Eredu atomikoak

  • 400 BCE

    Demokrito

    Demokrito
    Lehen eredu atomikoa, Demokrito filosofo grekoak postulatua. Atomoa zatiezin eta suntsiezin modura ikusten zuen, materiaren konposizioan partikularik txikiezina dela esanez.
  • Dalton-en eredu atomikoa

    Dalton-en eredu atomikoa
    Daltonen ustez, atomoak materiak baino tamaina txikiagoko eta kimikoki suntsiezinak ziren partikulak ziren.
  • Thomsom-en eredu atomikoa

    Thomsom-en eredu atomikoa
    Thomson-ek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen.
  • Rutherford-en eredu atomikoa

    Rutherford-en eredu atomikoa
    Thomsonen eredua zuzena zen ala ez aztertzeko, Hans Geiger eta Ernest Marsden zientzilariel, Ernest Rutherforden laguntzaileek, esperimentu bat diseinatu zuten, garai hartako erradioaktibitateari buruzko aurkikuntzak erabiliz. Esperimentu horretan gertatutakoarekin, Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago;
    nukleoan, karga positibo guztia eta ia masa guztia daude bilduta eta azalean, berriz, elektroiak daude.
  • Niels Bohr-en eredu atomikoa

    Niels Bohr-en eredu atomikoa
    Bohr daniar zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea deritzo.
  • Scrodingerren eredu atomikoa

    Scrodingerren eredu atomikoa
    Modelo kuantiko bat ez-erlatibista, elektroiak materia izatedun uhinentzat hartzen direnean.Eredu honen arabera, elektroiak energia-maila jakinetan soilik ibil daitezke biraka. Schrödingerrek eredu hau aztertu egin zuen.