Eredu atomikoak

  • 400 BCE

    Demokrito

    Demokrito
    Bere ustez, dena zati txiki eta ikusezinaz osaturik zegoen, bakoitza eternoa eta zatiezina izanik. Zati hauei atomoak deitu zien. «Atomo» hitzak «zatiezina» esan nahi du.
  • Dalton

    Dalton
    • Elementuak atomoz, partikula aldaezin eta zatiezinez osaturik daude.
    • Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira.
    • Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
    • Konposatuak elementu desberdinen atomoen elkarketaz eratzen dira.
  • J.J Thomson

    J.J Thomson
    Atomoa positiboki kargatutako esfera bat da, eta elektroi negatiboak bertan txertatuta daude. Multzo osoa neutroa eta egonkorra da.Hala, elektrizitatearen eraginpean, atomoan txertatutako elektroiak materiatik erauzi egiten dira, eta saioetan elektroiak antzematen dira.
  • Rutherford

    Rutherford
    • Masarik gehiena eta atomoaren karga positibo guztia erdialdean dagoen eskualde oso txiki batean kontzentraturik dago: nukleoan.
    • Nukleoa baino askoz handiagoa den atomoak geruza elektronikoa du. Eskualde honetan elektroiak daude nukleoaren inguruan orbita zirkularrak eginez.
    • Nukleoan positiboki kargatuta partikulak daude, protoiak.
    • Atomoa neutroa da, elektroien eta protoien kopuruak berdinak baitira
  • Bohr

    Bohr
    Azaleko elektroiak nukleoaren inguruan energia maila jakin batzuetatik soilik biratzen direla ondorioztatu zuen (orbitalak). Nukleotik gertuko energia mailan biratzen ari diren elektroiak energia gutxiago daramate kanpoko geruzetan biratzen ari direnak baino.
    Geruza horietan elektroi kopuru zehatza egon daiteke.
  • Sommerfeld

    Sommerfeld
    Elektroien orbitak zirkularrak edo eliptikoak izatea, elektroiek korronte elektriko txikiak izatea eta bigarren energia-mailatik aurrera bi azpimaila edo gehiago izatea.
  • Schrödinger (Gaur egun)

    Schrödinger (Gaur egun)
    Elektroiak modu kuantikoan mugitzen dira. Orain orbitalak daude: elektroia egotea probabilitate handia duen gunea da. Orbitak desagertu dira eta mailak ere bai.