Antropologiarako Sarrera I DENBORA LERROA

  • EBOLUZIONISMOA

    EBOLUZIONISMOA
    Gizarte antropologiako teoria hau antropologia bera bezain zaharra da, antropologia sortu zen une berean kutsu eboluzionista hartu baitzuen, urte askoz paradigma nagusia izanez.
    Batez ere Europan eta Amerikako Estatu Batuetan garatutako ideia izan zen.
    Hasieran Lamarck eta gero Darwinek biologiaren alorrean garatutako teoriak Morgan amerikarra eta Tylor ingelesari esker bilakatu ziren antropologiaren korronte.
    Honen arabera kulturak garatzeko prozesua berdina da denentzat.
  • Lewis Henry Morgan (1818-1881)

    Lewis Henry Morgan (1818-1881)
    1818ko antropologo eboluzionista estatubatuarra, gaur egun egindakoen esanahia gizarteen eraldaketa globala aztertuz uler daitekeela aipatu zuen.
    1851.urtean irokoistarrei (natibo amerikar taldeari) buruzko lana aurkeztu zuen, etnografiaren aitzindari bilakatuz.
    1871. urtean ordea ahaidetasuna lantzera pasa zen, terminologia sakonki aztertzen.
    1877an gizartearen hiru estadioen eskemak idatzi zituen: basatitasuna, barbareria eta zibilizazioa. Honen arabera gizarte orok hiru fase hauek pasa ditu.
  • Edward Burnett Tylor (1832-1917)

    Edward Burnett Tylor (1832-1917)
    Antropologo britaniar eboluzionista, nahiz eta beste azalpen printzipio bat egon zitekeela uste.
    Mendebaldeko kultura ikuspegi etnozentrista batetik aztertu zuen.
    Fenomeno naturalek arima zutela uste izateak politeismoa sortu zela eta politeismotik deribatuz monoteismoa sortu zela aipatu zuen.
    Antropologia terminoa erabiltzen lehena izan zen,frantsesez etnologia deitutako disziplina izendatzeko.
    Difusionismoaren aitzindaritzat ere hartu izan da kultura-maileguen garrantzia azpimarratu zuelako.
  • DIFUSIONISMOA

    DIFUSIONISMOA
    XIX. Mendearen bukaera eta XX. Mendearen hasieran Alemanian eta Erresuma Batuan batez ere emandako korrontea da.
    Difusionismoak dioena kultura aniztasuna gizarteen arteko hartu-eman erlazioan bidez sortzen dela da.
    Teoria honek tradizio eta kulturen garapen independienteak baztertzen ditu.
    Difusionismoak Egipton kokatzen du zibilizazioaren jatorria eta handik mundu osora zabaltzen dela defendatzen du, jatorrizko zibilizazio horren jokaerak imitatuz eta urteen poderioz pixkanaka eraldatuz.
  • James George Frazer (1854-1941)

    James George Frazer (1854-1941)
    Eskoziar antropologo eboluzionista.
    Etnologiak kultura "primitiboen" eta Europako nekazarien azterketa folklorikoak zuen garrantzi historiko handia azpimarratu zuen.
    Norbanakoa eta zibilizazioaren arteko jarraipenetan oinarritzen zen bere ikerketak egiterakoan.
    Nahiz eta gaur egun bere teoriak onartuak ez izan urte luzeetan antropologoen arteko eztabaida aberasgarriak sortu ditu. Horren adibide dira magiaren teoria, tabuaren nozioa, errege jainkozkoaren auzia... Beste askoren artean
  • FUNTZIONALISMOA

    FUNTZIONALISMOA
    XX. mendean Frantzian eta Britainia Handian sortua.
    Ezagutza esperientzian oinarritzen dela dioen korronte teorikoa. Testuingurua ulertzean oinarritzen da, munduan zehar ohitura desberdin asko daudelako eta ondorioz besteon ohiturak ulertzeko haien testuinguruan jarri behar garelako.
    Honek funtzio zehatz bat du gure gizartean.
    Kultura unibertsala dela eta funtzio bat duela dio, funtzio hau gizakion behar psikologiko eta biologikoak betetzean datza.
  • KULTURALISMOA

    KULTURALISMOA
    XX. mendearen hasieran Estatu Batuetan emandako korronte teorikoa da.
    Kultura bakoitza bere garapen historikoaren emaitza dela esaten du.
    Aniztasun kulturala aldarrikatzen du teoria honek, aniztasuna baita kulturek amankomunean duten gauza bakarra.
    Egileek kulturaren testuingurua ikertu behar dela diote.
    Kulturalismoa eboluzionismoari kritika bat da aniztasun kulturala aldarrikatzeagatik.
    Korronte honi esker psikologia-zientzien eta gizarte-zientzien arteko zubia sortu zela esan ohi da.
  • Fritz Graebner (1887-1934)

