-
450 BCE
Demokrito eredua
Demokritoren ustez dena zati txiki eta ikusezinez osatuta dago, bakoitza eternoa eta zatiezina izanik. Zati hauei atomo deitu zien. -
Daltol-nen eredua
Daltonen teoria atomikoaren arabera, materia atomo izeneko partikula zatiezinez osatuta dago. Elementu kimiko desberdinetako atomoak desberdinak dira. -
Thomson-en eredua
Thomsonek ordea, egin zituen ikerketei esker, bazekien atomo hauek beraien inguruan edo barnean izaera elektriko negatiboko beste partikula batzuk eduki behar zituztela, hauei elektroi deitu zien. Hau hala izanik, zientzialariak atomoak orokorrean karga positiboko masa batez osaturik daudela esan zuen eta masa honen barnean, atxikita, karga negatiboa duten partikula txikiagoak, hots, elektroiak. -
Rutherforden eredua
Rutherfordek ondorioztatu zuen atomoaren masa alfa partikulak igarotzea eragozten zuten karga positiboko eskualde txiki batean kontzentratzen zela. Geroago, eredu atomiko berri bat proposatu zuen, masa eta karga positiboa biltzen dituen nukleo edo zentro bat zuena, eta aparteko eremu nuklearrean karga negatiboko elektroiak daudela. -
Bohrren eredua
Bohr-en eredua, Rutherfordenaren antzera, planetarioa da, hau da, erdian positiboki kargaturiko nukleo bat dauka eta elektroiak, beraien karga negatiboarekin, nukleo honi biraka dabiltza.
Baina eredu honek elektroiek nukleoaren inguruan orbita egonkorrak izan ditzaketela eta atomoek zergatik zituzten igorpen-espektro bereizgarriak azaltzen du. -
Sommerfelden eredua
Eredu hau Bohr-en eredu atomikoa-ren orokorpen bat da. Baina Sommerfeldenek maila energetiko beraren barruan azpimailak zeudela ondorioztatu zuen, hau da, energia apur bat desberdinak. Gainera, ikuspegi teorikotik, Sommerfeldek aurkitu zuen zenbait atomotan elektroien abiadurak argiaren abiaduraren frakzio nabarmen batera iristen zirela. -
Schrödinger-en eredua
Eredu honen arabera, elektroiak etengabe mugitzen dira nukleoaren inguruan, baina ezin da zehaztasunez esan non dagoen elektroia une jakin batean. Orbitala elektroia egoteko probabilitaterik handiena duen espazio-eremua da.