El valor educativo y el uso didctico del patrimonio cultural

By loreaa
  • Period: to

    XVIII. Mendea

    Bildumazaletasunarekiko interesa izan zen iraganeko objektuak ondare gisa hartzen hastea
    ahalbidetu zuena. Mugimendu honek beste garai batzuetako objektuen balioaren handitzea eman zuen, soilik historiako aldi jakin batzuetakoak izateagatik. Horretarako akademiak nahiko garrantzitsuak izan ziren. Ondarea altxorra bezala hartzen zen.
    zirenak.Esan daiteke XVIII. mendetik aurrera hasten direla ondare kontzeptuaren lehen aztarnak.
  • Period: to

    XIX. Mendea

    XIX. mendean, ondareak iraganeko herentzia bakarrik izateari utziko dio, eta dokumentuaren
    balioa esleituko zaio, horrela, objektu izatetik kulturaren begiko izatera pasatuz. Ondarea kultura bezala
    ulertuko da mende honetan eta herriaren zeregina berau mantentzea da. Ondarea, kultura bezala, bizia eta dinamikoa da, kultura-aniztasunaren adierazpena delako.Bestalde, ondareak gainerako izaki bizidunengandik bereizten gaitu. Nazionalismo eta kolonialismoak ere ondarearekin lotura dute.
  • Period: to

    XX. Mendearen lehen erdia

    XX. mendean, ondarea gizartearekin lotzen da eta "ondasun komuna" bihurtzen da.Haren balioa esanahiak eta funtzio sozialak zehazten dute eta ondareak gizatalde edo
    kultura-komunitate baten berezko kultura-nortasuna adierazten du. Interpretatzen hasten da eta identitatearekin,ekonomiarekin eta gizartearekin lotzen da.Honen interpretazioa hurrengoa da: "ondarea aurkeztu, komunikatu eta ustiatzeko
    metodo bat izango litzateke, kultura, hezkuntza, gizarte eta turismo helburuetarako erabiltzea.
  • Period: to

    XX. Mendearen bigarren erditik gaur egun arte

    Ondarea baliabidea dela esateaz gain, ekonomiari garrantzia ematen diola esan daiteke. Turismoa areagotzeko, garai bateko bizimoduari buruzko azalpenak ematen hasten dira eta horretarako interpretazioa erabiltzen dute. Museoak irabazien nahia dutenez, dendak eta tabernak ezarriko dituzte. Beraz, ondareak etekinak eman behar dituela azpimarratzen da. Ondarea mantentzeko balore estetiko,artistiko,ekonomiko,historiko eta kognitiboa behar du.