen zituzten (kontsulak, magistratuak...)
  • 500 BCE

    Garai Klasikoa

    Garai Klasikoa
    K.a. 500 urtetik, Asia Txikian, gaur egungo Turkian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren. Horietako batzuk altxatu egin ziren, eta laguntza eskatu zieten gainerakoei, baita Atenasek eta beste polis batzuek erantzun ere. Horixe izan zen, Mediar gerren hasiera. Dario errege Persiarraren armadak menpean hartu zituen, ordea, eta Mileto suntsitu zuen, Persiarren lehen erasoei gogotik eutsi bazien ere. Gainera, Dariok gainerako polisak menpean hartzea erabaki zuen.
  • 500 BCE

    Pilar jonikoak

    Pilar jonikoak
    Hiru molduraz osatutako pieza bat zen: bi bozel zirkular edo erdi zezenak eta bien artean tartekatutako eskozia bat. Batzuetan, oinarri hori plinto baten gainean bermatzen zen, oinplano karratuko pieza prismatikoa, lodiera txikikoa.
  • 495 BCE

    Perikles

    Perikles
    Perikles (495. K.a - 429 K.a, hilda Atenaseko plagaren erruz) Atenasko buruzagi bihurtu zen hamabost urtez. Hau bere menpeko hiri-estatuen kontura altxatu zuen. Persiarrek suntsitutako tenpluak zaharberritu eta eraikin berri asko eraiki zituen, horietatik bikainena Partenoia izan zelarik, Akropolian. Hain garrantzitsua izan zen, bizi izan zen garaian "Periklesen garaia" deitu baitzioten.
  • 470 BCE

    Aspasia de Miletos

    Aspasia de Miletos
    Aspasia de Mileto, erretorika irakasle eta logografoa, eragin handia izan zuen Periklesen Mendeko Atenasko bizitza kultural eta politikoan. Axiokoren alaba emakume ospetsua izan zen, baita ere, Perikles politikari atenastarrari lotuta egon zelako 450-445 urte inguruz geroztik. K.a. 429. urtean hil zen arte.
  • 400 BCE

    Agnódice

    Agnódice
    Hagnodikoa, Hagnodize edo Agnodize mediku atenastarra, emagina eta ginekologoa izan zen, ezagutzen den lehen emakume ginekologoa. Bere ustez, historian ezagututako emakumeen lehen matxinadetako bat izan zen. Bere biografia Higino idazleak kontatu zuen bere Fabuletan.
  • 400 BCE

    Monarkia Erroman

    Monarkia Erroman
    Bere fundazioaren ostean, monarkia ezarri zen Erroman, eta bertako lehen erregea Romulo izan zen; baina berrehun eta berrogeita hamar urtetan zehar, Erroma, iparraldekoen eta hegoaldekoen menpe egon zen. Geroago, Erroma hiri-estatu bihurtu zen. Errege-erreginek merkatarien eta artisauen jardunbidea bultzatzen zuten eta, ondorioz, aristokraziaren atsekabea eta monarkiaren gainbehera gertatu ziren.
  • 400 BCE

    Erromatarren hasiera

    Erromatarren hasiera
    K.a. V. mendean, greziar zibilizazioa bere gorenera iritsi zenean, Erroma herri txiki bat besterik ez zen. Handik bost mendera, erromatar soldaduek ezagutzen zen munduaren zatirik handiena hartu zuten, eta Erromak izugarrizko inperioa antolatu zuen. Garai hartan, kultur batasuna izan zen nagusi Mediterranear arroan: hizkuntza, kultura, erlijioa, artea, eraikinak, herri-lanak, legeak etab. Esaten zen Rómulo eta Remo izeneko neba batzuk fundatu zutela Erroma, baina legenda bat dela esaten da.
  • 323 BCE

    Garai Helenistikoa

    Garai Helenistikoa
    Herriek hartzen zuten lurraldearen iparraldera Mazedonia zegoen. Bertako biztanleek atzerritartzat hartzen zituzten heleniarrak, izan ere, grekoaren antzeko hizkuntza batean mintzatzen baziren ere, beren gobernu-modua nahiko desberdina izateaz gain, oso ekonomia-maila oinarrizkoa zuten. Filipo II.aren erregealdian, greziar kultura ondo ezagutzen zuena, armada osatu zen eta erresumaren helenizazioa bultzatu zen.
  • 310 BCE

    Alexandro Handia

    Alexandro Handia
    Geroago, bere semeak, Alexandro Handiak, greziar polis batzuen altxamenduak zapaldu eta agintea ezarri ondoren, Asiarako espedizio handi bat antolatu zuen, eta Persiarren aurkako borroketan irabazle atera zen behin baino gehiagotan; inperio hartako lurralde guztiak hartu zituen menpean:Asia Txikia, Siria, Mesopotamia... Indus ibaiaren ertzera iritsi arte.
  • 287 BCE