    Fritz Graebner (1887-1934)
    Etnologo eta geografo alemaniarra izan zen.
    Difusionismoaren eraginaren adibide naguenetakoa.
    Bere obra nagusietako bat "Etnologia Metodoa" da.
    Etnologo honek dio hasieran gune zehatz batzuetan sortzen dela kultura isolatuta, ondoren bilgune batzuk sortzen dira non kulturak haien artean interaktuatzen duten, hartueman horren ondorioz gertatzen dira aldaketak.
  • Franz Boas (1858-1942)

    Franz Boas (1858-1942)
    Antropologo eta etnologo alemaniarra izan zen.
    Kulturalismoaren ideologo eta "kultura eta nortasuna" deitutako eskolaren bultzatzaile nagusia.
    Kultura bakoitzak estilo propioa duela esaten lehena, hau da kultura bakoitza bakarra dela. Hori saihestu nahian kultura errealitate "supraorganiko" baten ondorio dela frogatzen ahalegindu zen.
  • Bronislaw Malinowski (1884-1942)

    Bronislaw Malinowski (1884-1942)
    Antropologo, etnologo eta soziologo poloniarra izan zen.
    Nahiz eta bizitzaren zati handiena Estatu Batuetan eta Polinesian lan egiten pasa.
    Kulturaren oinarri psikologikoei ematen dio garrantzia.
    Bere ustez zibilizazio, ohitura, objektu material eta sinismen mota bakoitzak ezinbestekoak dira multzo osoaren funtzionamendurako. Bere lanetan funtzionamendu honek hainbat esanahi ditu. Malinowskik gizateriaren zazpi oinarrizko beharrak banatzen ditu baina bere lanetan bereziki babesa aipatzen du.
  • Alfred Reginald Radcliffe-Brown (1881-1955)

    Alfred Reginald Radcliffe-Brown (1881-1955)
    Britainiar gizarte antropologoa izan zen.
    Pentsamendua, funtzionalismoa eta estrukturalismoaren artean dagoen autore bat da. Beak uste du kutura abstrakzio bat de la eta ondorioz Malinowskigandik urruntzen da.
    Radcliffe-Brownen ustetan, norbanakoen nahiak gizartearen beharren aurkakoak eta gatazka sortarazleak izan daitezke. Honen ondorioz kultura ez da norbanakoa baizik eta talde batena. kultura bigarren mailako faktoretzat hartzen zuen.
  • "Magia, Cienci, Religion" (Malinowski)

    "Magia, Cienci, Religion" (Malinowski)
    1925an Malinowski autoreak Magia, zientzia, relijioa liburua atera zuen, hemen
    mundu sakratuan, magia gizakiak natura zuzenean menderatzeko duen ahalmenean duen konfiantzan oinarritzen da; erlijioak, berriz, giza ezintasunaren aitorpena dakar zenbait gairen aurrean, eta gizakia naturaren eta magikoaren mailaren gainetik jartzen du.
  • ESTRUKTURALISMOA

    ESTRUKTURALISMOA
    Estrukturalismoa XX. mendean sortutako eskola filosofikoa eta giza eta gizarte-zientzien metodologia eta korrontea da, gizarte-errealitatea objektuen arteko erlazio multzo moduan aztertzen duena.
    Estrukturalarekin eta bere xede nagusia hizkuntza, pentsamendu, instituzio edota giza kulturaren barne egiturak aurkitu eta argitzea da.
    Estrukturalismoaren jatorria Ferdinand de Saussurek 1916 urtean plazaraturiko "Cours de linguistique générale" liburuan dago.
  • Claude Lévi-Strauss (1908-2009)

    Claude Lévi-Strauss (1908-2009)
    Filosofo eta antropologo frantziarra izan zen.
    Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da.
    Bere obra garrantzitzuena 1962ko "Pentsamendu basatia" izan zen eta honetan Antropologia garaikidearen tratatu klasikoa, ikuspegi kritikoago eta sakonagoen arabera, gizakiaren mitoak, erritoak, sinesmenak eta sorkuntzak bezalako jarrerak berrikusten ditu, funtsean milurtekoetan asko aldatu ez direnak.
  • "Estructuralismo y función de la sociedad primitiva" (Radcliffe-Brown)

    "Estructuralismo y función de la sociedad primitiva" (Radcliffe-Brown)
    1952an argitaratu zen, liburu honen argitalpena bi arrazoirengatik da garrantzitsua: lehenik eta behin, antropologo nabarmen batek hogeita bost urtean zehar izan duen pentsamenduaren bilakaera erakusten du, eta horrekin batera, gizarte-antropologiaren orientazioan izan diren aldaketa esanguratsuenetako batzuk ilustratzen dira; beste alde batetik, saiakera horiek balio handia dute ikasleak prestatzeko, eta oinarri argitzaile bat dira esparru hori interes orokorrekoa sentitzen duten guztientzat.