-
624 BCE
Tales K.a. 624 -K.a. 546
Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera. -
610 BCE
ANAXIMANDRO K.a. 610 – K.a. 546
Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki. Ilargian, bere izena daraman krater bat bada. Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz. Itsaso Beltzeko kostaldean Apolonia izeneko kolonia bat sortu omen zuen. Greziara gnomon edo eguzki-erlojua ekarri zuen. -
580 BCE
PITAGORAS K.a.580- K.a.495
Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen.
Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. Pitagorismo izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, mistikotzat jo izan da historian zehar. -
535 BCE
Heraklito K.a. 535-K.a. 475
Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira. -
530 BCE
Parmenides Eleakoa 530 K. a.-515 K. a.
Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. -
490 BCE
Enpedokles K.a. 490 - K.a. 430
filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. -
470 BCE
SOKRATES K.a. 470-K.a. 399
Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen. Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, Platonen bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen solasaldietan oinarrituak baitira. -
430 BCE
Agustin De Hipona Ka.430-Ka.354
filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen. -
427 BCE
PLATON K.a. 427-K.a. 347
Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan -
384 BCE
Aristoteles K. a. 384 – K. a. 322
Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika. -
1126
Averroes 1126-1198
Andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua. -
1225
Tomas Akinokoa 1225-1274
Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da. -
1266
Joan Duns Eskoto 1266-1308
Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan. -
1288
Gilen Ockhamgoa 1288-1349
Fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik. -
1473
Nikolas Koperniko 1473-1543
Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da, Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko elementua izateaz gain. -
1564
Galileo Galilei 1564- 1642
italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da. -
1571
Johannes Kepler 1571- 1630
alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten. -
Thomas Hobbes, 1588-1679
filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen.Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste. -
René Descartes 1596-1650
filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun. -
Immanuel Kant 1724-1804
historiako filosofo nabarmenetakoa da. -
Johann Wolfgang (von) Goethe 1749-1832
idazle alemaniarra izan zen, Erromantizismo eta Sturm und Drang garaikoa. Azkenetako polimata edo gizaki unibertsaltzat hartzen da, idazle izateaz gain nobelagile, dramaturgo, poeta, zientzialari, geologo, botanikari, anatomista, fisikari, zientzia historialari, pintore, arkitekto, diseinatzaile, ekonomista, antzerki zuzendari, filosofo humanista, eta hamar urtez, Estatuko funtzionario izan baitzen. -
Georg Wilhelm Friedrich Hegel 1770-1831
filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.