-
-
Filosofia grekoa Antzinako Zibilizazio Grekoaren garai klasikoan sortu zen, (VI k.a-V k.a). Haren ordezkari nagusiak Sokrates, Platon eta Aristoteles. Bost aldi bereiz ditzakegu:
- Aldi kosmologikoa.
- Aldi antropologikoa.
- Sistema handien aldia.
- Aldi helenistikoa.
- Aldi erlijiosoa. -
Etapa horretan (k.a. VI. mendea), naturaren jatorria azaltzen duten printzipio konstitutiboak. Tales (ura), Anaximandro (ápeiron), Anaximenes (airea), Pitagoras (zenbakiak), Heraklito (sua), Parmenides (izakia betierekoa eta aldaezina), Enpedokles (lau elementuak), Anaxagoras (homeomeriak edo adimen kosmikoak) Leuzipo eta Demokrito atomistak (errealitate oro, hutsean ausaz mugitzen ziren atomoen konbinazioaz osatuta zegoen). Pentsalari horiei "presokratikoak" deitu zitzaien.
-
Gizakiaren filosofia (k.a. V. mendea) hasi ziren, eremu epistemologiko, etiko eta politikoan, gizakiarekin eta haren ekintzekin zerikusia duten gaiei buruzko hausnarketak. Bi jarrera daude:
- Sofistak: Jarrera erlatibista eta eszeptikoak defendatu zituzten. Erlatibismo morala.
- Sokratesek: Unibertsalismo morala, dogmatismoa, intelektualismo morala. -
Epistemiko-ontologikoa, Platonen eta Aristotelesen eskutik (k.a. V.-IV. medeak), Greziako filosofia bete-beteko heldutasunera iritsi zen, handik aurrera pentsamendu filosofiko guztiak haren arrastoa eramango zuen.
- Idealista (Platon), ideiei benetako balio ematen diena.
- Errealista (Aristoteles), zentzumenezko esperientziaren balioan oinarritzen dena.
-
Neoplatonismoa antzinako filosofiaren azken etapa da. Sentimendu mistiko eta irrika erlijiosoa sendo baten adierazpidea da. Plotino pentsalaria nabarmendu zen. Hipatia Alexandriakoa matematikari eta astronomoa nabarmendu zen haren jarraitzaileen artean.
-
Filosofia etikoa (k.a. III. mendetik k.o. I.mendera bitarte) filosofia gai etikoetan zentratu zen. Hedonismoa: Ongia zentzumenezko eta berehalako plazerarekin identifikatzen du. Aristipo Zirenekoa.
Epikureismoa: Bizitza zoriontsua bilatzearen alde egiten du. Epikuro.
Estoizismoa: Zoriona honetan datza: jakiturian eta arimak pasio eta desirak menderatzean. Seneka.
Zinismoa: Zibilizazioak gaitza dakarrela uste du, eta zoriona bizitza soilean bilatu behar dela, naturarekin bat eginik. Diogenes. -
-
Aldi horretan kristautasuna nabarmendu zen, eta, aldi batez, islamismoa eta judaismoa ere bai. Bere gai nagusia arrazoiaren eta fedearen arteko arremana da (filosofiaren eta teologiaren arteko erlazioa). Bi korronte bereizten dira:
- Patristika.
- Eskolastika.
-
I. mendetik V. mendera bitarte. Kristau aroko lehen mendeetan, Elizako gurasoek hainbat gogoeta egin zituzten, errebelatutako egia ulertzeko, haren dogmak arrazionaltasunez formulatzeko eta haren doktrina defendatzeko. Agustin Hiponakoa nabarmendu zen.
-
XI.-XIV. mendeak.
Monje-eskoletan irakasten zutenei aplikatzen zitzaien. XX. mendera arte iraun zuen. Hiru alditan bereizi zen: Lehen eskolastika (XI. eta XII. mendeak): Fedearen eta arrazoiaren arteko adostasunaren oinarriak ezarri ziren, Platonen eta San Agustinen eraginekin. Goi-eskolastika (XIII.-XIV. mendeak): Sistema filosofiko-teologiko handiak, Aristotelesen eraginekin. Eskolastikaren krisia (XIV. mendea): Eskolastika desegin zen. -
-
Aro Modernoan, giza ezagutza zen protagonista nagusia. Lau sistema handi zeuden: Arrazionalismoa. Giza ezagutzarekin zerikusia duten arazoak konpontzen eta ahalegintzen da. Arrazionalisten ustetan, berezkoak diren ageriko printzipio edo ideietatik eratorri behar du errealitatearen ezagutzak. Deskartes. Enpirismoa. Zentzumenezko esperientzia da. Gauzak frogatu behar direla eta ez bakarrik sinetzi uste zuten. John Locke, David Hume.
-
Errenazimentuan, Erdi Aroko filosofiatik filosofia modernora igaro zen, biraketa humanista bat gertatu zelako. Errenazimentuak antropozentrismoa proposatu zuen, baita naturalismoa. Hainbat joera filosofiko gailendu ziren: Platonismoa, aristotelismoa, humanismoa, pentsamendu utopikoa, errealismo politikoa, naturaen ikusmolde berri bat, eta iraultza zientifikoa. Lehen proposamen feministen aurreneko oinarri gisa, Christine de Pizan nabarmendu zen.
-
Kanten kritizismoa. Arrazoimenaren eszeptizismoa eta dogmatismoa saihestu, arrazionalismoaren eta enpirismoaren edukiak bateratuz. Alemaniako idealismoa. Ordezkari nagusia Hegel da. Haren teoria dialektikoa eta garrantzitsua da, materialismo historikoak berrikusi eta bere egin zuena.
-
-
Etapa horretan hainbat joera eta mugimendu filosofiko sortu ziren, oro har, aurreko tradizio filosofiakoaren berrikuspena edo kritika egin zutenak.
-
Marxismoa. Eremu sozial eta politikoan eragin zuen. Hegelen idealismoaren aurkako bigarren erreazkio bat ekarri zuen. Karl Marx. Bitalismoa. Bizitza eta irrazionala defendatu, zientziaren arrazionaltasunaren aurrean. Friedrich Nietzsche. Fenomenologia. Mundua aztertzen du konsientzian zuzenean agertzen den heinean. Edmund Husserl.
-
Existentzialismoa. Banako existentziaren originaltasuna eta bereizgarritasuna aldarrikatzen du. Existentziari lehentasuna ematen dio. Jean-Paul Sartre, Hannah Arendt. Filosofia analitikoa. Pentsamendu-hutsegiteak funtsean hizkuntza-hutsegiteak direla uste du, eta gai logiko eta epistemologikoetan jartzen du arreta. Ludwig Wittgenstein. Frankfurteko Eskola. Gizarte postindustriala eta hura konfiguratu duen arrazoi-kontzeptuaren gogoeta kritikoa. Max Horkheimer, J. Habermas.
-
Postmodernitatea. Pentsamendu paradoxiko bat da, eredu edo paradigmen heterogeneotasun bat dakarrena. Giani Vattimo, Jacques Derrida. Feminismoa. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen du. Hasiera baten, erreklamazio sufragistetan zentratu zen. Simone de Beauvoir.