Eredu Atomikoak

By Enaless
  • 450

    Demokrito

    Lehen eredu atomikoa, Demokrito filosofo grekoak proposatu zuen. Atomoa zatiezin eta suntsiezin modura ikusten zuen, materiaren konposizioan partikularik txikiezina dela esanez.
  • Dalton

    Dalton
    Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen.
  • Lewis

    Lewis
    Bere teorian, atomoa kubikoa da, eta kuboaren erpinetan elektroiak kokatzen dira. Elektroi-zortzikoteak atomoari egonkortasuna emango lioke, eta hori lortzeko elektroiak beste atomoekin konpartitzen saiatuko litzateke.
  • thomson

    thomson
    J. J. Thomsonek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen.
  • Rutherford

    Rutherford
    Partikula batzuk urrezko xaflara iristea lortu zuen (irteerako zuloaren norabidean ez zihoazten izpiak berunak xurgatzen zituen) eta ondokoa behatu zuten: Interactive Simulation Rutherford Scattering Esperimentu horretan gertatutakoarekin, Rutherfordek esan zuen, atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta zegoela (Thomsonek esandakoaren kontra)
  • Bohr-ren eredu atomikoa

    Bohr-ren eredu atomikoa
    Niels Bohr daniar zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea deritzo.
  • Sommerfeld-en eredu atomikoa

    Sommerfeld-en eredu atomikoa
    Bohr-ren ereduaren hobetutako bertsio bat , zeinetan elektroien portaera, atomo barruan maila energetiko desberdineko existentziaren bitartez azaltzen du.
  • Schrödinger-ren eredu atomikoa

    Schrödinger-ren eredu atomikoa
    Schrödinger-ren teorian, maila energetiko bereko elektroiek energia arinki desberdinak zituztela ikusten zen.