Revolucion francesa

Frantziako iraultza

  • Period: to

    Frantziako iraultza

    XVIII. mendearen amaiera aldera, Frantzian, Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen iraultza izan zen
  • ESTATU OROKORRA

    ESTATU OROKORRA
    1789ko maiatzean, Estatu Orokorra Versaillesen bildu zen. Eta ekainean, hirugarren estatuko ordezkariek ASANBLEA NAZIONALA izena hartu zuten, Frantziaren bidezko ordezkari bakarrak zirela adierazteko
  • Period: to

    ASANBLEA KONSTITUZIOGILEA

    Abuztuaren 4an, Asanblea Konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen, dekretu bidez, eta egun ­batzuk geroago, ­Gizakiaren eta Herritarren ­Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Aurrerago, 1791ean, konstituzioa aldarrikatu zen, eta hau gauzaren bat aldatu zituen: Subiranismo nazionala, botere banaketa ezarri zen...
  • Period: to

    ASANBLEA LEGEGILEA

    1791 urrian, hautoeskundeak egin eta gero, asanblea legegilea sortu zen. Europako gainerako monarkiak kezkatu egin ziren eta beldurraren ondorioz, Austriak eta Prusiak frantziari gerra deklaratu zioten, 1792ko apirilean. 1792an, paristarrek monarka egotzi zuten
  • Period: to

    GIRONDIOEN KONBENTZIOA

    1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren, eta haien ­ondorioz, beste asanblea bat eratu zen, Konbentzio Nazionala, monarkia abolituko zuena.
    Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta zigortu zuen Luis XVI.a, eta 1793ko urtarrilaren 21ean exekutatu zuen, gillotinaz. Neurri horri erantzuteko, Europako gainerako potentziek Lehen Koalizioa eratu, eta gerra deklaratu zioten Frantziari.
  • Period: to

    MEDITARREN KONBENTZIOA

    Iraultzak porrot egingo zuelako beldurrak eraginda, sans-culottek estatu-­kolpe bat egin zuten girondinoen aurka, 1793an. Horren ondorioz, menditarrek lortu zuten boterea, Robespierre gidari zutela.
    Hartutako neurriak:
    -Konstituzio demokratikoa onartu zuten, 1793an.
    -Herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena.
    Robespierrek, botere guztia hartu eta diktadura ezarri zuen. Izualdia ezarri zen eta aldi horretan, 50000 pertsona exekutati egin ziren.
  • Period: to

    DIRECTORIOA ETA IRAULTZAREN AMAIERA

    Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko Konstituzioa onartu zuen.
    Napoleon generalak Europako Monarkien Lehen Koalizioa garaitu zuen 1796ko Italiako kanpainan. Europako potentziek, ­ordea, Bigarren Koalizioa eratu zuten, eta berriro gerra piztu zen, 1799an.
    Napoleonek zuen ospeak lagundurik, Estatu-kolpea eman zuen (1799ko azaroaren 9koa), eta Kontsulatua ezarri zuen. Hiru izango ziren boterea zuten kontsulak: Napoleon, Ducos eta Sieyès