    Alexandro Handiaren heriotza

    Alexandro Handiaren heriotza
    Alexandro Handia oso gazte zela hil zen,33 urte zituela, eta haren inperioa jeneralek banatu zuten;horrela sortu ziren erresuma helenikoak,eta erromatarrek konkistatu zituzten arte,iraun zuten. Garai hartan,merkataritza-bide berriak ireki ziren Asiako ekialdera,zientzia sendo garatu zen, eta greziar kulturako hainbat alderdik (herrigintza, arkitektura,eskultura,antzerkia, poesia, erlijioa…) indar handia izan zuten lurralde haietako herri autoktonoetan; garai horri, helenismo izena eman zitzaion.
  • 272 BCE

    Errepubikaren garaia

    Errepubikaren garaia
    K.a. 272. urterako, Erromak Italiar penintsula osoa menpean hartzea lortu zuen. K.a. 264. urtean, Kartagoren kontrako Gerra Punikoak hasi ziren.Garai hartan, Kartago potentzia handia zen, bai itsasoko jardunbideetan bai merkataritzan ere.Erromaren eta punikoen (Kartagoren) arteko gerra horiek 100 urte baino gehiago iraun zuten,eta Erroma zein mendebaldeko historian gertakari garrantzitsuak izan ziren.Erroma une hartako potentziarik indartsuena eta Mediterraneoko mendebaldeko lurraldeen jabe zen.
  • 179 BCE

    Euskal Herria Erromatarrak heldu zirenean

    Euskal Herria Erromatarrak heldu zirenean
    Erromatarrak hegoaldetik sartu ziren euskal lurraldean erresistentzia handirik topatu gabe. Herri batzuetan, ez zen beligerantziarik egon eta beste batzuk, baskoiak, erromatarren armada osagarrien parte izan ziren. K.a. 179. urte inguruan Graccurris (Alfaro) fundatu zuten. Handik aurrera, hiri eta herrixka berriak sortu ziren, besteak beste Pompaelo (Iruñea), Cara (Santacara), Andelos (Muruzabal Andion), etab.
  • 100 BCE

    Pilar korintioak

    Pilar korintioak
    Korintoar hitzak antzinako Grezian garatutako eta Arkitektura Klasikoko Ordenetako bat bezala sailkatutako zutabe apaindu estilo bat deskribatzen du. Estilo korintoarra estilo doriko eta jonikoak baino konplexuagoa eta landuagoa da. Xehetasun gehiago izaten zituzten zutabeetan zizelkatuta.
  • 300

    Erromatarren munduaren krisia

    Erromatarren munduaren krisia
    K.o. III. mendearen erdi aldera, inperioaren gainbehera hasi zen eta V. mendeko krisi larria izan zuen ondorio. Krisi horren arrazoiak aztertzean, historialariek bi arrazoi-mota bereizi izan dituzte: barrukoak eta kanpokoak. Inperioa izugarri hedatu zenez, horri eusteko, ezinbestekoa zen mugak ondo zainduko zituen armada sendo bat eta zerbitzu publikoez eta burokraziaz arduratuko ziren funtzionario ugari izatea.
  • 409

    Bisigodoak Hispanian

    Bisigodoak Hispanian
    Penintsulan sartu ziren bisigodoak ez ziren 20.000 baino gehiago izango. Hala ere, nahiko azkar ezarri ziren, biztanle Hispaniar erromatar haiek nahiko erraz onartu baitzituzten. Hispaniako biztanleak ez zeuden oso antolatuta eta, horregatik, ezin ziren borrokatu. Gainera, bisigodoek errespetuz jokatu zuten biztanleekin, eta, ondorioz, bisigodoen sarrerak ez zien aldaketa handirik ekarri Hispaniako biztanleei.
  • 409

    Tolosako Erresuma

    Tolosako Erresuma
    1. urtetik aurrera, herri barbaro batzuek (sueboak, bandaloak eta alanoak) Pirinioak zeharkatu eta Hispanian sartu ziren. Sueboak eta bandalo asdingoak Galizian ezarri ziren; alanoak, Lusitanian eta Kartagoko zati batean, eta bandalo silingoak, aldiz, Betikan.
  • 418

    Tolosako Erresuma 2

    Tolosako Erresuma 2
    Garai hartan, bisigodoak, Ataulforen gidaritzapean, Galiaren hegoaldean ziren. Urte batzuk geroago, 418. urtean, Erromako ituna sinatu zuten. Itun horrek Tolosako Erresumaren sorrera ekarri zuen (hiriburua Garona ibaiaren ertzean, Tolosan, zuelako deitu izan zaio horrela), eta horren bidez, Erromari gainerako herri barbaroek Hispanian hartutako lurrak berreskuratzen laguntzeko konpromisoa hartu zuen.
  • 465

    Rómulo Augustus

    Rómulo Augustus
    Romulo Augusto (465 - 511? ondoren), Augustulo ezizenez ezaguna, Mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen 475eko urriaren 31tik 476ko irailaren 4ra arte. Bere aitak, Orestes magister militum jaunak, tronuan jarri zuen eta, une horretan, oraindik adingabea, bere gurasoaren irudi apaingarri bat besterik ez zen.
  • 711

    Arabiarren inbasioak

    Arabiarren inbasioak
    Arabiarren inbasioak Iberiar Penintsulako Erresuma Bisigodoaren 200 urteko historiari amaiera eman zion. Azken erregea, Rodrigo, Guadaleteko guduan hil zen.