-
Gerra Zibila Durangon
Espainiako Gerra zibila 1936ko uztailaren 18an izan zen eta estatu kolpearekin hasi zen -
1936ko aire erasoak
1936ko gerran hegazkin eraso gogorra jasan zuen lehenengo hiria Otxandio (Bizkaia) izan zen. Uztailaren 22an, goizean, herriko jaietan, 57 pertsona geratu ziren Andikonako plazan hilda. Populazio zibilaren aurkako hegazkin-erasoak beste lekutan ere egin ziren: Irun, Donostia... baina gogorrenak Durango eta Gernikakoak izan ziren. -
Durangoko lehen bonbardaketa
1936ko irailaren 25ean Gasteiztik heldutako hegazkinek hainbat bonba jaurti zituzten Durangon 11:00k aldera. Bonba horietako bat Ezkurdi pilotalekura jausi eta bertan ziren Gipuzkoa aldeko iheslarien artean 12 hildako eta zauritu asko eragin zituen. Iheslari eta milizianoek mendekua hartu zuten: herriko kartzelara joan, presoak atera eta Santi Kurutzeko kanposantuan tiroka hil zituzten. Guztira 22 preso hil zituzten, uztailaren 18an altxatzeko prest. zeuden erreketeak gehienak -
Bonbardaketa indartsua Durangon
1937ko martxoaren 31n 07:00etan Soriatik (Espainia) bonbardaketa astuneko 24. taldeko 213 eta 214. eskuadrilako Savoia S-81 bederatzi hegazkin aireratu ziren. Elorriora 50 kiloko 88 bonba utzi zituzten jausten. Durangora 214. eskuadrila sortaldetik sartaldera sartu zen goizeko 08:30 aldera, Kurutziagatik aurrera hiriaren diagonalik luzeena egin eta, bonbardaketako lau hegazkin haiek 50 kiloko 80 inguru bonba bota zituzten. -
1937ko apirilaren 2ko bonbardaketak
1937ko apirilaren 2an, 16:30 aldera, berriro agertu ziren italiar bonbaketariak Durango gainera. Soria-Logroño-Gasteiz-Otxandio-Durango airebidea egin zuten oraingoan. Gasteiz gainean Fiat CR-32 ehiza-hegazkinak batu zitzaien bonbaketari astunei. 213. eskuadrilako hiru hegazkin joan ziren beste hainbat bonba jaurtitzekoMañaria gainera. Beste hiru Savoia S-81, 214. eskuadrilakoak, 100 kiloko 10 lehergailu eta 50 kiloko 36 deskargatzeko pasatu ziren Durango gainetik. -
1937ko apirilaren 4ko bonbardaketa
1937ko apirilaren 4ean beste bonbardaketa bat izan zen. Durango ia hutsik zegoen ordurako. Durangoren kontrako bonbardaketak apirilaren 26ra arte mantendu ziren.Apirilaren 26an Aviazione Legionariak hasieran eta Kondor Legioak ondoren Gernika bonbardatu zuen. -
Espainiar Guda Zibilaren amaiera
Frankoren tropak garaile atera ziren eta diktadura ezarri zen Espaniako Estatuan.